Want to make creations as awesome as this one?

Proba

Transcript

Intro

Kredituak

Epidemia handiak

Historiari begira

Mundua aldatu zuten epidemia handiak

Begirada historikoa

Intro

Zer da epidemia bat?

Izurritea, izurria edo epidemia lurralde eta denbora berean biztanleriaren zati handi bati eragiten dion gaixotasuna da. Batzuetan, lekuan lekukoa da, baina orokorragoa izan daiteke, eta horri pandemia deritzo. Orokorrean, gaixotasun infekziosoekin erabiltzen da terminologia hori. Hiru modutara ager daiteke eritasuna gizakiarenean: zorne izurria, odol izurria edo biriketako izurria. Lehenengoak zorne pikor handiak sorrarazten ditu laurrazalean; bigarrenak, aldiz, bat-batean agertu eta oso azkar hedatzen da eriarengan; azkena, aldiz, oso kutsakorra da eta birikaren ehun osoari eraso egiten dio.

INFO +

Gaixotasun infekziosoak gizakiaren historiaren parte izan dira beti. Urteetan zehar askotariko saiakerak egon dira agente mikrobiologikoak kontrolatu eta desagerrarazteko. Hala ere, bakterio eta birus gehienen biziraupena gizon eta emakumeak kutsatzeko ahalmenaren araberakoa da. Uste denaren kontra, infekzioek bataila asko irabazi dituzte eta miloika pertsona hil dituzte; hala, gizakiaren historia eraldatu dute behin baino gehiagotan. Lan honetan eraldatze hori eragin duten bost infekzio ezagutzeko aukera izango dugu; paradogikoki, hemen topatuko duzun bat guztiz deuseztatuta dago jada, baina arma biologiko moduan erabil daiteke gaur egun...

Historiari begirada

Has gaitezen

Epidemia handiak

Bakterioak eta birusak, mundua eraldatzen

Homo Sapiensaren jarraitzailea

Mundua eraldatu zuen infekzioa

Europako Erdi Aroko apokalipsia

Gizartearentzako arrisku latentea

Gizakiaren alde iluna agerian gelditu zenekoa

Tuberkulosia

Baztanga

Izurri bubonikoa

Gripea

HIES

Tuberkulosia

Homo Sapiensaren jarraitzailea

Antzinatik ezagutzen dugun gaixotasuna da; haren arrastoak aurkitu dira Historiaurreko giza-gorpuetan. Ikerketen arabera, gaixotasun hau eragiten duen bakterioak bilioi bat pertsona baino gehiago erail ditu historian zehar, eta oraindino ere pertsonak gaixotzen ditu han eta hemen. Uste denez, munduko biztanleriaren herena kutsatuta dago; hau da, 2,3 bilioi pertsona. Hala ere, esan beharra dago 100 pertsonatik 10ek bakarrik aurkezten dituztela patologiak bere bizitzan zehar, eta horiek dira kontagiatu dezaketenak.Erdi Aroan izurrite zuria bezala ezagutzen zen gaitza eta aberatsei eragiten zien gehienbat; XVII. mendetik aurrera, gizartearekin batera, gaixotasuna moldatuz joan zen eta "txiroen" gaitza izatera igaro zen, nutrizio eta botiken faltagatik, baita pilatzeen arazoagatik ere.

INFO +

Gorlizko itsas-erietxea tuberkulosi zuten umeak artatzeko asmoz eraiki zuten 1919an. Info+

Baztanga

Mundua eraldatu zuen infekzioa

Variolae vaccine izeneko birusak eragindako infekzioa duela 2.500 urte da ezaguna. Oso kutsakorra da, gaixoarekin kontaktu zuzena izan behar da eta horrek erabiltzen dituen arropa edota maindireen bidez kutsa daiteke. Eri horren lehenengo epidemia handiak IV-V. mendeetan izan ziren Asian; ondoren, hunoek eta mongolek izurria hedatu zuten. Gerora, europarrek Afrika eta Ameriketara eraman zuten gaitza XIV eta XV. mendeetan. Baztangaren heriotza tasa % 30ekoa da, eta azkenengo datuen arabera, uste da gaitz horrek 50 milioi pertsona hil dituela historian zehar. Hala ere, 1980tik Osasunaren Munduko Erakundeak gaixotasuna desagertutzat dauka horri aurre egiteko txerto-programa zabaldu ondoren. Hala ere, baztangaren hainbat andui daude AEBetako eta beste hainbat herrialdeetako laborategietan. Gaur egun, gizartearen %75ak baztanga gara dezake; hori dela eta, arma biologiko moduan erabil dezakete gaixotasun hori.

INFO +

Variolae vaccine izena latinetik dator, "zikina" edo "zikinduta" esan nahi du eta gaixoari aurpegian eta gorputzean agertutako koskorrei egiten die erreferentzia.

Izurri bubonikoa

Europako Erdi Aroko apokalipsia

Izurri bubonikoa edo izurri beltza Erdi Aroan jazo zen eta, hein handi batean, gizartearen hazkundea moteldu zuen. Izurria arratoien arkakusoen ziztadek zabaltzen zuten eta, garai horretako gainpoblazioak eragindako pilaketak eta higiene faltak, karraskari hauek hirietan biderkatzea eragin zuen. Izurri handia XIV. mendean izan zen eta gizartearen heren baten heriotza eragin zuen. Kalkuluen arabera, 1346tik 1350era 200 milioi pertsona hil ziren izurriak jota. Garai horretan jainkoaren zigortzat hartu zen ezbeharra, eta hiri askotan hereje, judu eta protestante asko jazarri zituzten epidemiaren arrazoia zirela uste zelakoan. Gerora, izurriaren eragilea Yersinia pestis izeneko baziloa zela atzeman zuten, behin pertsona bat kutsatuta gangoil-hantura (bubo) eragiten zuena. Bakteria bat denez gero, antibiotikoak erabil daitezke horri aurre egiteko. Hala, gaur egun eman daitezkeen kasuak gentimicina erabilita osa daitezke.

INFO +

Garaiko medikuek maskara berezi bat zeramatzaten ez kutsatzeko, edo hori uste zuten. Itxura berezi horrek izurriteari are kutsu beldurgarriagoa eman zion, apokaliptikoa.

Gripea

Gizartearentzako arrisku latentea

INFO +

Influenzaren birusa izate mutantea da; bere estrukturan proteina bi ditu, hialuronidasa 0 eta raminidasa. Horiek euren estrukturak aldatzen dituzte urtez urte eta, ondorioz, aurreko urteetan gripea pairatu dutenek influenza berri bat garatzeko aukerak izaten dute. Hala ere, ezaugarri garrantzitsuena da birus hori animalietan ere aurki daitekeela, izaki bien arteko kutsadura ahalbidetuz, txerrien H1N1 kasu. Hori gertatzen denean gizarte osoa kutsa daiteke, arnasketa-jariakinen bitartez. 1918an, Lehenengo Mundu Gerran, amerikarrek gaixotasuna eraman zuten Europara; bertako herritarrak oso egoera txarrean zeuden urteetako gerraren ondorioz. Ondorioa ikaragarria izan zen: urte bitan 40 milioi pertsona hil ziren influenzaren ondorioz.Hurrengo urteetan beste hainbat gripe-agerraldi egon dira Txinan (H2N2), eta 50eko hamarkadan Hong Kongen (H3N2). Azkenaldian beste hainbat epidemia txiki eman dira baita ere, hala nola 2009ko hegazti-gripea (H5N1).

Aro modernoaren influenza-pandemiarik gogorrena, gripe espainiarra deitutakoak sortu zuen, 1918-1919 bitarteko urteetan. Izurrite horren ondorioz 40 milioi pertsona hil zen munduan. Hilkortasun handiko pandemia izan zen, aparteko birulentzia zuen birus batek eragindakoa.

HIES

Gizakiaren alde iluna agerian gelditu zenekoa

Kalifornian (AEB) epidemia txiki baten berri eman zuten 1981ean; arazo inmunologiko latzak zituzten pertsonak hiltzen hasi ziren. Gaixoen ezaugarriak aztertu ondoren, atzeman zuten denak gizon homosexualak zirela eta ziztu bizian "perbertitu" eta "drogazaleen" fama hartu zuen gaixotasunak. Hurrengo urte bietan ikusi zuten odolaren bitartez kutsa zitekeela, baita sexuaren bitartez ere. Diru-goseak hori atzemateko probak atzeratu zituen eta, ondorioz, milaka pertsona kutsatu ziren odol-transfuzioen bitartez. Azkenik, demostratu egin zen haurdunaldian ere umea kutsa zitekeela; amak HIESa izanez gero, fetoa edo umea kutsa zezakeen, haurdunaldian, erditzerakoan edo edoskitzaroan. Afrikako hegoaldean emakumeen ia erdia HIESarekin kutsatuta dago. Munduan 40 milioi pertsona inguru dago gaitzak jota eta horien %25ak bakarrik jaso dezake tratamendu egokia, sendatzeko modurik ez dagoen arren. Bitartean, gizarteak bizkarra ematen segitzen die kutsatutakoei.

INFO +

Sindromea gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso multzo batek osatzen du, heriotza tasa altua daukana gaur egun. Pandemia horrek ia 40 milioi gaixo sortu ditu mundu osoan (2006). OMEk kalkulatzen du 25 milioi pertsona baino gehiago hil direla 1981etik.

Kredituak

Egilea: Iker Rincon Moreno - HIRUKA komunikazio-taldeaIturriak: Moreno-Sánchez, F., Coss Rovirosa, M., Alonso de León, M. Elizondo Ochoa, A., (2018): Las grandes epidemias que cambiaron al mundo. Historia y filosofía de la medicina (151-156). Asociación Médica ABC. Argazkiak: Public Domain.