Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

ZIENTIFIKOA

IKERTU DAITEKEEN ERRONKARI BURUZO GALDERA

ALDEZ AURREKO EZAGUTZAK

PLANGINTZA

BEHAKETA-ESPERIMENTAZIOA

DATUAK ANALIZATZEA ETA ONDORIOAK ATERATZEA

KOMUNIKAZIOA-AZALPENA-METAEZAGUTZA

EDIA lehen hezkuntza: Argia eta zientzia agertokira

Metodo

@susanalobela @bertamares

KOMUNIKAZIOA-AZALPENA

  • Esperimentuan zer gertatu den kontatuko dugu.
  • Egintzak dira esperimentuen ondorioak. Zer gertatu den azaltzen dute, eta gure hipotesia egokia den edo ez argudiatzeko ebidentziak edukitzen laguntzen digute.
METAEZAGUTZA Galdera hauei erantzungo diegu zientzialari gisa dugun pentsatzeko modua hobetzeko:
  • Zer aurkitu dugu? Zer puntutaraino gaude ziur honetaz:.............?
  • Egin dezakegu ezer gehiago ziurtatzeko? Nola egingo genuke? Zer hobetuko litzateke?
  • Gure ikerketak badu zientzialariek egiten dituztenen antzik?
  • Gure emaitzek balio dute beste egoera batzuei aplikatzeko, edo soilik kasu zehatz bakoitzerako balio dute?

DATUAK ANALIZATZEA ETA ONDORIOAK ATERATZEA

  • Emaitzak grafiko, taula, eskema edo marrazki bidez adieraziko ditugu.
  • Eredua, errepikatzen den hori zer den identifikatuko dugu.
  • Ondorioa aterako dugu.

BEHAKETA

  • Xehetasunak behatu.
  • Arreta gerta daitezkeen aldaketetan jarri.
  • Aldeak eta antzekotasunak detektatu.
  • Behatutako guztia idatziz jaso.
ESPERIMENTAZIOA
  • Ikerketa esperimentalaren fitxa erabiliko dugu, esperimentua egin edo teoria bat egiaztatzeko.
  • Egindako urrats bakoitza idatziz jasoko dugu eta dokumentatu.
  • Datuak jaso.

IKERKETA PLANIFIKATUKO DUGU

  1. Ikertzekoa den galdera egin.
  2. Informazio-iturriak aukeratu.
  3. Zer esperimentu egingo ditugun erabaki.
  4. Beharko ditugun materialak eta tresnak aukeratu (mikroskopioa, balantza, probeta...).
  5. Materialak eta tresnak erabiltzerakoan zer segurtasun-neurri hartu beharko diren pentsatu.
  6. Datuak nola bildu eta adieraziko diren zehaztu (taulak, grafikoak, marrazkiak...).
  7. Taldean, denborak eta funtzio-banaketa adostu.

ZER DAKIGU HONETAZ:...............? Aldez aurretik gaiari edo galderari buruz zer dakigun jasoko dugu.

ERANTZUN BEHARREKO GALDERAK DITUGU Egingo ditugun galderek honelakoak izan behar dute:

  • Datuak sortu behar dituzte.
  • Hipotesiak planteatzeko modukoak izan behar dute.
  • Ezin dira bai edo ez erantzuteko modukoak izan.
Adibideak: Zer behar du landare batek bizitzeko? Zergatik flotatzen du itsasontzi batek eta ez harri batek?