Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Euskera eta Literatura Bigarren Hezkuntza

1

2

3

4

5

6

Hirugarren ebaluazioa bideratzeko zenbait ideia

Abiapuntua

Zer da ezinbestekoa?

Zer proba proposatu dezakegu?

Zereginen adibideak

Nola ebaluatu?

Amaitzeko

Nola egitaratu integrazio-lan proposamen bat?

7

Iturriak: Bloggeando Egunak aurrera doaz, eta bizi dugun egoera berezi honetan, ikasturtearen amaierari buruz sortzen diren zalantzak argitu nahian, irakasleak, gero eta kezka handiagoarekin planteatzen ari dira, ikasleen amaierako ebaluazioan zer eta nola egin behar duten. Dudarik gabe, beti da zaila eta konplexua ikasturte amaierako itxiera eta ebaluazioa planteatzea. Are gehiago, ikasle guztientzat ahalik eta ekitatiboena izango den ebaluazioa egiteko modua aztertu behar den une honetan, eta, gainera, ikasgaiaren funtsezko ikaskuntzak errespetatu behar diren momentuan, jakinik, ikasle bakoitzak etxean egin dezakeen lana aldagai askoren menpe dagoela, familia- eta gizarte- eta kultura-testuinguruaren arabera. Dokumentu honek ideia batzuk eta orientabideak jasotzen ditu azken ebaluazio honetan hizkuntza irakasleei laguntzeko. Helburu zehatz bat du: zer ikasi eta nola ebaluatu daitekeen adieraztea; betiere, curriculumean zehaztutako helburuak eta ebaluazio-irizpideak kontuan harturik. Halaber, azken ebaluazioa egiteko integrazio-lan proposamen zehatz bat egitera ausartu gara. Proposamen irekia da, beraz, irakasleak ikasleekin egiten ari diren programazioetara eta estilo profesional desberdinetara erraz egokitu daiteke.

Zer da ezinbestekoa? Ezinbestekoaz hitz egiteko, funtsezkoa da ikasgaiaren oinarrizko ikaskuntzei eta helburuei buruz gogoeta egitea, indarrean dagoen curriculuma kontuan hartuta eta zenbait argitaletxek egiten duten curriculumaren interpretaziotik aldentzeko beldurrik gabe (tamalez, haiek markatzen baitute, batzuetan, ikasgaien programazioa). Lehenengo puntua. Zer ikasi behar duten ikasleek eta nola ebaluatu zehazteko, kontuan hartu behar dugu ikasgaiaren helburua dela ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzea eta hobetzea. Horrek esan nahi du ebaluazioan testuak ulertzeko eta sortzeko prozedurei lehentasuna eman behar diegula beste eduki mota batzuen gainetik. Prozedura horiek hartu behar dute ikasleei proposatzen zaien ebaluazioaren zatirik garrantzitsuena, eta, era berean, horiek hartuko dute ikasleen kalifikazioa zehazteko pisu eta portzentaje handiena. Prozedura horiek ikasgaiaren ardatz gisa hartzea bat dator curriculum-dekretuarekin (1) "Euskara eta literatura arloaren helburua da…Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzeko. Horrekin batera, heziketa literarioa lantzean datza, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzen laguntzeko". Ikasleen ebaluazioa zehazteko, beraz, prozedura horiek har ditzakegu ikasgaiaren "gutxieneko edukitzat”. Horregatik, uste dugu ekaineko ebaluazioa kontzeptuzko edukietan barik "egiten jakitea”n zentratu beharko litzatekeela. Ebaluazioa "egiten jakitea"n zentratzen badugu, konpetentziak garatuko dituzte ikasleek; izan ere, elkarri lotuta daudenez, hizkuntza-komunikaziorako gaitasunarekin zerikusia duten alderdiak ez ezik, beste zeharkako konpetentzien alderdiak ere garatuko dituzte, hala nola gaitasun digitala, ikasten ikasteko konpetentzia, elkarrekin bizitzekoa eta ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia, besteak beste. Azkenik, badakigunez ahozko eta idatziko testuak ulertzeko eta ekoizteko prozedurak askotariko testu generoei lotuta daudela (ipuinak, eztabaidak, gutunak, errezetak, txostenak, berriak …), horiek dira, gure ustez, eta curriculumak zehazten duenarekin bat, hizkuntza ikasgaien ebaluazioaren helburu nagusia. Baliteke, gaur egungo inguruabarrak direla eta, zaila izatea ahozko diskurtsoekin lotutako ulermen- eta ekoizpen-trebetasunak neurtzea (antolaketa-zailtasunengatik), eta horregatik, hirugarren hiruhileko honetan, ebaluazioaren funtsezko helburua testu idatziak ulertzeko eta sortzeko trebetasunetara mugatu liteke. [1] Oinarrizko hezkuntzaren Curriculuma https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf Heziberri

Bigarren erabakia da ebaluazioa egiteko modua. Hiruhileko honetan, ikasleei proposatzen dizkiegun zereginen bidez, ebidentzia asko jaso ditzakegu ikasleen aurrerapena egiaztatzeko. Gorago adierazitakoaren arabera, arreta jari behar dugu ikasleek erronka komunikatiboei erantzuteko duten konpetentzian. Horrenbestez, hizkuntzaren edozein erabilera-eremutan, askotariko testuingurutan eta helburu desberdinekin, eraginkortasunez komunikatzeko duten konpetentzia ebaluatu behar dugu. Horregatik, uste dugu ebaluazioak lotuta egon beharko lukeela erronka edo arazo batean oinarritutako komunikazio-lan bat egitearekin. Horrela, ikasmaila bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, hizkuntza-produktu sortuko dute ikasleek, testu genero bat, alegia. Ikasgaiaren kontzeptuzko edukietan zentratutako probak edo azterketak proposatzea ez da, inola ere, ikasleen komunikazio-gaitasunaren garapen-mailaren ebidentzia fidagarria lortzeko modurik onena. Gure ustez, hirugarren hiruhileko honen ebaluazioa egiteko, integrazio-lan bat proposatu ahal zaiei ikasleei, hiruzpalau saiotan burutzekoa. Testuen ulermenean eta ekoizpenean oinarritutako integrazio-lan horretan, erraz txertatu daitezke ikasgaiaren eduki-bloke guztiekin erlazionatutako galderak eta, horrenbestez, ikasleek ikasitakoa eta garatutako konpetentzia erakutsi ahal izango dute. Normalean, proiektuak eta atazak proposatze ditugunean, ez da erraza izaten benetako erronkak eta egoera sinesgarriak eta testuinguratutakoak aurkitzea. Hala ere, bizi dugun egoerak erraztu egiten du edozein lan-proposamen testuinguruan kokatzea, ikasleentzat esanguratsua eta motibagarria izan dadin. Hala, pandemiaren errealitatetik abiatuta, askotariko testu generoak lantzea dakarten erronkak eta zereginak plantea daitezke, maila guztietara egokituak, ziurrenik zuen online eskoletan egiten ari zareten bezala. Adibide gisa, honako hauek aipa ditzakegu:

Adibide gisa, honako hauek aipa ditzakegu: Narrazio testua

  • Koronabirusari gutun bat idaztea agertu aurretik nolakoa zinen eta orain nolakoa zaren azaltzeko. Nola aldatu naiz? Nolako eragina izan du birusak nire eguneroko bizimoduan?
  • Egunkari bateko zuzendariari gutun bat idaztea, lanean ari diren profesionalei egindako lana eskertzeko.
  • Komiki bat sortzea, etxealdian bizi izandako egoera barregarri edo zirraragarriren bat irudikatzeko.
Deskripzio testua
  • Birusaren deskribapen subjektiboen album bat sortzea. Bestiario biral gisa. Nolakoa da birusa? Zer itxura du? Nola imajinatzen dugu?
Argudio testua
  • Internetek (online egiten duten lana, aisialdirako baliabideak…) etxealdian duen eginkizunari buruzko iritzia idatzi eta bideoan grabatzea (alderdi positiboak, alderdi negatiboak …).
  • Etxealdian irukurritako liburu, ikusitako film, telesail... bati buruzko bideo bat sortzea eta "youtuber" baten moduan gomendatzea.
Instrukzio testua
  • Bizitza jasangarriagoa egiteko aholkuen dekalogo bat sortzea, etxealdiak gutxiagorekin bizitzera behartu gaituelako, gehiegizko kontsumoa murriztea …
Azalpen testua
  • Ikerketa bat proposatzea eta infografia konparatibo bat sortzea 1918ko gripearen eta egungo pandemiaren artean.

Nola egituratu integrazio-lan proposamen bat? Integrazio-ataza batek zenbait jarduera biltzen ditu (hiruzpalau), azken produktu bat lortzera bideratuak. Zeregin horren helburua ez da ikaskuntza edo konpetentzia berriak sustatzea, baizik eta horiek eskuratu direla frogatzea, arazoari emango zaion ebazpenaren bidez. Nola dago egituratua? Ikasleei erronka eta azken zeregina azaldu ondoren, sarrera txiki gisa, lan-sekuentzia labur bat osatzen duten jarduerak proposatzen zaizkie. Jarduera horiek koherenteak izan behar dute eta proposatutako testu generoa lantzen lagundu behar dute. Honako adibide hauek azal ditzakete egitura eta prozesua:

  • Motibatzeko eta norberaren esperientziara hurbiltzeko jarduera bat, pandemiak sortutako egoerarekin zerikusia duen errealitateren bat islatzen duen literatura-pasarte batetik abiatuta. Adibidez, DBH1 eta DBH2 ikasmailetan "Anna Frank-en egunkaria" liburuaren pasarte bat erabil liteke; DBH3. eta 4. mailetan, berriz, olerkiak baliatu daitezke itxaropena gai dutenak; horrela, neurri batean, bederen, Literatura-hezkuntza curriculumeko laugarren blokeko edukiak landu ditzakegu, bai eta konpetentzia zibikoak eta sozialak ere. Testura hurbiltzeak esperientzia-izaera izango luke, testua ikasleen bizipenekin erlazionatzeko aukera ematen duelako.
  • Bigarren jardueran, informazio-testu bat porposatu daiteke. Edozein gai erabil daiteke. Gure proposamenean, pandemiarekin zerikusia duen alderdiren bat jorratu liteke (albistea, kronika, txostena, bideoa …), gaiari erreparatu eta ulermena lantzeko. Testuen ulermenari lotuta, bestalde, azaleko ulermenean bakarrik ez geratzeko, garrantzitsua da ulermenean inplikatutako irakurketa-prozesuekin zerikusia duten galderak egitea, eta ez soilik informazioaren bilaketa hutsean zentratuta egotea. Jarduera honek lehen eta hirugarren eduki-blokeekin eta informazioaren tratamendurako gaitasunarekin lotutako ulermen-prozedurak ebaluatzeko aukera emango liguke.
  • Jarraian, erabilitako informazio-testuaren hizkuntza-alderdi esanguratsu batzuetan edo azken produktu gisa ekoitziko duten testu generoaren berezko alderdietan sakontzeko jarduera proposatu daiteke. Jarduera horren helburua izango litzateke alderdi linguistiko jakinei buruz hausnartzea eta ikasleek eskatutako testua (gutuna, deskripzioa, artikulua, txostena, dekalogoa, iritzi-zutabea, zuzendariari gutuna, komikia …) arrakastaz gauzatu ahal izateko behar dituzten hizkuntza-ezagutzak erakustea. Jarduera horren bidez, edukien bosgarren blokearekin lotutako alderdiak ebaluatuko genituzke.
  • Azken jarduerak azken produktua egiteko prozedura gidatu behar du. Hala, eskatutako testu generoa ekoizteko urratsak emango dizkiegu ikasleei kontrol-orrien bidez. Webgune honetan topatu daitezke hainbat baliabide prozesua bideratzen laguntzeko. Azpian dituzue testuak egituratzen laguntzeko kontrol orrien adibideak. Horrela, lehenengo blokeko edukiez gain, ikasten ikasteko gaitasunari lotuak, bigarren eta hirugarren blokeei lotutakoak ebaluatu ahal izango genituzke.

Erabil ditzakegun tresnen artean, errubrikak dira egokienak integrazio-atazak ebaluatzeko. Ikasleei zereginarekin batera aurkeztu ahal diegu errubrika, aldez aurretik jakin dezaten zer eta nola ebaluatuko den. Errubrika sortzeko eta graduatuko ditugun itemak aukeratzeko modurik errazena da zereginean proposatutako jarduerak item gisa erabiltzea, eta bakoitzari pisu edo portzentaje bat ematea; betiere, testu-ekoizpenari pisu handiena emanez. Irudi honek mota horretako errubrika bat erakusten du, jardueraka antolatua. Webgune hauetan errubrika ugari aurki daitezke, bai globalak, bai aipatu ditugunak edo testu-genero jakin baten ekoizpenean oinarritutakoak, deskargatu eta aldatu daitezkeenak:

  • CEDEC_Banco de rúbricas y otros documentos
  • BN_Errubrikak/ Rúbricas

Integrazio-lan bat, zeregin konplexu bat, proposatzea bide egokia izan liteke ikasleek hizkuntza-trebetasunak erakutsi eta ebaluatzeko, konpetentzien garapenaren eta ikaskuntza aktiboaren printzipioak errespetatuz. Zeregin horrek, bere ezaugarrien arabera, aukera emango luke hizkuntza arloan landu behar diren edukiak ez ezik, oinarrizko konpetentziak ere ebaluatzeko. Goiko lerroetan aipatutako ideiek bestelako garapenak izan ditzakete ikasle talde bakoitzaren testuinguruaren arabera. Espero dugu lagungarriak izatea azken txanpa honetako eta ikasturte "berezi" honetako ebaluazioa diseinatzeko. Blogge@ndo Adela Fernández Irene González Marimar Pérez Berritzegune Nagusia( Hizkuntza taldea) Curriculo de Educación Básica (Departamento Educación)