Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

Euskal Eskola Publikoaren gogoetak hezkuntza-berrikuntzaren aurrean.

"Euskal Eskola Publikoa, Gaur Bihar" (EEPGB) ekimenaren aurkezpena.

GAUR ETA BIHARKO HEZKUNTZA-ERRONKAK.

Xabier Mendizabal Ana Eizagirre

Xabier Mendizabal Ana Eizagirre

EEPGB aurkezpena

AURKIBIDEA

Kokapena eta kontaktua

Amelia BarquínJavier EcheverriaSara de la Rica

Ponenteak

Programa

Helburuak

Aurkezpena

Agurra

Iñigo Salaberria

Lagun hori:HEIZE eta EHIGE elkarteek sustatuta, datorren Irailak 26an, Bilbon, "Euskal Eskola Publikoa, Gaur Bihar" egitasmoaren aurkezpen-testuinguruan antolatu dugun jardunaldira konbidatu nahi zaituztegu. Balioan jarri behar dugu EEPGB egitasmorako izan dugun hainbat adituen kolaborazioa; hori dela eta, eskatu nahi dizugu, arren, hezkuntza komunitatearen kide zaren aldetik, jardunaldian parte hartzea.

HEIZEko presidentea

www.heize.eus

HEIZE (Sarean-BIHE) eta EHIGE 2019-2020 ikasturtearen hasiera honetan gure ikastetxeetako kontu hurbiletatik haratago hezkuntza-berrikuntzaren begirada zabaltzeko aukera izango dugu irailaren 26ko ekitaldian. “Gaur eta biharko hezkuntza erronkak” ekitaldian azken 3 urteetan lanean aritu den EEPGB (Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar) hausnarketa lan taldearen emaitza aurkeztuko da. Jakina dira Euskal Hezkuntza Sistema zein gizarteak orokorrean aurretik dituen erronka handiak, berrikuntza, ekitatea, digitalizazioa, euskalduntzea, kulturartekotasuna, inklusibitatea, partehartzea eta abar. Horiek guztiek justizia sozialaren ikuspegian oinarri hartuta ekitatiboa bezain arrakastatsua izango den sistema baten alde guztiok elkar hartuta bidea egin beharra dugula sinistuta gaude. Euskal hezkuntza sistemaren bilakaeran esperientzia zabaleko kideen ekarpenekin batera orain arte eginiko bidearen indargune eta gabezien diagnostiko zuhur batetan oinarri hartuta aurrera begirako Euskal Eskola Publikorako kalitatearen berrikuntza eta eraldaketa proposamenak zabaldu nahi ditugu ekimen honetan. Espero dugu zuen interesekoa izatea eta izenematera animatzen zaituztegu.

+INFO

AURKEZPENA

Título 2

HELBURUAK

03

EEP-aren enborreko gaia hezkuntza-ikerketa izanik, berrikuntza eta justizia soziala eremuetan erreferentziak diren adituak konbidatzea,

02

Etorkizunerako proposamen bat egitea, Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren ardatz bilakatzeko.

01

Hezkuntza-sistemaren egoera eta Euskal Eskola Publikoaren testuingurua eta baldintzak aztertzea.

Jardunaldiaren itxieraEHIGE

14:00-14:10

"EEP, etorkizunerako proposamen bat."Ana Eizagirre eta Xabier Mendizabal

13:15-13:55

"Cambio tecnológico, empleo y educación: retos y oportunidades"Sara de la Rica

12:30-13:10

“La escuela pública en la nube vasca"Javier Echeverria

11:45-12:25

“Zer gertatzen zaio Euskal hezkuntza-sistemari?" Ana Eizagirre eta Xabier Mendizabal

Hezkuntza eta generoa"Amelia Barquin.

Jardunaldiaren aurkezpenaIñigo Salaberria

11:15-11:40 KAFE-ATSEDENA

10:30-11:10

9:45-10:25

9:30-9:40

PROGRAMA

PROGRAMA

AMELIA BARQUIN "Hezkuntza eta generoa"

https://abarquin.wordpress.com/

ww.saradelarica.com

www.saradelarica.com

HIZLARIAK

JAVIER ECHEVERRIA"La escuela pública en la nube vasca"

SARA DE LA RICA"Cambio tecnológico, empleo y educación: retos y oportunidades"

"Hezkuntza eta generoa "

Filologia Hispanikoan doktorea da eta 2002. urtetik aurrera irakaslea Mondragon Unibertsitateko Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI). Gaur egun "Kulturarteko hezkuntza" eta "Hezkuntza eta generoa" ikasgaiak irakasten ditu HUHEZI-n. Horrez gain, "Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan" masterrean "Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan" ikasgaiaren irakasle titularra da. "Kinka" izeneko blogean aipatutako gaiei buruz idazten du eta ELEA taldearen koordinatzailea da. Amelia Barquín lan- eta ikerketa-esparruak hezkuntza, kulturaniztasuna, generoa eta hizkuntzak osatzen dute eta hauei buruz ikertzeaz gain gaiak gizarteratzeko idazten eta ikastaroak ematen ditu.

Amelia Barquin

INFO

Javier Echeverria Ezponda (Iruñea, 1948). Zientziaren Euskal Fundazioko (Ikerbasque) ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatera (Soziologia II Saila) atxikia, eta Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusiko (CSCI) Filosofia Institutuko unibertsitate-katedraduna (egun, eszedentzian). Honako arlo hauek ikertu ditu batez ere: zientziaren eta teknologiaren filosofia; zientziaren etika; zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanen azterketa, eta informazio- eta komunikazio-teknologia berriak. Berrikuntza-azterketetan ari da 2006tik. Azken urteetan argitaratu dituen liburuetatik, hauek nabarmentzen dira: Ciencia y Valores (2002); La revolución tecnocientífica (2003); Gobernar los riesgos: Ciencia y valores en la sociedad del riesgo (J. L. Luján-ekin elkarlanean egindako argitalpena, 2004); Ciencia del bien y el mal (2007), eta La Luz de la Luciérnaga: Diálogos de Innovación Social (Ander Gurrutxagarekin batera, 2012). International Academy of the Philosophy of Science erakundeko kide da, eta Sociedad Española Leibniz-eko presidenteorde ere bai.

"La escuela publica en la nube vasca"

Javier Echeverria

"Cambio tecnológico, empleo y educación: retos y oportunidades"

Ekonomista Bilbo, 1963. Sara de la Rica Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Analisiaren Oinarriak II Saileko Katedraduna da. Egun, Espainiako Bankuak sustatzen duen Ekonomia Aplikatuaren Ikasketen (FEDEA) Fuentes Quintana Katedraren zuzendaria da. Horrez gain, ANECAren Aholkularitza Batzordearen kide da. CreAM Migrazioaren Ikerkuntza eta Analisiaren Zentroan eta IZA Lan Merkatuaren Azterketarako Institutuan ikerlari elkartua da halaber. Era berean IZA Journal of European Labour Studiesaren editorekide da. Generoa eta Lan Merkatua, Immigrazioaren Analisi Ekonomikoa eta Hezkuntza eta Lan Merkatuaren Erakundeak dira gaur gaurkoz bere ikerketa lanen ildo nagusiak. 2017ko martxoan Iberdrola Españako Administrazio Kontseiluko kide izendatu dute.

Sara de la Rica

INFO

Xabier Mendizabal

Ana Eizagirre

EEPGB egitasmoaren aurkezpena

Egoitza: IES Miguel de Unamuno BHI (Bilbo)Data: 2019-09-26Ordua: 9:30-14:10

Izen-ematea: eta informazioa: www.heize.eus

KOKAPENA ETA KONTAKTUA