Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Agenda 21

MENDIALDEAIPI

BERTAKOA JAN MUNDUA BURUAN!

Ingurumen Batzordearen eraketa

GAIAREN AURKEZPENA ETA HAUSNARKETA

AURKIBIDEA

LAN PROIEKTUEN BANAKETA MAILAKA

KONPROMISOAK ETA PROPOSAMENAK

EKINTZA GEHIGARRIAK ETA IRTEERAK

1. INGURUMEN BATZORDEA

Maila bakoitzeko ikasle bat (LH) edo bi (DBH).A21 Proiektuko bi arduradun.Lau irakasle.Guraso bat.Zuzendaritzako kide bat.Institutoko langile ez irakaslea bat.

Hauek ikaskideei azalpenak eman ondoren, denon artean ideia- jasa baten bidez, lortutako ideak txoko berdean kokatu zituzten.

SENTSIBILISAZIOA

Ingurumen batzarrean, gaia aurkeztu zen ordezkarien aurrean.

Ikasleen iritzia ezagutzeko, galdetegi bat pasatu zitzaien. Hemen ondoan aztertu daitezke jasotako emaitzak.

LAN PROIEKTUAREN BANAKETA MAILAKA LH 1 eta 2 Denok sukaldera! LH 3 eta 4 Elikagai ibiltariak LH 5 eta 6 Pozoi gozoa DBH 1 Oinatz Hidrikoa DBH 2 Eguzki Labea DBH 3 Hozkailuko espioiak DBH 4 Kontrapublizitatea

LH 1 eta 2

DENOK SUKALDERA!

Jantokiko menua eta hamaiketakoaren taula erabili genituen bertan jaten ditugun elikagaiak sasoikoak diren ala ez jakiteko. Hausnarketa egiteko elikagaien gurpila eta elikaduraren piramidea erabili genituen.

Sasoiko elikagaiak jatea osasungarriagoa da elikagaiak freskoak direlako eta gainera indartsuagoak egongo gara gure menuan arraina, barazkiak, fruta eta haragia modu orekatuan jaten badugu.

ONDORIOAK

LH 3 eta 4

ELIKAGAI IBILTARIAK

Eta mapa batean idatzi genuen jasotako datu guztiak.

Jangelako menuan ematen diguten elikagaien etiketak bildu genituen. Food miles web orria erabili genuen gure eskolako jantokira heltzen diren elikagaiak nondik datozen eta zenbat kilometro egiten dute jakiteko.

VER

VER

Eko Basterra dendara eta Martinez Harategira joan ginen elkarrizketa bat egitera. Elkarrizketan hainbat galdera egin genituen bertan saltzen diren elikagaiak bertakoak diren jakiteko.

Bertako produktuak jatea hobeagoa da ez dugulako gure planeta kutsatzen elikagaiak ez ditugulako garraiatzen urrutitik. Eta gainera bertako ekoizleak bultzatzen dugu.

ondorioak

LH 5 eta 6

POZOI GOZOA

OMS harabera gehienez 25 g (6 koilara txikiak) azukre jan dezakegu egunean baina elikagai prozesatuak geroz eta gehiago jaten dugunez kontsumitzen dugun kantitatea lau aldiz handiago izan daitekela ohartu ginen.

Azukrearen arazoa ulertzeko ikusi genuen bideo bat eta gero horri buruz eztabaidatu genuen. Konturatu ginen ez genekiela jaten ditugun produktu asko azukrea gehitzen dietela gustua erakargarriagoa edukitzeko. Honen ondorioz osasun arazo larriak sortzen direla ohartu ginen.

Gustatzen zaizkigun elikagaien lista bat egin genuen eta herriko Aliprox-era joan ginen erosketak egitera. Gero etiketak aztertu genituen elikagai hoiek zuten azukrea jakiteko

Zenbat izen desberdinen atzean izkutatzen dute azukrea ikasi genuen. Baita zer gaisotazunak sortzen diren azukre gehiegi jaten dugunean, adibidez, diabetesa.

Balantza batekin elikagai bakoitzak zuen azukre kantitatea pisatu genuen. Gero informazio guztia horma-irudi batean jaso genuen.

Elikagai prozesatuak gehiegi jatea ez da komenigarria azukrea asko dutelako. Gure ohiturak aldatu behar ditugula eta elikagai freskoak jan gaisotasun asko ekiditzeko.

ONDORIOAK

DBH 1

Oinatz hidrikoa

Aste betean zehar, hamaiketako osasungarrian kontsumitutako elikagai guztien kopurua aztertu genuen, eta bildutatako datuekin janari guzti horren oinatz hidrikoa kalkulatu genuen.

Bildutako informazio guztia eta ikerketatern emaitzak horma -irudi batzuetan islatu genuen, eta ikastetxeko hormetan jarri genituen, beste ikasleekin konpartitzeko.

2,3 miloi litro ur!

Gure ikerketari esker ondorioztatu genuen , gutxi gora behera, institutuan urte batean zehar hamaiketako osasungarrian kontsumitzen ditugun produktuen oinatz hidrikoa izan zela.....

Honek balio izan zigun gure kontsumo ereduek planetan duen eraginaz jabetzeko, eta oinatz hidrikoa zer den ulertzeko.

EMAITZAK

DBH2

EGUZKI LABEA

Jakiak presatzerakoan energia konsumitzen da, eta kasu honetan ENERGIA BERRIZTAGARRIAK erabili izan nahi ditugu, EGUZKIAREN ENERGIAZ funzionatuko duen LABE bat eginez.

Aurtengo gaiak ELIKAGAIAK eta JASANGARRITASUNA uztartu nahi ditu, eta horretarako garrantzitsua da elikagaiak modu jasangarrian prestatzea.

EGUZKI LABEA

Horretarako, TEKNOLOGIA irakasgaian, ikasleok EGUZKI LABE bat zer den aztertu genuen, eta gero , gure eskuekin, eguzki labeak FABRIKATU genituen.

TAILERREAN

Atzo bertan, egun eguzkitsua aprobetxatuz, gure proiektuak frogatzeko aukera izan genuen!! Eta baita emaitzak dastatu!!Labe barruan 70 ºC -tara heldu zen tenperatura!

EMAITZAK

DBH 3

Hozkailuko espioiak

Hori dela eta, lehenengo gauza gustatzen zaizkigun jakien zerrenda bat egitea izan zen!

Elikadura osasungarria eta jateko gustatzen zaiguna batzutan ez datoz bat. Horregatik gustuko ditugun hainbat jakiei buruzko ikerketa txiki bat egin genuen FISIKA-KIMIKA irakasgaian.

ZER DA BENETAN JATEN DUGUNA?

Bigarren urratsa janari hauen inguruko informazioa bilatzea izan zen, eta zer osagi zituzten aztertu genuen. eta hor ezagutu genuen KONTSERBAGARRI, KOLORAGARRI, LODITZAILE...eta abarreko zerrenda luzea, eta baita hauen eragina gure osasunean.

Bildutako informazio eta datuekin aurkezpen batzuk prestau genituen, eta ikaskideei azaldu

puedes escribir un subtítulo

Kontrapublizitatea

DBH 4

Gaur egun, ELIKAGAIEN INDUSTRIA oso poteresua da, , eta komunikabideak edo sare sozialak erabiltzen ditu beraien prodktuak guri sartzeko eta saltzeko, PUBLIZITATEAREN bidez, askotan trikimailuak erabiliz., batez ere JANARI AZKARRA

ELIKADURA ETA PUBLIZITAEA

Janariaren inguruko kontrapublizitate zenbait adbidibe ikusi genituen, eta gero....

Baina honen aurka egiteko badago modu inteligente eta dibertigarri bat: UMOREA eta IRONIA erabiliz, publizitateari buelta eman eta industria honen aurka KONTRAPUBLIZIATEA EGITEA.

...eta baita ikastetxean zabaltzen.

...gu geuk hasi ginen gure KONTRAPUBLIZITATEA KANPAINA disenaitzen.,

KONTRAPUBLIZITATEA

Hauek dira diseinatu genituen kartelak!!

irteerak eta tailerrak

Zabaldu berri duten Kanpezuko Garbigunera bisita bat egin genuen DBH eta LH-ko ikasle guztiak, bertan egiten den lana bertataik bertara ezagutzeko eta hondakinak nola kudeatzen diren ikusteko. Baita ere ikusi genuen etxean nahi ez ditugun gauza askok bigarren bizitza bat izan dezaketela.

KANPEZUKO GARBIGUNEA LH eta DBH

Eathink erakusketan jolas kooperatibo baten biatartez elikaduraren ikuspegi desberdinak landu genituen ( soziala, ekonomikoa, ingurugiroarena....)

EATHINK ERAKUSKETA (LH 5-6 ETA DBH 1-2-3-4)

Eskolan TXITOEN PROIEKTUA egin dugu . Eskolako pasabidean inkubadora batean arrautzak jarri genituen. Arrautzak 21 egun zaintzen ibili ginen txitoak jaio arte. Gero kutxa batera pasa genituen laztoa, artoa eta urarekin. Aste bi pasa eta gero Arkaitzen etxera joan ginen bertan biziko direlako beste oilo batzuekin batera.

OILOAK ( LH 1 - 2 )

Orbisura joan ginen eta Josu eta bere txakurrarekin ikasi genuen bolurrak nolakoa diren eta nola bilatzen diren. Gero aurkitutakoak eskolara eraman genituen eta arrautz batzuekin utzi genituen hozkailuan arrautz trufatuak lortzeko. Hiru egun pasa ondoren tortila bat egin genuen eta oso gusto berezia zuen.

BOLURRAk ( LH3-4 )

Jon Basterraren erlontziak ikustera joan ginen eta erleek eztia nola ekoizten dute erakutsi zigun. Erleen garrantzia landareenn dibertsitatean ere ikasi genuen. Eta eztia propietate asko ditu eta azukrea baino askoz osasungarriagoa da.!!!

ERLONTZIAK ( LH 5-6 )

Km.0 filosofiaren barruan, eskualdekoekoizleak ezagutu nahi genituen. horregatik DBH 1 eta 2.ko ikasleak Done Bikendira hurbildu ginen, eta Josuk bere gaztak nola egiten dituen azaldu zigun

DONE BIKENDIKO GAZTA (DBH 1-2)

...jarraian Urbisura. hurbildu ginen, eta bertaan Txemarekin egon ginen, eta bere ortu ekologikoetan nola egiten duten lan azaldu zigun. Pena bat izan zen momentu horretan ortuetan gauza gutxi zegoela.

URBiSUKO ORTU EKOLOGIKOAK (DBH 1-2)

DBH 3. eta 4.koak aldiz, Maeztura joan ginen. Han alde batetik , mendialdea Ogia proiektua ezagutu genuen.Bertan ogia eta beste hainbat produktu egiten dituzte, beti lehengai ekologikoak erabiliz, eta modu zaharrean lan egiten, baina gaurko teknologiarekin...,

MENDIALDEKO OGIA (DBH 3-4)

Maeztun ere Suso odolosteak enpresa ezagutzeko aukera izan genuen. bertan negozio txiki familaiar bat aurrera ateratzeko zenbat lan egin behar den ikusi genue, baina baita posiblea dela Mendialdeatik mundu erdira heltzea, klaitatezko betiko produktuak eginez! ta gainera odoloste bat oparitu ziguten!

SUSO ODOLOSTEAK (DBH 3-4)

Kanpezun ere, aurten mundu osoan zabaldu den FRIDAYS FOR FUTURE ekimenarekin bat egin nahi izan dugu, eta horrela, munduko beste miloika ikasleekin batera, klima aldaketak eta gure planetaren etorkizunak sortzen digun kezka eta haserrea erakutsi nahi izan genuen maiatzaren 31an, erakundeen inplikazioa eskatuz!

KANPEZUN ERE, PLANETAREN ALDE!!!

Eskolako baratzan lanean ibili gara eta neguan gauza haundirik ez atera arren asko gustatzen zaigu bertara joatea. Aurten beste lau kutxak ditugu ,denetara zortzi, eta loreontzi asko. Bertan tomateak, urazak, piperrak eta abar landu ditugu baita usain belarrak.

ESKOLA BARATZA HH - LH

HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA

Eskolan AMPA-tik bultzatutako hamaiketako osasungarriarekin jarraitzen dugu. Aurten yogurta gehitu dute. Oso pozik gaude jaten duguna bertakoa delako eta ahal denean ekologikoa.

  • Sasoiko elikagaiak gehiago jatea.
  • Bertako elikagaiak gehiago jatea.
  • Elikagai prozesatuak gutxiago jatea.
  • Ekoizteko ur asko eskatzen duten elikagaiak gutxiago jatea.
  • Herriko komertzioetan kontsumitzea.
  • Gehiegizko plastikoak eta ontziratzeak ekiditzea.
  • Behar duguna baino janari gehiago ez erostea.
  • Publizitate faltsua aurrean jarrera kritikoagoa izatea..
  • Sasoiko eta freskoak elikagaiak eskolako jantokian gehiago erabiltzea.
  • Bertako elikagaiak eskolako jantokian gehiago erabiltzea.
  • Eskolako jantokian azukre asko dituzten elikagaiak murriztea.
  • Ekoizteko ur asko eskatzen duten elikagaiak eskolako jantokian murriztea
  • Publizitate faltsua saltzeko erabiltzen dituzten entrepresen produktuak ez erostea.
  • Bertako elikagaiak ekoizten dituzten entrepresei diruz laguntzea.

konpromezuak

proposamenak

  • Errekaren garbitasuna bermatzea
  • Herrian jolastoki bat jartzea
  • Bertako jaiak eta euskara bultzatzea
  • Eskolarako bide seguru bat sortzea eta seinalizatzea
  • Herritar guztientzako ekintzak bultzatzea
  • Proiektu berrientzako diru- laguntzak bideratzea
  • Lurtokia martxan jartzea
  • Irisgarritasun arazoak konpontzea

iazko proposamenak

SUBTÍTULO AQUÍ

INTRoduCCIÓN AQUÍ

Mila esker eta hurrengo arte!!