Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Aingeru, Alba, Rajaa eta Joel

ZERGATIK ESATEN DA GIZAKION ZIRKULAZIOA BIKOITZA ETA OSOA DELA?


Zirkulazio Bikoitza: Zirkulazioa bikoitza da bi zirkuito dituelako.


1. Birika zirkulazioa (txikia): Odola bihotzetik biriketara

doa, han gas trukea gertatzen da eta odola bihotzera

bueltatzen da.


2. Zirkulazio Sistemikoa (handia): Odola bihotzetik

gorputz osoko zeluletara doa, han O2-a uzten du,

eta bihotzera bueltatzen da CO2-z kargatuta.


Zirkulazio Osoa: Zirkulazioa osoa da O2 duen odola ez delako inoiz nahasten CO2 duenarekin.

Bihotzaren atalak:

ESKUMAKO AURIKULA:


Eskumako aurikulara iristen da CO2 duen odol guztia. Balbula trikuspidearen bidez banatuta dago eskuineko bentrikulutik.

EZKERREKO AURIKULA:

Hona iristen da O2 duen odola. Balbula mitralak banatzen du ezkerreko bentrikulutik.

ESKUINEKO BENTRIKULUA:


Eskuineko bentrikulua eskuineko aurikula baino handiagoa da. CO2 daukan odola birika arteriaren bidez ateratzen du bihotzetik biriketara, albeoloetan gas trukea gertatzeko eta odola O2-a hartzeko.

EZKERREKO BENTRIKULUA:

Ezkerreko bentrikulua ezkerreko aurikulua baino handiagoa da. O2 daukan odola ailegatzen da ezkerreko aurikulatik eta gorputz osora bidaltzen du aorta arteriaren bidez.

GOIKO KABA ZAINA:


Gorputzeko goiko partetik eramaten du CO2 duen odola bihotzera, eskuineko aurikulara konkretuki.


AORTA ARTERIA:

Gure gorputzeko arteria handiena eta indartsuena da, odola bihotzetik presio handiarekin ateratzen denez eztanda ez egiteko. Bitan banatzen da gorputzeko goiko eta beheko parteetara garraiatzeko O2 duen odola.

BALBULA TIKUSPIDEA:


Eskuineko aurikula eta bentrikulua banatzen ditu, eta ez dio uzten odolari bentrikulutik aurikulara bueltatzen.

BALBULA MITRALA:

Ezkerreko aurikula eta ezkerreko bentrikulua banatzen ditu. Eta oxigenoa duen odola batetik bestera pasatzen uzten du.

BIRIKA ARTERIA:


CO2 daukan odola biriketara eramaten du, han gas trukea gertatuko da eta odola O2-z kargatuko da. CO2 eramaten duen arteria bakarra da.

BIRIKA ZAINA:


Biriketatik etortzen den odola zainak eramaten dute.

gorputzeko beheko partetik eramaten du odla

BIHOTZAREN MUGIMENDUAK:


Sistole aurikularra: aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bentrikuluetara igarotzen da, balbula trikuspidea eta mitrala igarotzen.


Sistole bentrikularra: bentrikuluak uzkurtu egiten dira eta odola birika arteriatik eta aorta arteriatik ateratzen da birika balbula eta aorta balbula igarotzen.


Diastolea: aurikulak eta bentrikuluak erlaxatzen dira, eta aurikulak odolez betetzen dira.

BIHOTZ TAUPADAK:

Bihotz taupadak bihotzak egiten dituen soinuak dira. Balbula trikuspidea eta mitrala itxi egiten direnean entzuten da lehenengo taupada, bigarrena, berriz aorta eta birika balbulak ixtean entzuten da.

BALBULA SIGMOIDEA:


Eskuineko bentrikulua eta birika arteria banatzen ditu. Hari esker odola ez da bentrikulura berriz sartzen.

BALBULA SIGMOIDEA:


Ezkerreko bentrikulua ta aorta arteria banatzen ditu, eta ez dio odolari atzerantz joaten uzten.

GLOBULU

GORRIAK

GLOBULU ZURIAK

PLAKETAK

PLASMA

Odolaren osagaiak:

PLASMA:

Likido hori bat da, Odolaren %55-a. Plasmaren %90-a H2O da, eta % 10-a proteinak, mantenugaiak eta abar dira.


Globulu Zuriak/ Leukozitoak:


Hezur muinan sortzen dira. Nukleoa daukate, eta globulu gorriekin konparatuta handia da. Organismoa infekzioetatik babesten dute


  • Bi taldeetan banatzen dira: Granulozitoak eta agranulozitoak, eta azken hauek beste bi taldetan zatitzen dira: monozitoak eta linfozitoak.




Plaketak:


Zelula zatiak dira, hezur muinan sortutakoak eta koagulazioan hartzen dute parte, zauriak ixten.



Globulu Gorriak/ Eritrozitoak :


Nukleorik gabeko zelulak dira, disko formakoak. Hemoglobina izeneko proteina bat daukate O2-a garraiatzen duena. Hezur muinan sotzen dira.



Odol hodiak:

ARTERIAK:

Arteriek pareta lodiak, gogorra eta elastikoa daukate, presioa aguantatzeko. Bihotzetik gorputzera doaz. O2 daukan odola garraiatzen dute, eta arteriolatan banatzen dira.


ZAINAK:


Odola gorputzetik bihotzera eramaten duten hodiak dira. Pareta meheagoa dute (arteriekin konparatuta) eta benulatan banatzen dira. CO2 daukan odola garraiatzen dute eta balbula sigmoideek ez dute odola atzerantz joaten uzten.





KAPILARRAK:

Sare bat osatzen duten hodi miskroskopikoak dira, eta odola zelula guztietara garraiatzen dute. Endotelio geruza bakarrez osatutako pareta mehea da, mantenugaiak, hondakinak, oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzean,azken hauek geruza zeharkatu behar dutelako.