Want to make creations as awesome as this one?

Ebaluzioa izan da pandemia garaiko buruhausteetako bat Hezkuntzan. Infografia honetan bildu ditugu Aranzadi Ikastolan hartu ditugun erabakiak, ikasle eta gurasoei argigarriak izango zaizkizuelakoan.

Transcript

info

EBALUAZIOA

_Pandemia garaian_

Zer eta nola ebaluatuko dugu?

HAUR HEZKUNTZA

Bizitzen ari garen salbuespen-egoera honetan, haurraren garapen emozionalari emango diogu lehentasuna.

Info

info

LEHEN HEZKUNTZA

Lan-ohiturak, emozio-egoera osasuntsuaren kudeaketa, digitalizazioaren halabeharrezko sarrera... Bi bloketan bereizita aurkituko duzue LHko ebaluazioa: 1-2-3 eta 4-5-6.

DBH eta BATXILERGOA

Curriculumeko materia, gutxieneko helburuak, 3. ebaluaketa, azken ebaluazioa, gainditu gabeko arloak...

Haur Hezkuntza

Zer eta nola ebaluatuko dugu?

Zer ebaluatuko dugu?

Bizitzen ari garen salbuespenezko aldi honetan, haurraren garapen emozionalari emango diogu lehentasuna, garapen integralerako eragina duten bestelakoak ere kontuan izanda.

Nola ebaluatuko dugu?

Adin hauetan, ebaluazioa martxora arte jasotako datuetan eta familiekin izaten ari garen komunikazioan oinarrituko da.

Lehen Hezkuntza

Zer eta nola ebaluatuko dugu?

LH 1-2-3

LH 4-5-6

Lehen Hezkuntza

Nola ebaluatuko dugu?

Etxean egindako lanak jaso eta behatu ondoren, finkatutako helburuak bete direla ziurtatuko dugu. Online egindako klaseak edota hartu-emanak ere hartuko ditugu kontuan, eta baita gurasoekin izandako informazio trukea ere.

3

1

2

Zer ebaluatuko dugu?

Bi esparru ebaluatuko ditugu nagusiki: alde batetik, garrantzi handia izango du ikasleak etxean egon den denboran lan-ohiturari eutsi izanak. Bestetik, ezinbestekoa izango da emozio-egoera osasuntsua bermatzea.

Lehen Hezkuntza

Nola ebaluatuko dugu?

Bermatzen ari gara gutxieneko helburuak betetzen ari direla eta materiarekin aurrera egiten ari garela. Ikasturte bukaerako batez bestekoa kalkulatzeko, 1 eta 2. ebaluazioetako notak izango ditugu kontuan, eta 3. ebaluaziokoa izango da soilik nota gorantz borobiltzeko.

Ahal izan dugun heinean, aukera izan dugu curriculumak zehazten duenarekin aurrera egiteko, nahiz eta hainbat helburutan egokitzapenak egin. Etxean egindako lanak, proiektuak eta bestelakoak izango ditugu kontuan, eta ikaslearen jarrerak pisu handia izango du.

Zer ebaluatuko dugu?

2

6

4

5

DBH eta Batxilergoa

Zer ebaluatuko dugu?

Itxialdi egoeran egindako lanak, aurkezpenak, proiektuak, online testak eta bestelako lanak izango ditugu kontuan oinarrizko konpetentziak lortu direla egiaztatzeko. Gairen batean, beharbada, ebaluazio bukaerako azterketa egingo dugu, baina pisu nagusia etxean egindako lanari emango diogu. Gainera, ikaslearen jarrera erabakiorra izango da.

Nola ebaluatuko dugu?

Bermatzen ari gara gutxieneko helburuak betetzen ari direla, mateariarekin aurrera eginez. Egoerak hala behartzen duen arlo batzuetan, 3. ebaluazioa baliatuko dugu 2. ebaluaziotik errekuperatu gabe utzitako gaiak ebaluatzeko.

3. ebaluazioa

Hirugarren ebaluazioko emaitzak erregistratuta geratuko dira ohiko bideak erabiliz. Irakasle taldeak ezinbestekotzat jo dituen helburu eta gaitasunen maila baloratuko du.

Azken ebaluazioa

Lehen bi ebaluazioetan eskuratutako emaitzak hartuko ditugu kontuan batez bestekoak ateratzeko.Hirugarren ebaluazioan eskuratutako lorpenak modu positiboan gehituko ditugu.