AURRERA
Inoiz egon al zara ihes gela batean?
Jolasaren helburua da denbora jakin bat igaro
baino lehen gelatik irtetea. Horretarako, kasu honetan, gelak dituen bi gune igaro beharko dituzu. Bi guneen artean, kandadu batekin itxitako ate bat dago, eta bigarren gunearen bukaeran, beste bat.
Bi horiek irekitzeko kodeak lortu beharko dituzu, batetik bestera pasatu eta irten nahi baduzu behintzat!
Nola lortu kode zuzena? Gune bakoitzaren hormetan bosna asmakizun izango dituzu, eta horien erantzun zuzenak lortu behar dituzu. Erantzun zuzen bakoitzak behar duzun kodearen zifra bat emango dizu. Prest
al zaude lehen gelaxkaren barruan sartzeko?
Hasi lanean denbora mugatua da eta!