Want to make creations as awesome as this one?

No description

Transcript

GH- 2. TALDE ERRONKA

LH 4. maila Supermaila

aurrera!!!

Bigarren talde erronka honetan zuek autoebaluazio galdetegian aukeratutako 3 froga egingo ditugu. Aurreko astean bezala, etxean edota kalean gure ekarpena egingo dugu taldeko erronka hau lortzeko!! Oraingo erronka honetan, familiako edonork gurekin batera parte hartzeko aukera izango du. Era honetan BATERA egiten badugu froga gehitu egingo ditugu emaitzak. Hau da, adibidez, nik eta nire ahizpak 10 minutuz dantza egiten badugu elkarrekin guztira 20 min jarriko ditut taulan!! Animatu etxekoak parte-hartzera!!

TALDE-ERRONKA:

20 ORDUZ DANTZA EGITEA,2.500 BALOI JAURTIKETA BETETZEA ETA15.000 PUNTU, PUNTERIA JOLASEAN, LORTZEA.

erronka lortzeko arauak:

DERRIGORREZ DENOK, GELAKO GUZTIOK, PARTE-HARTU BEHAR DUGU.7 EGUN DITUGU ERRONKA LORTZEKO. EGUNEAN FROGAREN BAT EGITEN BADUGU TAULAN IDATZIKO DUT NIK. ZINTZOTASUNEZ JOKATZEA EZINBESTEKOA DA (TRANPARIK EZ) FROGA ETXEKO NORBAITEK EDO NORBAITZUKIN EGINEZ GERO, GOGORATU BERAIEN EMAITZA GEHITZEAZ HASIERA ORDUA: ASTEAZKENA 09:00etaneta BUKAERA ORDUA DATORREN ASTEARTEAN 16:00etan.

ERRONKAK 3 ZATI DITU:

1- 20 ORDUZ, HAU DA 1.200 MINUTUZ, DANTZA EGITEA: aukeratu gustuko musika eta mugitu gorputza musikaren erritmoan. Egunean zehar momentu ezberdinetan dantzatu dezakegu eta minutuak batzen joango gara. Gogoratu, etxekoek gurekin dantza eginez gero beraien minutuak ere kontatuko ditugula!!! Zunba edota aerobic-eko klaseak ere balio dute.

2. OINAKIN 2.500 BALOI-JAURTIKETA EGITEA:erronka hau etxetik kanpo egin behar dugu. Etxe barruan soilik derrigorrez bada eta noski,baloi bigunaz eta gurasoen baimenarekin. Baloia lurrean jarri eta jaurti: oinaren zein aldekin komeni zait baloia kolpatzea ahalik eta urrutien jaurtitzeko? Ez ahaztu etxekoek ere gurekin batera jaurtiketak eginez gero, beraienak ere kontatzeaz!!!

Bizikleta estatikoan edota rodilloan km-ak kontatzeko aukera badaukagu primeran, eta etxe inguruan bizikletan ibiltzeko aukera badugu eta km-ak kontatzeko gailurik ez, zirkuitoa sortu (ibilbide bat egin) eta distantzia neurtu eta kalkulatu (Gutxi gora behera).Egun bakoitzean eginiko km kopurua taulan apuntatuko dut!!! Bidali mezu ahaztu gabe!!!

3. 15.000 PUNTU PUNTERIA JOKOAN LORTZEA:erronka hau egiteko lehenik, punteria jolasa sortu behar dugu. Horretarako zuen sormena erabili. Adibide batzuk ideiak hartzeko:klik

https://youtu.be/vDDCuVqgMcY

mila esker supertalde!!!

Egunero nahi ditugun jarduerak egin ditzakegu. Bakoitzak ikusi zer ahal duen eta nahi duen egin!!!Oso garrantzitsua da egindakoa niri mezu baten bidez bidaltzea, nik zuekin PARTEKATU DUDAN TAULAN IDAZTEKO. Aste honetan ere, lortuko dugu erronka, ezta??? ANIMOOO!!! Maite Aperribai