Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

GEOMETRIA ETA NEURRIA ERREPASATZEN

PASAPALABRA!

Egilea: Iera Arrieta

B letrarekin hasten da: Edozein gorputz geometrikok duen magnitudea

C letra tartean dauka: Kubotxo berdinez osaturik dagoen material didaktikoaren izena

G letra tartean dauka: Zuzenkiz soilik mugatuta dagoen irudi lau itxia

A letrarekin hasten da: Bi zuzenki ebakitzaileren arteko irekiera

E letrarekin hasten da: Zuzenki baten erdiko puntutik pasatzen den zuzen perpendikularra

F letra tartean dauka: Gorputz borobila da

H letra tartean dauka: Horizontala eta bertikala ez den zuzena

I letrarekin hasten da: Neurri berdineko bi alde dituen hirukia

J letrarekin hasten da: Kontzeptuzkoa ala prozedurazkoa izan daiteke

K letrarekin hasten da: Irudi lauak zehaztasun osoz marrazteko balio duen baliabidea

M letrarekin hasten da: Neurtu daitekeen edozein ezaugarri edo propietateri deitzen zaio

L letrarekin hasten da: dm^3-aren baliokidea den unitatea

N letrarekin hasten da: Geometriarekin lotura zuzena duen matematikaren arloa

O letra tarten dauka: Lau aldeak neurri berdinekoak dituen paralelogramoa.

P letrarekin hasten da: Triangelu zuzenetan betetzen den propietate garrantzitsuaren asmatzailea

Q letra tartean dauka: PI-ren balioa zehaztu zuen matematikari greziarra

R letra tartean dauka: Geometria Lehen Hezkuntzan lantzeko erabilgarria den programa informatikoa

S letra tartean dauka: 90º baino handiagoko angeluari esaten zaio

T letrarekin hasten da: Bi zuzen paralelo eta beste biak ez paraleloak dituen poligonoa

U letrarekin hasten da: Zirkunferentzia puntu bakar batean ebakitzen duen zuzenari esaten zaio

V letrarekin hasten da: Geometriaren ikaskuntza faseak zehazten dituen ereduaren izena

W letra tartean dauka: Hiri honetako etxe orratz ospetsu bat triangelu isoszelez osaturik dago

X letra tartean dauka: Sei triangelu aldekidez osatzen den poligono erregularra

Y letra tartean dauka: Gorputz geometrikoen garapenak lantzeko aproposa den material didaktikoaren izena

Z letrarekin hasten da: Edozein triangeluren erpinetatik pasatzen den zirkunferentziaren zentroaren izena

D letrarekin hasten da: 12 pentagono erregularrez osatuta dagoen poliedroa