Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

GOAZEN PRAKTIKATZERA

BURUKETAK

Koadernoan kopiatu

Irudikatu

Azpimarratu

Koaderno, arkatza eta margoak prest?

Eragiketak egin

Aparkaleku batean, 89 auto zeuden goizean. Egunean zehar, 37 auto irten dira handik, eta 48 sartu dira. Zenbat auto daude aparkalekuan gauean?

Ikastetxe batean, arropa erosi dute saskibaloi-taldeko 9 jokalarientzat. Kamisetek 22na€ balio dute, eta galtzek, 14na €. Zenbat € ordaindu dute guztira?

Ionek 92 €-ko txirrindula bat erosi nahi du. Aurreztuta 45 € ditu eta amonak 70 € eman dizkio. Zenbat diru geratuko zaio txirrindula erosi ondoren?

Tren batek 6 bagoi ditu, eta 25 kutxa daude bagoi bakoitzean. Hurrengo geltokian, beste bagoi bat gehitu diote; 46 kutxa ditu horrek ere. Zenbat kutxa daramatza orain trenak?

Iruñak 201.653 biztanle ditu, eta Donostiak Iruñak baino 14.238 biztanle gutxiago. Zenbat biztanle ditu Donostiak? Zenbat biztanle dituzte bi hirien artean?

Baratze batean 138 letxugak landatu dituzte, 6 ilaratan. Zenbat letxuga landatu dituzte ilara bakoitzean?

Iaz, parke batean, 42 pinu zeuden. Aurten, 3 aldiz gehiago daude. Zenbat pinu gutxiago zeuden iaz parkean?

Denda bateko kutxan, 2€ko 123 txanpon daude, eta 5€ko 58 billete. Zenbat Euro daude kutxan?

Lanera joateko, Soniak egunero 25 kilometro egiten ditu, eta Peruk, 6 kilometro gehiago. Zenbat kilometro egiten ditu Peruk astelehenetik ostiralera?

10

Nereak 2 erloju erosi ditu, 53na €-an. Ordaintzeko, 100 €-ko billete bat eta 10 €-ko beste bat eman ditu. Zenbat diru itzuli behar diote?

11

Gure gelarako, 12 unitateko arkatzen 9 kutxa eta 24 unitateko margoen 7 kutxa erosi dituzte. Zenbat unitate erosi dituzte guztira?

12

Liburutegian, 5 apal daude, eta apal bakoitzean, 85 liburu. Zenbat liburu daude halako 3 liburutegietan?

Baserri eskolara 63 ikasle iritsi dira autobus handi batean, eta 28, autobus txikiago batean. Zenbat ikasle joan dira guztira? Autobus txikian baino zenbat ikasle gehiago joan dira autobus handian ?

13

Herri-lasterketa batean 370 emakumek, 315 gizonek eta haur batzuek hartu zuten parte; 840 lagunek guztira. Zenbat haurrek hartu zuten parte lasterketan?

14

Pakete-banatzaile batek 35 kilometro egiten ditu goizero, eta 48 kilometro arratsaldero. Zenbat kilometro egingo ditu 9 egunetan?

15

Kamioi batek 5 kiloko 210 poltsa patata eta 3 kiloko 175 poltsa tipula daramatza. Zenbat kilo daramatza guztiara kamioiak?

16

Hondartza batera 16 auto iritsi dira, eta auto horietako bakoitzean, 5 pertsona zihoazen. Horrez gain, 150 pertsona autobusez iritsi dira. Zenbat pertsona gehiago iritsi dira autobusez autoz baino?

17

125€

895€

Txarok 675 € aurreztu ditu, 895 €-ko ordenagailu bat eta 125 €-ko inprimagailu bat erosi nahi ditu. Zenbat diru falta zaio bi gauzak erosteko?

18

Saskibaloi-partida batean, Nekanek 14 puntu lortu ditu, eta Maiderrek Nekaneren hirukoitza. Zenbat puntu lortu ditu Maiderrek? Zenbat puntu lortu dituzte bien artean?

19

Baserri batean 38 oilo eta 15 ahate daude. Zenbat animalia daude? Zenbat hanka daude guztira?

20

21

Fruta-dendara 68 kilo sagar gorri eta 74 kilo sagar berde ekarri dituzte. Dagoeneko 54 kilo saldu dituzte. Zenbat kilo sagar geratzen dira saldu gabe?

22

Maider 54€ balio duten zapatila batzuk erostera joan da. Maiderrek 19€ zeuzkan eta amak 50€ eman dizkio. Zenbat diru geratu zaio sobera?

Irenek 260 argazki dauzka, ordenagailuan gordeta. Gaur, beste 48 argazki gorde ditu, eta gustuko ez zituen 15 ezabatu ditu. Zenbat argazki dauzka orain?

23

24

Hegazkin batek Madril eta Iruña arteko hegaldi bat egiten du egunean behin, hegaldi honetan hegazkinak 317 kilometro egiten du. Zenbat kilometro egingo ditu 6 egunetan?

Albertoren okindegian 380 ogi zeuden. Goizean 278 ogi saldu dituzte, eta arratsaldean, 85 ogi saldu dituzte. Zenbat ogi geratu dira sobera?

25

26

Laidak 9 urte ditu. Amak, Laidak baino 30 urte gehiago; eta aitak, Laidaren adinaren boskoitza. Zenbatekoa da Laidaren gurasoen adinen batura?

187 Txano

Elenak 187 txano zati berdinetan banatu ditu 4 kutxatan. Zenbat txano jarri ditu kutxa bakoitzean?. Zenbat txano geratu zaizkio sobera?

27

Akuario batean 72 arrain daude. Herenak laranjak dira. Zenbat arrain laranja daude? Arrain laranjen erdiak pailazo arrainak dira. Zenbat arrain laranja dira pailazo arrainak?

28

Erakusketa bat egiteko, eskolan 290 mineral bildu ditugu. Mineral hauek 8 kutxatan banatu nahi ditugu. Zenbat mineral jarriko ditugu kutxa bakoitzean?Zenbat geratuko dira sobera?

29

Ibonek 120 ardi dauzka abeletxean. Gorkak Iboneren ardi kopuru bikoitza dauka. Zenbat ardi dauzka Gorkak? Zenbat ardi dituzte bien artean?

30

BURUKETA GEHIAGO JARRIKO DITUGU ZUEK PRAKTIKATZEKO.