Xenpelartarrak eta pandemia
i.gurrutxaga
Created on April 16, 2020
Xenpelartarrei buruzko misterio-jokua.
Over 30 million people create interactive content in Genially
Check out what others have designed:
KITCHEN NIGHTMARES
Personalized
ESCAPE GAME - THE SIMPSONS
Personalized
LET´S LEARN ABOUT THE UK!
Personalized
FIND THE IMPOSTOR!
Personalized
DETECTIVES GAME ELEMENTARY
Personalized
CAMP ESCAPE ROOM
Personalized
AGAINST THE BROTHERHOOD OF THE MIND
Personalized
Transcript
XENPELAR
Bertsolaritza eta epidemia
HASI
MISIOA
Jolas honetan Frantzisko Petrirena eta Joxepa Antoni Aranberri osaba-ilobei lagundu beharko diezue Baztanga-epidemia batetik bizirik ateratzen. 1869. urtean gaude.
Bere iloba, Joxepa Antoni, lasaiago bizi zen. 1869ko urrian, hego haizeko egun batez, ordea, lasaitasunak bukatu zitzaizkion hari ere. Baztanga epidemia ordurako bere lanak egiten hasi zen. Izeba Maria Joxepa hil zuen, eta osaba Frantzisko ere oso gaixo zegoen. Amak beraiek etxean utzi eta osaba zaintzea erabaki zuen.
Frantzisko Petrirena. Xenpelar. XIX mendeko bertsolaririk ezagunenetakoa bera. Errenteriako kalean bizi zen, industria bete-betean sartu zen garaitsuan. Jende pila bat fabriketan, bata bestearen gainean, egunean hamar eta hamabi ordu makinaren aurrean lan eginez....
KOKAPENA
Maria Luisa Petrirena
Protagonistak
Frantzisko Petrirena
Joxepa Antoni Aranberri
Antonio Arbelaitz
Maria Luisa Petrirena
Protagonistak
Frantzisko Petrirena
Joxepa Antoni Aranberri
Antonio Arbelaitz
ETXE HUTSA, GAITZAK HARTUA (puntu gorrien gainean jarri, irakurri zer dion eta ondoren egin Klik)
Antoniok jaunak ere nahikoa buruhauste izan zuen urte hartako udazken eta negu partean. Fabrikan langileak pilatzen ziren, eta nekez egin zioten bere aholkuei kasurik lantegiko nagusiek.... ba ote zekiten benetan zer zen baztanga? Eta zuk? Egin klik hemen gainean!
Ez ziren garai errazak orduan.... gaixotzen ziren biztanleak etxean konfinatzen zituzten 40 egunez, eta inoren bisitarik ezin zuten jaso. Etxekoek janaria otarretan eramaten zieten: gaixoek otarrak sokaz lotu eta kalera jeisten zituzten, eta han jakiz bete etxekoek. Egunen batean otarrik ez bazen jeisten, seinale txarra.....
MEDIKUA: Antonio Arbelaitz
Ea zer kontatzen digun Xenpelarrek...
Zenbat urterekin hasi zen Joxepa Antoni ehun-fabrikan lanean, osaba aritu zen moduan?
12 urterekin
18 urterekin
14 urterekin
Zein urtetan hil zen Frantzisko Petrirena "Xenpelar"?
1758an
1936an
1869an
Zein bertso-sorta da Frantzisko Petrirenaren ezagunenetakoa?
Hil da Canovas
Pasaiako plazatik
Behin batean Loiolan
Gogoratu erretzea txarra Dela...
Zein urtetan jaio zen Frantzisko Petrirena?
**
***
ASMATU DUZU, sakatu beheko gezian
**
***
OKERREKO URTEA, saiatu berriz beheko gezian emanda
Saiatu berriz
Baztangak fuerte jo du.... Joxepa Antoni salbatu da, baina gainontzekoak...Frantzisko, Maria Luisa, sabelean zekarren umea...guztiek eman dute azken arnasa.
ALBISTE TXARRAK
Joxepa Antoni ez ezik, bere ama ere salbatu duzu. Familia osorik da berriz ere.
ZORIONAK