Want to make creations as awesome as this one?

Eskola-jazarpenari aurre egiteko irakasleok ehunka proposamen daukaguz eskura. Hona hemen, bardinen arteko inklusioan oinarritutako joko bat.

Transcript

HASIERA

do it now!

Superheroien jokoa

Maria LaisecaNaroa Ormaetxe

Aldaketa zure eskuetan

Dadoa aktibatzeko eta gelditzeko, gainean klik egin

JARRAIBIDEAK

honaino heldu bazara ...Egin klik!

Jokalariak

Ariketa bat jadanik egin badozu, laukitxo bat aurrera

Kolore bereko bi pertsona edo gehiago egotekotan, dado botaketak txandakatu

Dado txandak errespetatzea ezinbestekoa da

Ariketa errepikatzen bada (jadanik indibidualki edo taldeka egin badozue), egin laukitxo bat aurrera

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat.

Lehenik eta behin, taldeka bideoa ikusi. Behin bideoa ikusi dozuela, taldean erantzun hurrengo galdetegia

Taldeka, jolasak planteatzen dauzan esaldiak irakurri eta egiazkoak baita faltsuak diranak bakarka erabaki. Ondoren, faltsuen zergaitia indibidualki pentsatu eta emaitzak taldeagaz eztabaidatu.

Eskola-jazarpenaren aurka, danok talde bardinean gagoz. Halanda be, talde bakoitzak ikastetxeko hainbat arloen bizikidetzaz arduratzen zarie. Zuen eginkizuna zein dan desberdintzeko, kolore edo partaide bakoitzak slogan propio bat sortu beharko dau (bakoitzak bere alea ipiniz)

Lehenik eta behin, taldeka bideoa ikusi. Behin bideoa ikusi dozuela, erantzun galdesorta

Zer iruditzen jatzue, gaurkoz egunkariko langile bazarie? Jarduera honetan, eskola-jazarpenari buruzko albiste bat sortu beharko dozue, egunkari formatuan, nahi dozuen enfokea emonez

Komunikazioaren ontzia! Ariketa honetan, beste ikaskide batzuei (taldekoak zein beste taldeetakoak) mezu positiboak idatzi ahalko deutsozuz, izkutuan pertsona horreri mezua emonez (zuzenean, mahaian itxiz, etab.)

Ariketa honetan, ikasle bakoitzak taldekideei zeozer adierazi edo jakinarazi beharko deutse, antzezpenaren bitartez, 3 estilo desbardin erabiliz: asertiboa, oldarkorra eta inhibitua. Adibideak: - Materiala eskatu - Fabore bat eskatu - Laguntza bilatu

Poterea zuon eskuotan! Ikasgelarako eta ikasgelatik kanpoko espazioetarako arauen-taula bat sortzeko gai zarie? Nahi dozuen formatua erabili daikezue honetarako. Arauak, gelatik eta eskolatik zehar eskegiko doguz, elkarbizitza egokia sustatzeko. Originaltasuna ezinbestekoa da!

Taldean hizki-sopa egin. Ostean, behin zopa-letra egin dozuela, zuon artean eztabaidatu: eguneroko bizitzan eta, batez ere, ikastetxean zein adibide ezagutzen dozue?

"Begiek ez dabe beti egia esaten" Ikusten dogunagaz ezin dogu pertsona bat osotasunean ezagutu.Horregaitik, bikoteka jarri (hirunaka kasua emoten bada) taldean gitxien ezagutzen dozuen pertsonekaz elkarturik. Bata bestearen aurrean jarriko zarie, zuon bizitzari eta pentsamenduei buruz arituz. Gero, talde osoa elkartuko da, hitz egindakoa elkarbanatzeko: zer daukagu komunean? zerk harritu nau gehien? ...

Ni ez naz isilduko! Eta zu? Lekukoek eskola-jazarpenean ezinbesteko papera jokatzen dabe. Dana dala, askotan, lekukoak ez dira guztiz ohartzen euren garrantzia. Beraz, talde osoak, ahalik eta kartelik kreatibo eta barriztatzaileena sortu beharko dozue, lekukoen inplikazioa adieraziz (marrazkiekaz, irudiekaz, hitz eta esaldiekaz, etab.)

Lehenik eta behin, taldeka bideoa ikusi. Behin bideoa ikusi dozuela, erantzun galdesorta

BAZENEKIAN...? Eskolan, haur askok bizi izan dabe inoiz eskola-jazarpeneko egoera bat. Baina... Zer da zuontzako eskola jazarpena? Inoiz entzun al duzue eskola-jazarpenaren berri? Bakoitzak erantzuna pentsatu eta gero, taldeagaz elkarbanatu.

ISILTASUNA, JAZARPENAREN LAGUN DA! Ariketa honetan, 2 ikaslek (danon artean adostu) jazarpen-egoera bat irudikatuko dozue. Beste taldekideak lekukoak izango zarie. Dana dala, ez dozue guztiz jakingo zer antzezten ari diran zuon kideak, begiak edo belarriak eztalita eukiko dozuez eta (musika belarrietan edo benda begietan). Ostean, ikustea edo entzutea posible egiten ez daben materialak kenduko dozuez eta kideek berriro egingo dabe antzerkia. Amaieran, danon artean egingo dozue berba: zer sentitu dogu? zer egin beharko geunke? zer sentitu dot ikusten ez nebanean? ....

GURE ETXEA ERAIKITZEN! Jarduera honetan, jarrerez osoturiko etxe propioa sortu beharko dozue. Etxeko "sotoan", egoera gatazkatsu batean hartu beharko ez litzatekezan jokabideak marraztu (oihukatu, jo, baztertu,etab.). Solairuetan, hobekuntza-prozesua (entzutea, ulertzea, lasaitzea, hausnartzea) adieraziko da. Eta azkenik, atikoan, jokabide positiboak (sartu, onartu, errespetatu) GUZTI HORI ETXE FORMATUAN ADIERAZI

ETORKIZUNA ERAIKITZEN! Ariketa honen emaitza talde osoarena izango da. Baina ... zelan da hori posible? Ariketa honetan zuon figura ideala sortuko dozue. Pertsonaia zatika sortuko dozue: aurpegia, eskumako besoa, ezkerreko besoa, enborra, eskumako hanka eta ezkerrekoa. Amaitzen dozuenean, zuon pertsonaiaren deskribapena egingo dozue: zer egiten dau? zeintzuk dira bere bereizgarriak? .... Oraingoan ZURE TXANDA DA! Sortu ezazu aurpegia .

Hitz-kateen murala! Jarduera hau horma-irudi bat egitean datza, ikaskide bakoitzaren alderdi positiboak ezagutzeko eta baloratzeko. Taldekide bakoitzak bere kideen izenak idatzi beharko dauz (izen bakoitzaren artean espazio handia itxiz). Izenen letra bakoitzaren azpian, letra horretatik hasten dan kualitate edo laudorio bat jarriko dozue.

Zenbat konfiantza dozu besteengan? Lehenik eta behin, sortu talde-zirkulu bat. Zuetako bat (aukeratu danon artean) korroaren barruan jarriko da zutunik, oinak elkarrekaz dauzalarik. Apurka-apurka erortzen itxi beharko da, oinak lurretik mogitu barik, korroko kideek, emeki-emeki, batetik bestera bultza daien, erortzen itxi barik. Amaitzerakoan, zuotako batek lekua aldatuko dau eta erdira joango da.

Zer egin daikegu? Jarduera honetan, taldeka, Euskal Herriko eskola-jazarpenari buruzko albiste bat bilatu beharko dozue. Aztertu ondoren, ikastetxe horretan egin ahal diran aldaketak proposatu.

Amaiera alternatiboak! Komunikabideetan agertu izan diran eskola-jazarpen kasuen artean, aukeratu bat. Ondoren, inplikatu guztientzat (biktima, jazarlea, eskola, familia, eta abar) amaiera barria berridatzi. Gainera, egoera ekiditzeko hartu behar izango ziran jarrerak eta jodabideak adierazi: ikasleenak, irakasleenak ...

Lehenik eta behin, taldeka bideoa ikusi. Behin bideoa ikusi dozuela, taldean erantzun hurrengo galdetegia

Zein ondo ezagutzen zarie?

Lehenik eta behin, taldeka bideoa ikusi. Behin bideoa ikusi dozuela, erantzun galdesorta

Jarduera honetan, taldekide bakoitzak bi argazki atera beharko deutsoz bere buruari (tableta edo ordenagailuarekin): argazki baten larritasuna, tristura, antsietatea edo beldurra islatuz; eta, bestean, zoriontasuna, lasaitasuna edo segurtasuna. Irakasleak argazki honeek inprimatuko dauz. Gero, taldean mural kolektibo bat sortu beharko dozue, erditik banatuta egongo dana: alde batean, ikastetxean beldurra, antsietatea edo tristura eragiten daben hitzak/edo ekintzak adierazi beharko dabez (argazkiekaz bat), eta bestean, esperientzia negatibo horreei aurre egiten laguntzen dabenak. ANIMO!

Istorio bat aurkituko dozue. Gero, zerrenda bat osatu beharko dozue arazoari erantzun bat emoteko, egoera konpontzeko egon daitekezan modu guztiekaz, irtenbide egokienaren zergaitia arrazoituz.

Adierazi gustoko dozuen era batean (marrazkia, keinua, berba, idatzizkoa ...) zuen eskumatara dagoan ikaskidearen ezaugarri positibo bi.

Erantzun hurrengo galdera honeek: Bakarrik sentitu zara noizbait eskolan? Norbaiteri kontatu deutsozu inoiz?

1,2,3 ... ERRONKARAKO PREST? Super heroi bat izango bazina, zelakoa izango zinatekete? Egin ezazue taldeko kide guztiek, bakoitzaren super heroia. Ostean, taldean zuon marrazkia eta super botereak kontatu!

OH, OH ... Talde osoak 5 laukitxo atzera !!!

Zer da munduan bildur handiena emoten deutsun gauza? Komentatu taldean, zelan egin ahal deutsagun aurre

Egin gitxienez bi galdera taldeko kide bateri! Zenbateraino ezagutzen zarie?

Zerk egiten dau zuen taldea berezi? Sortu zuen taldea irudikatzen dauan lagunen arteko agurra

Esan edo entzun dozu inoiz hitz mingarriren bat? Taldearekin komentatu

Ikusten dozuenez, taldeko kide bakoitzak kolore propioa dau: berdea, horia, urdina edo gorria. Dana dala, danok zarie talde bera. Baina, zelan berezi daikegu zuon taldea, bertan hainbeste kolore badagoz? Talde logo bat sortzea da zuen erronka! Ausartzen zarie?

Hiru laukitxo aurrera!

Oh oh! Berriro hasi!

Talde osoak 3 laukitxo atzera!

Talde osoak 6 laukitxo aurrera!

3 laukitxo atzera!

Bi laukitxo aurrera!

Hiru laukitxo atzera!

OH, OH ... Talde osoak 5 laukitxo atzera !!!

Talde osoak 6 laukitxo aurrera!

Bi laukitxo aurrera!

Laukitxo bat atzera!

Bi laukitxo aurrera!

Bi laukitxo aurrera!

Oh oh! Berriro hasi!

PELIKULA ASMATZEKO GAI? Taldekide bakoitzak zuon pelikula gustokoena pentsatu beharko dozue. Zein dan adierazteko, ezin izango dozue berba egin, beraz, tableteko emotikonoak erabiliko doguz adierazteko. Gorriak hasiko diran lehenengo. Tabletean word orria zabaldu eta bertan zure emotikonoak ileran ipini. Amaitzerakoan, eskumako kideari tableta pasatu. Amaieran, ze pelikulak diran asmatu beharko dozue!

Bi laukitxo aurrera!

Oh oh! Berriro hasi!

Oh oh! Berriro hasi!

Talde osoak 6 laukitxo aurrera!

Bi laukitxo aurrera!

Oh oh! Berriro hasi!

Talde osoak 6 laukitxo aurrera!

OH, OH ... Talde osoak 5 laukitxo atzera !!!

Oh oh! Berriro hasi!

Bi laukitxo aurrera!

Laukitxo bat atzera!

Laukitxo bat atzera!

ETORKIZUNA ERAIKITZEN! Ariketa honen emaitza talde osoarena izango da. Baina ... zelan da hori posible? Ariketa honetan zuon figura ideala sortuko dozue. Pertsonaia zatika sortuko dozue: aurpegia, eskumako besoa, ezkerreko besoa, enborra, eskumako hanka eta ezkerrekoa. Amaitzen dozuenean, zuon pertsonaiaren deskribapena egingo dozue: zer egiten dau? zeintzuk dira bere bereizgarriak? .... Oraingoan ZURE TXANDA DA! Sortu ezazu enborra! .

ETORKIZUNA ERAIKITZEN! Ariketa honen emaitza talde osoarena izango da. Baina ... zelan da hori posible? Ariketa honetan zuon figura ideala sortuko dozue. Pertsonaia zatika sortuko dozue: aurpegia, eskumako besoa, ezkerreko besoa, enborra, eskumako hanka eta ezkerrekoa. Amaitzen dozuenean, zuon pertsonaiaren deskribapena egingo dozue: zer egiten dau? zeintzuk dira bere bereizgarriak? .... Oraingoan ZURE TXANDA DA! Sortu ezazu eskumako besoa! .

ETORKIZUNA ERAIKITZEN! Ariketa honen emaitza talde osoarena izango da. Baina... zelan da hori posible? Ariketa honetan zuon figura ideala sortuko dozue. Pertsonaia zatika sortuko dozue: aurpegia, eskumako besoa, ezkerreko besoa, enborra, eskumako hanka eta ezkerrekoa. Amaitzen dozuenean, zuon pertsonaiaren deskribapena egingo dozue: zer egiten dau? zeintzuk dira bere bereizgarriak?... Oraingoan BION TXANDA DA! Sortu ezazue ezkerreko besoa! .

Komunikazioaren ontzia! Ariketa honetan, beste ikaskide batzuei (taldekoak zein beste taldeetakoak) mezu positiboak idatzi ahalko deutsozuez, izkutuan pertsona horreri mezua emonez (zuzenean, mahaian itxiz, etab.)

ETORKIZUNA ERAIKITZEN! Ariketa honen emaitza talde osoarena izango da. Baina... zelan da hori posible? Ariketa honetan zuon figura ideala sortuko dozue. Pertsonaia zatika sortuko dozue: aurpegia, eskumako besoa, ezkerreko besoa, enborra, eskumako hanka eta ezkerrekoa. Amaitzen dozuenean, zuon pertsonaiaren deskribapena egingo dozue: zer egiten dau? zeintzuk dira bere bereizgarriak?... Oraingoan BION TXANDA DA! Sortu ezazue ezkerreko hanka! .

ETORKIZUNA ERAIKITZEN! Ariketa honen emaitza talde osoarena izango da. Baina ... zelan da hori posible? Ariketa honetan zuon figura ideala sortuko dozue. Pertsonaia zatika sortuko dozue: aurpegia, eskumako besoa, ezkerreko besoa, enborra, eskumako hanka eta ezkerrekoa. Amaitzen dozuenean, zuon pertsonaiaren deskribapena egingo dozue: zer egiten dau? zeintzuk dira bere bereizgarriak? .... Oraingoan ZURE TXANDA DA! Sortu ezazu eskumako hanka! .

Egin gitxienez bi galdera taldeko kide bateri! Zenbateraino ezagutzen zarie?

Egin gitxienez bi galdera taldeko kide bateri! Zenbateraino ezagutzen zarie?

Egin gitxienez bi galdera taldeko kide bateri! Zenbateraino ezagutzen zarie?

Zer da munduan bildur handiena emoten deutsun gauza? Komentatu taldean, zelan egin ahal deutsagun aurre

Zer da munduan bildur handiena emoten deutsun gauza? Komentatu taldean, zelan egin ahal deutsagun aurre

Esan edo entzun dozu inoiz hitz mingarriren bat? Taldearekin komentatu

Esan edo entzun dozu inoiz hitz mingarriren bat? Taldearekin komentatu

Esan edo entzun dozu inoiz hitz mingarriren bat? Taldearekin komentatu

Erantzun hurrengo galdera honeek: Bakarrik sentitu zara noizbait eskolan? Norbaiteri kontatu deutsozu inoiz?

Erantzun hurrengo galdera honeek: Bakarrik sentitu zara noizbait eskolan? Norbaiteri kontatu deutsozu inoiz?

Erantzun hurrengo galdera honeek: Bakarrik sentitu zara noizbait eskolan? Norbaiteri kontatu deutsozu inoiz?

MAKINISTA ZU, MAKINISTA NI! Trenaren jokora jolasteko prest? Taldeko kide guztiek, batek izan ezik (danon artean aukeratu), begiak estalita izango dozuez. Gelatik zehar mogitu beharko zarie, makinistaren seinaleen arabera. Tren bat osotu beharko dozue eta amaieran, makinista egongo da, jarraibideak emoteko. Kasu honetan, kolore HORIKO pertsona edo pertsonak dira makinistak! Jarraibideak ez dauz hitzen bitartez emongo, baizik eta gorputzaren bitartez, hau da: eskumara joateko, aurrean daukan pertsonaren eskumako besaburuan emongo dau kolpetxo bat eta bardina ezkerrerantz joateko. Jarraibideak azken pertsonatik, lehenengora modu bardinean transmitituko dira. 10 minutu jolasteko gai izango zarie, gela apurtu barik?

MAKINISTA ZU, MAKINISTA NI! Trenaren jokora jolasteko prest? Taldeko kide guztiek, batek izan ezik (danon artean aukeratu), begiak estalita izango dozuez. Gelatik zehar mogitu beharko zarie, makinistaren seinaleen arabera. Tren bat osotu beharko dozue eta amaieran, makinista egongo da, jarraibideak emoteko. Kasu honetan, kolore BERDEKO pertsona edo pertsonak dira makinistak! Jarraibideak ez dauz hitzen bitartez emongo, baizik eta gorputzaren bitartez, hau da: eskumara joateko, aurrean daukan pertsonaren eskumako besaburuan emongo dau kolpetxo bat eta bardina ezkerrerantz joateko. Jarraibideak azken pertsonatik, lehenengora modu bardinean transmitituko dira. 10 minutu jolasteko gai izango zarie, gela apurtu barik?

MAKINISTA ZU, MAKINISTA NI! Trenaren jokora jolasteko prest? Taldeko kide guztiek, batek izan ezik (danon artean aukeratu), begiak estalita izango dozuez. Gelatik zehar mogitu beharko zarie, makinistaren seinaleen arabera. Tren bat osotu beharko dozue eta amaieran, makinista egongo da, jarraibideak emoteko. Kasu honetan, kolore URDINEKO pertsona edo pertsonak dira makinistak! Jarraibideak ez dauz hitzen bitartez emongo, baizik eta gorputzaren bitartez, hau da: eskumara joateko, aurrean daukan pertsonaren eskumako besaburuan emongo dau kolpetxo bat eta bardina ezkerrerantz joateko. Jarraibideak azken pertsonatik, lehenengora modu bardinean transmitituko dira. 10 minutu jolasteko gai izango zarie, gela apurtu barik?

MAKINISTA ZU, MAKINISTA NI! Trenaren jokora jolasteko prest? Taldeko kide guztiek, batek izan ezik (danon artean aukeratu), begiak estalita izango dozuez. Gelatik zehar mogitu beharko zarie, makinistaren seinaleen arabera. Tren bat osotu beharko dozue eta amaieran, makinista egongo da, jarraibideak emoteko. Kasu honetan, kolore GORRIKO pertsona edo pertsonak dira makinistak! Jarraibideak ez dauz hitzen bitartez emongo, baizik eta gorputzaren bitartez, hau da: eskumara joateko, aurrean daukan pertsonaren eskumako besaburuan emongo dau kolpetxo bat eta bardina ezkerrerantz joateko. Jarraibideak azken pertsonatik, lehenengora modu bardinean transmitituko dira. 10 minutu jolasteko gai izango zarie, gela apurtu barik?

EGIA, GEZURRA! Lagunen jokoa! Joko honetarako, lurrean eseri talde osoa. Ikasle bakoitzak bi esaldi esan beharko dauz altuan, bata egiazkoa eta bestea gezurretazkoa. Taldekide guztien artean, egiazkoa zein dan asmatzen saiatu! Horiak hasten dabe lehenego ronda. Danok parte-hartu behar dozue. Oharra: sahiatu egiazkoaren eta gezurretazkoaren artean desbardintasuna txikia izatea, horrela zuon kideentzako zailagoa izango da

EGIA, GEZURRA! Lagunen jokoa! Joko honetarako, lurrean eseri talde osoa. Ikasle bakoitzak bi esaldi esan beharko dauz altuan, bata egiazkoa eta bestea gezurretazkoa. Taldekide guztien artean, gezurretazkoa zein dan asmatzen saiatu! Urdinak hasten dabe lehenego ronda. Danok parte-hartu behar dozue. Oharra: sahiatu egiazkoaren eta gezurretazkoaren artean desbardintasuna txikia izatea, horrela zuon kideentzako zailagoa izango da

TELEFONOAREN JOKOA Talde osoa zirkuluan eserita dagoela, taldekide batek (zuon artean erabaki) esaldi bat pasatzen hasten da bere eskumako pertsonaren belarrira. Mezua taldekide guztien artetik pasako da, hasi zan pertsonarengana heldu arte. Pertsona horrek bere hasierako esaldia baita heltze-esaldia esango dauz. Mezua ahalik eta egoera onenean iristen saiatu behar zarie, baina dibertigarria izaten da desitxuratzen direnean. Taldekide guztiek hasi behar dozue esaldi bat. Prest erronkarako?

Zure taldekide bategaz zeozer (izaera, aspektu fisikoa, materiala, objektuak ...) aldatu ahalko bazeunkez, zer izango litzateke? Komentatu zure taldekieekaz

Zure taldekide bategaz zeozer (izaera, aspektu fisikoa, materiala, objektuak ...) aldatu ahalko bazeunkez, zer izango litzateke? Komentatu zure taldekieekaz

Zure taldekide bategaz zeozer (izaera, aspektu fisikoa, materiala, objektuak ...) aldatu ahalko bazeunkez, zer izango litzateke? Komentatu zure taldekieekaz

OH, OH ... Talde osoak 5 laukitxo atzera !!!

PELIKULA ASMATZEKO GAI? Taldekide bakoitzak zuon pelikula gustokoena pentsatu beharko dozue. Zein dan adierazteko, ezin izango dozue berba egin, beraz, tableteko emotikonoak erabiliko doguz adierazteko. Urdinak hasiko diran lehenengo. Tabletean word orria zabaldu eta bertan zure emotikonoak ileran ipini. Amaitzerakoan, eskumako kideari tableta pasatu. Amaieran, ze pelikulak diran asmatu beharko dozue!

Super-botere bat izango bazenu, zein izango litzateke?

Super-botere bat izango bazenu, zein izango litzateke?

AZKEN FROGA

Honaino heldu bazara, zorionak, joko itzela egin dozu! Talde osoak amaitu ez badau, jokoan dabilen kolore baten laguntzaile bihurtzen zara, DANOK honaino heldu arte!

ZORIONAK TALDE! AZKEN FROGARAKO PREST?

AZKEN TALDEKO FROGA

pRODUKTU BAT SORTU

4

2

3

1

Taldean 3 bideo sortu

3 eskola-jazarpen eszena erreproduzitu beharko dozuez, hiru irtenbide ezbardin be adieraziz.

Pertsonaiak

Biktima eta jazarle bat eta besteok lekukoak (papelak bideoetan zehar aldatu)

Bideo bakoitzean zer?

Lehenengo bideoan, jazarlearen konplize gisa arituko zarie; bigarrenean, lekuko pasibo gisa jardun beharko dozue, jazarleari edo biktimari laguntza zuzenik eman gabe. Eta azkenik, egoera horretan esku hartu beharko dozue, biktimari lagunduz eta erasotzaileari aurre eginez.

Azkenik

Bideo bakoitzaren amaieran, hartutako neurrien zergatia eta jokabideen zergaitia azaldu Guzti honetarako, jokoan landutako guztia hartzea gogoratu