Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Covid-19

OINARRIZKO HEZKUNTZAKURTSO BUKAERAKO EBALUAZIOA

Egin ditut egin beharreko Moodle ikastaroak?

EZ

Bai

Moodlen bitartez lortu dudan nota 5 baino altuagoa da?

Ez

Bai

Eremuan Moodlen bitartez lortutako nota nire azken nota izango da (Ez dut amaierako azterketarik egin behar).

Amaierako azterketa egin behar dut

Ohiko galderak

Notak argitaratzea

Azalpen dokumentua

Eremu jakin batean Moodleren bitartez lortutako nota bost (5) edo bost baino altuagoa izanez gero, eremua gaindituta izango dute ikasleek, eta, hortaz, ez dute amaierako azterketarik egin beharko. Moodle plataformaren bitartez lortutako nota izango da, beraz, eremuko amaierako nota. Emaitzen argitaratzea Ikusi atala NOTAK ARGITARATZEA atala

Moodle plataformaren bitartez eremuan lortutako nota bost (5) baino baxuagoa izanez gero, eremuko amaierako azterketa egin beharko dute ikasleek, ikasturte-hasieratik zehaztuta zegoen moduan. Amaierako azterketa Moodle plataforman lauhilabetean zehar landutako edukiei buruzkoa izango da. Azterketa egunak Eremuko amaierako azterketa ekainaren 8tik 19ra bitartean egingo da; dena den, azterketa bakoitzaren data eta ordutegiak datozen egunetan zehaztuko dira, Hezkuntza Sailaren eta Osasun Sailaren jarraibideei erreparatuta. Azterketa-egunak eta -orduak ikasle guztiei jakinaraziko zaizkie ohiko komunikazio-bideetatik. Pandemia-egoera dela-eta, ez dago bermatzerik azterketak aurrez aurrekoak izango direnik. Aurrez aurre eginez gero, Administrazioak agindutako segurtasun-, osasun- eta garbitasun-arau guzti-guztiak beteko dira, bai ikasleen bai irakasleen osasuna bermatze aldera. Aurrez aurre egitea ezinekoa izanez gero, bestelako bide batzuk bilatuko dira.

Eremu jakin batean Moodleren bitartez lortutako nota bost (5) edo bost baino altuagoa izanez gero, eremua gaindituta izango dute ikasleek, eta, hortaz, ez dute amaierako azterketarik egin beharko. Moodle plataformaren bitartez lortutako nota izango da, beraz, eremuko amaierako nota.

Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz eta Hezkuntza Sailaren eta Osasun Sailaren jarraibideak kontuan hartuta, 2019-2020 ikasturteko 2. lauhilekoaren ebaluazio-sistema aldatu eta Moodle plataformari garrantzi handiagoa eman diogu. Horrekin batera, aurrez aurreko talde-tutoretzako saioak online saioen bitartez ordezkatu ditugu, eta egokitzat jo dugu ikasturtearen iraupena maiatzaren 25era arte luzatzea Moodle plataforman. Beheko ataletan honako hauek azalduko ditugu: zer-nolako egoeretan egon daitezkeen Oinarrizko Hezkuntzako ikasleak, eta balizko egoera horien ondorio akademikoak.

Moodle plataforma (https://ived-ikastaroak.hezkuntza.net/) UHEIren ikasleen ikasgela birtuala da; bertan, ikasleek eskura dauzkate, bai ikasteko materiala eta jarduerak, baita ebaluaziorako jarduerak ere. Moodle plataforman zehaztuta daude eremu/ikasgai bakoitzak izango dituen berariazko ebaluazio-irizpideak eta aurkeztu beharreko jarduerak aurkezteko epeak. Eremu bakoitzaren irakasleek erabakiko dute zer irizpideren arabera eta zer epetan aurkeztu beharko den jarduera bakoitza Moodle plataforman. Zalantzarik izanez gero, dagokion irakasleari galdetu. Ebaluazioa eremuka egiten da eta, eremu batzuetan, ikasgai bat baino gehiago dago. Hona hemen eremu guztiak eta zer ikasgai dauden eremu bakoitzean. EREMUA Gizarte-eremua Zientzia- eta Teknologia- eremua Komunikazio-eremua IKASGAIAK

  • Geografia eta Historia
  • Matematika
  • Biologia eta Geologia
(4. moduluan, Fisika eta Kimika)
  • Euskara eta Literatura (ikasle batzuk asignatura hau ikastetik salbuetsita egon daitezke)
  • Gaztelania eta Literatura
  • Ingelesa
Ikasleek Moodle plataformaren ikastaroetan egindako lana ebaluatuko dute irakasleek; horren ostean, eremuaren nota erabakiko da. Nota hori argitaratu egingo da, eta horren arabera egin beharko dute ikasleek amaierako azterketa (edo ez).

Moodlerekin bakarrik gainditu dezaket? Bai, zure eremuko nota bost (5) edo bost baino altuagoa bada. Kasu horretan ez duzu amaierako azterketarik egin beharko. Gerta daiteke eremu jakin bat gainditzea eta beste bat ez gainditzea? Bai. Gainditu ez duzun eremuko azterketa baino ez duzu egin behar. Nola jakin dezaket zer nota daukadan eremu jakin batean? Notak INIKA plataforman argitaratuko dira, eta erabiltzailea eta pasahitza Moodlen eta Googlen sartzeko erabiltzen diren berberak dira. Ikusi emaitzen publikazio datak.

Hurrengo 3 momentuak ezberdinduko ditugu:

  • Ekainaren 1a: eremuan lortutako notak argitaratzea (Moodleren etengabeko ebaluazioaren bitartez).
  • Ekainaren 23a: eremuan amaierako azterketaren bitartez lortutako notak argitaratzea (behin- behineko emaitzak; ondoren lanegun 2 egongo dira balizko erreklamazioak aztertzeko eta ebazteko).
  • Ekainaren 26a: behin betiko emaitzak.
Notak INIKA plataforman argitaratuko dira. INIKA plataforman sartzeko erabiltzailea eta pasahitza Moodlen eta Googlen sartzeko erabiltzen diren berberak dira. Behin INIKA plataforman sartuta, Notak atalera jo behar da.