a21 nolako heri nahi dugu? copia
a21
Created on June 15, 2018
More creations to inspire you
SLYCE DECK
Personalized
LET’S GO TO LONDON!
Personalized
ENERGY KEY ACHIEVEMENTS
Personalized
HUMAN AND SOCIAL DEVELOPMENT KEY
Personalized
CULTURAL HERITAGE AND ART KEY ACHIEVEMENTS
Personalized
DOWNFALLL OF ARAB RULE IN AL-ANDALUS
Personalized
ABOUT THE EEA GRANTS AND NORWAY
Personalized
Transcript
A21 PROIEKTUA. MENDIALDEA IPI
NOLAKO HERRIA NAHI DUGU?
AURKIBIDEA
1 Ingurumen Batzordearen eraketa
2 Gaiaren aurkezpena eta hausnarketa
3 lan proeiktuen banaketa mailaka
5 Ekintza gehigarriak, irteerak
4 Proposamenak
INGURUMEN BATZORDEA
Batzorde- kideak: - Maila bakoitzeko ikasle bi - A21 proiektuko bi arduradun - Lau irakasle - Guraso bat - Zuzendaritzako kide bat - Institutoko langile ez- irakasle bat
&
GAIAREN AURKEZPENA
HAUSNARKETA
Sentsibilizazioa
Ingurumen batzarrean, gaia aurkeztu zen ordezkarien aurrean. Hauek ikaskideei azalpenak eman ondoren, denon artean ideia- jasa baten bidez, lortutako ideak txoko berdean kokatu zituzten.
IDEIA- JASAREN EMAITZAK
Ikasleen iritzia ezagutzeko, galdetegi bat pasatu zitzaien. Hemen ondoan aztertu daitezke jasotako emaitzak.
Galdetegia eta ideia- jasa aztertu ondoren, hauek dira gure ikasleek egindako proposamenak
LAN PROIEKTUEN BANAKETA MAILAKA
HH 4 eta 5 ERREKA GARBIA DUEN HERRIA
ERREKA- IKERKETA
Errekak nola zaindu behar diren eta bertan bizi diren animaliak ikasi genituen "Ibaialde" Proiektuarekin
LH 1 ETA 2.MAILA JOLASLEKUA DUEN HERRIA
“Nagusientzat pentsaturiko zerbitzuak ez dira onak haurrarentzat. Haurrari etxe azpiko jolaslekua kendu eta askoz ere handiagoa eta aberatsagoa den beste bat eskaintzen badiogu bere etxetik kilometro batera, banaketa eta espezializazioaren logikaren arabera, jolaslekua kendu egin diogu eta kito!” (Francesco Tonucci)
Herrira joan ginen joslasleku seguru bat jartzeko toki bat bilatzera.
Anbulategi berriaren atzean ikusi genuen leku aproposena herrian bertan dagoelako eta gu bakarrik joateko aukera ematen digulako, eta neurriak hartu genituen gero eskolan jolastokia diseinatu ahal izateko
MAKETAK Guk nahi dugun jolaslekua irudikatu genuen material desberdinekin
LH 3 ETA 4. MAILA KULTURA BULTZATZEN DUEN HERRIA
Eskolako eta herriko jaiak
Herrian egiten diren jaiak hausnartu genituen eta gure proposamena da Halloween ordez Gau Beltza berreskuratzea eta ospatzea. Eskolako Jaiarako kartela diseinatu genuen.
LH 5 ETA 6.MAILA ESKOLARAKO BIDE SEGURUA DUEN HERRIA
HERRIKO SEINALEAK AZTERTU GENITUEN IKASTOLARAKO BIDEA SEGURUA ZEN IKERTZEKO
SORTUTAKO SEINALE BERRIAK HERRIAN ZEHAR KOKATZEN
DBH 1.MAILA GUZTIONTZAKO HERRIA
Adin desberdinetako herriko hiru pertsona elkarrizketatu genituen, udalak eskeinitako ekintza eta zerbitzuen egokitasuna aztertzeko.
ONDORIOAK
- Haur eta helduentzako ekintza ugari egon arren, nerabeei egokitutako ekintza gehiago faltan botatzen dira.
- Herrikoak euren artean ezagutzean, informazioa ahoz ahoz pasatzen da.
DBH 2.MAILA BALIABIDEAK ESKAINTZEN DITUEN HERRIA
Pertsona desberdinak elkarrizketatu genituen, beraien proiektu berriak martxan jartzeko aurkitu zituzten zailtasun eta erraztasunak aztertzeko
NORA EKODENDA: Nora Basterra
MENDICAMPER: Ibai Saenz
MARLOOK ILEAPAINDEGIA: Nerea Arzoz
ITURRIENEA TABERNA: AIZETI LOBO
ONDORIOAK
- Herria bizirik mantentzeko, beharrezkoa da zerbitzuen eskaintza mantentzea.
- Gazteak herrian bizi nahi dute, beti ere, bertan lan egiteko aukera badute.
- Beharrezkoa da udaletik erraztasunak jartzea negozio berriak ireki ahal izateko.
- Herrikoek, gertuko produktuak eta tokiko zerbitzuak erabili ahal izatea eskertu eta oso beharrezko ikusten dute.
DBH3. MAILA BIRZIKLATZEN DUEN HERRIA
Herriko konpost- sistema
ONDORIOAK
- Udala aktiboki parte- hartzea lortzen saiatzen ari da, baina beharrezkoa da herritarren parte-hartzea
- Ezinbestekoa da herritarren artean informazioa ondo eta argi zabaltzea, adin guztietako pertsonen parte- hartzea jasotzeko.
- Garrantzitsua da kokapena egokia eta irisgarria izatea denontzako
- Udala eta eskolaren arteko erlazioa bultzatzea, ohitura jasangarriak barneratzeko.
DBH4. MAILA IRISGARRITASUNA KONTUTAN HARTZEN DUEN HERRIA
Herrian zehar ibilbidea egiteko denbora oinez, gurpildun aulkian edo makuluekin.
15 min.
55 min.
38 min.
ONDORIOAK
- Herriaren itxura propioak, sortzen dituen zailtasunei aurre egiteko (aldapak), beste pertsona baten laguntza beharrezkoa dela ikusi da. Hori dela eta, mugikortasuna arazoak dituzten pertsonentzat, udalak zerbitzu berezi bat eskeini beharko luke, zailtasun hoiei aurre egiteko. (Erosketak egin, eginbeharrak egitera joateko laguntza...
- Ahal den neurrian, mugikortasun- arazoak sortzen dituzten oztopoak konpondu eta honetarako udalaren aldetik diru- laguntzak eskaintzea.
- Eraikin berrietan egindako azpiegiturak ikusita, ondorioztatu dezakegu irisgarritasunari gero eta garrantzia gehiago ematen zaiola.(ad. publikoak)
PROPOSAMENAK ETA KONPROMISOAK
Eskola baratza
Iaz eskolako baratza lekuz aldatu behar izan genuen, aterpetxe bat eraiki behar zutelako toki horretan. Eskolako atzeko terraza leku aproposa iruditu zitzaigun, eta udalari esker behar genituen segurtasun neurriak (heziak) jarri dituzte.
Baratza diseinatzen eta Kutxak montatzen
- Errekaren garbitasuna bermatzea - Herrian jolastoki bat jartzea - Bertako jaiak eta euskara bultzatzea - Eskolarako bide seguru bat sortzea eta seinalizatzea - Herritar guztientzako ekintzak bultzatzea - Proiektu berrientzako diru- laguntzak bideratzea - Lurtokia martxan jartzea - Irisgarritasun arazoak konpontzea
- Zaborrik ez botatzea uretara - Jolastokia era egokian erabiltzea eta zaintzea - Antolatutako ekintzetan parte hartzea - Arauak errespetatzea - Parte hartzea - Besteen beharrak kontuan hartzea
Proposamenak
Konpromesuak
Ekintza gehigarriak eta irteerak
A21 LIBURUTEGIA KONPOSTA
TXOKO BERDEA BIOSERVICE
BOILURRAK
BASABERE Erreskate Zentroa HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA
BERRERABILI ETA KONPONDU TAILERRAK
Europar Hondakinen Prebentzio Astean Arabako Foru Aldundiak antolatutako tailerretan parte hartu genuen. Zure kamiseta pertsonalizatu (Haurrentzat)Walkie-talkie bat egin dezagun (Gazteentzat)Konpon dezagun elkarrekin bizikleta (Denontzat)
MILA ESKER ETORTZEAGATIK ETA DATORREN URTERARTE!!