Want to make creations as awesome as this one?

No description

More creations to inspire you

Transcript

Axular Lizeoa ingurumenaren alde.

Etxean egiteko 10 keinu eta idei.

1. Etxeko energia eraginkortasunez erabili.

Etxetik ateratzen ez garenez, erraza da 24 orduz entxufatuta edukitzea tresnak. Naturari atsedenaldia emateko eta zure faktura hilaren amaieran ez zabaltzeko, hainbat gauza egin ditzakezu:-Dutxa azkarrak-Etxetresna elektrikoak deskonektatzea.-Hotza egiten duenean arropa gehiago jarri

2. supermerkatura zure poltsak eraman.

Plastikozko poltsen ingurumen-inpaktua izugarria da.Gure eskutan minutu gutxi daude, baina mendeak behar dituzte degradatzeko!

3. Kontsumitu tokikoa, ekologikoa eta sasoikoa.

Orain, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da ahalik eta gehien laguntzea saltoki txikiei

4. Probatu landareetan oinarritutako dieta.

Baliabide natural gutxiago kontsumitzen dute.

5- Etxea garbitzea, ahalik eta hondakin gutxien sortuz.

Hori egiteko trikimailu bat garbiketa-produktuak soltean (a granel) erostea da, edo ontzi handiagoa bilatzea!

6. Garbitu zure emaila!!

Badakizu egunero jasotzen ditugun mezu guztiak gordetzeko leku eta energia asko behar dela?

7. Zerbait hondatuta bazenuen, konpondu!

Konpondu lehendik duzuna, eta produktu berri baten prezioa aurrezteaz gain, alferrikako baliabide natural gehiago erabiltzea saihestuko duzu.

8.Bereizi eta birziklatu hondakin guztiak

Birziklatzen duzun bakoitzean, hondakinak lurrean, itsasoan edo airean amaitzea saihestuko duzu.

9. Marka eta enpresa arduratsuak ikertu

Planeta eta bertako biztanleak zaintzeaz kezkatzen diren markei buruzko informazioa jasotzeko denbora behar da...Aste hauetan, normalean erosten dituzun produktuen jatorria ikertu, zure diruarekin zer babesten ari zaren aztertu daiteke...

10. Partekatu EKo!

Zure sare sozialetan aurkitzen duzun eduki interesgarria zabal dezakezu, dokumentalen saioak, etxean egindako ekintzak …Zenbat eta gehiago izan, orduan eta errazagoa izango da aldaketa lortzea!

Zein izan da zure ekintza gogokoena? Konfinamenduan egin dezakegun beste zerbait bururatzen zaizu?