Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

SUDUR-HOBIAK

Sudurretik, airea hartzen dugu eta gomendagarria da hemendik hartzea, ileei eta mukosari esker airea berotzen eta hezetzen baita.



BRONKIOAK ETA BRONKIOLOAK


Bronkioa arnas aparatuaren zatia bat da, zehazki arnas bidea osatzen duen hodi sistemaren atal bat, trakeatik biriketaraino haizea (oxigenoa) bideratzen duena.

Trakeatik abiatuta, ezker eta eskuineko bronkio nagusi biak banatzen dira, honi ezker bronkio nagusia beste bi bronkio txikiagotan banatuko da, horrela, adarkatzen jarraituko da , eta adar hauei bronkiolo esango zaie.


ALBEOLOAK

Albeoloak bronkioloen amaieran kokatuta dauden zaku formadun atalak dira, han gas-truquea gertatzen da, kapilarretara oxkigenoa sartuz eta hauetatik karbono dioxidoa ateraz.

AHOA


Ahoa digestio eta arnas aparatuen sarreran dagoen organoa da, aurpegian kokatutakoa sudurraren azpian eta kokotsaren gainean.





LARINGEA


Hodi bat da non airea garraiatzen den, faringetik trakeara. Ahots kordak hemen daude. Epiglotisa hemen dago ere, kartilagozko zati hau airea trakearantz bideratzen du.



DIAFRAGMA

Diafragma, toraxa eta abdomena banatzen dituen giharra da. Arnasgoran uzkurtzen da, behera joanez eta birikak handitzeko lekua utziz, arnasbeheran eta birikak berriz ere husten direnean, erlaxatu eta gorantz joaten da.


BIRIKAK

Arnas aparatuaren atal nagusia dira, hemen gertatzen baita arnasketa, hauen barruan daude bronkio eta bronkioloak, albeoloak etab. Arnasketa prozesuan; arnasgoran puzten dira eta arnasbeheran hustu. Ezkerreko birika bi zatitan banatuta dago, eta eskumakoa hiru zatitan.


TRAKEA

Trakea airea laringetik bronkioetara daraman hodia da. Kartilagoz osatuta dago eta 10-16 cm luze da eta 2,1-2,7 cm ko diametroa izan ohi du.


Gas trukean odoletik CO2 ugari duen airea albeoloetara ateratzen da eta karbono dioxidodun airea albeoloetatik arnas hodia zeharkatuta ahotik edo sudurretik ateratzen da. Ateratzen den airea ehuneko 15 oxigeno dauka.

Arnasgoran airea sudurretik edo ahotik sartzen da eta arnas hodia zeharkatuta bronkioetara iristen da eta gero aldeoloetara. Hona helduta aireak ehuneko 21 oxigeno dauka eta albeoloetan gas trukea egiten da,eta oxigenoa kapilarretan sartzen da.


Epiglotis