Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

2007. urtetik Ilarduia, Egino eta Andoingo herritarrek inauteri ibiltariak ospatzen dituzte. Arabako herri txiki horientzat, negu gogorrean zuzeneko harreman izateko formula dira. Dudarik gabe, ondoen birsortu diren inauterietakoak dira, aurretik ikerketa lana egin baita, lan horrek pertsonaien eta herrietako ekintzen uztarketa ekarri du. Hautatutako data, "Ostegun Gizen" aurreko larunbata da. Goizean zehar mozorroak eta tresnak prestatzen dira. Hori dena, hamaiketakoaren laguntzarekin, beroan sartzeko babarrunekin; ia urtero kanpoko tenperaturak ez baitu animatzen paseatzera. Badaezpada, denak mugitzen gara, eskuak izoztu ez daitezen... eta are gutxiago ideiak... ditugun apurrak. Konpartsa Ilarduian osatzen da. Mozorroek “porrero” izena hartzen dute eta denetarikoak topatu ditugu: "atsoa", "kinkila-saltzailea" eta "latorrigilea"… eta hezur haragizkoa ez den pertsonaia bat: "lastozko gizona". Festa dantza batzuekin hasten da eta ondoren puska biltzen aritzen dira herrian. Txorizoa, arrautzak... ematen dizkiete. Eskertzeko joareak jotzen dituzte soinu gogorrak zabalduz halako paraje lasaian (Leze kobaren alboan kokatua). Kontuz izotzarekin, irristakor dago eta, bat baino gehiago erortzen da, baina ez dakiguna da izotza den arrazoia. Talde osoa herritik irten eta hurrengo herrira abiatzen da. Bidean, haur batzuek mozorroak xaxatzen dituzte: hau kantatuz: "Porrero, atera babak eltzetik, atera bat, atera bi, atera hiru, atera lau, atera bost...eta eman jauzi handi bat" (Itzulpen moldatua gaztelaniatik). Horiek 100 metroko errekorra hautsi nahian bezala jarraitzen diete kubotan daramaten errautsa botaz. Hobeto esanda, batzuek kuboa bera botatzen diote edo burutik bera husten diote ezustean harrapatutakoren bati, bere gorputza kolorez aldatuaz: grisa, zuria eta marroiaren artekoa (seguruenik lokatzagatik). Hurrengo herrigunera iritsi baino lehen, makila aldaketa egiten da bi herrien ordezkarien artean beste dantza batekin. Eginon, dantza gehiago. Orain, lastozko gizon bihurria, asto gaineko kulunkaren ondorioz, garraioz aldatzen dute. Animali batetik bira pasatzen da: bi mozorrok tiratako karro batera pasatzen da. Lan ederrak aldapan! Eskerrak plazan txokolatea eta torradak banatzen dituzten. Tripa berdinduta eta jada ilunduta, bukaerara iristeko prestatzen gara. Bidean, autobidearenn goian, berriro makila aldaketa, ordeka faltsu batean arnasgune bat, beste aldapa bat Andoinera iristeko. Herria zeharkatzen da, antortxekin gaua argituz. Momentuari emozio gehiago emateko, panpina epaitzen da. Denetarik egozten zaio: Uzta izorratu duten ekaitzak, herritarren zoritxarrak edo loteria ez dela tokatu. Hil behar den gaizkia denez, plazaren erdian erre egiten da. Akabo sinesgabearen salbaziorako itxaropenak. Horrela, urtero, sendotzen doa XXI. mendeko ñabardurak dituen aspaldiko tradizioa. Etengabe egokitzen delako mantentzen da; hurrengo urtean berriro egin dadin, aurtengoan hil beharra dauka. Debekuaren aurretik ospatzen zuten adinekoak falta dira: haurtzaroko bizipen moduan oroitzen zuten, desagertzen ikusi zuten. Txundituta geldituko ziren orain nola bizi duten ikusiko balute; berain oinordekoei utzitako bolborak luzerako metxa dauka.

Tolosako inauteriakWikipedia, Entziklopedia askea Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu Tolosako inauteriek mozorro-festa izateaz gainera, musika, zezenak eta gastronomia biltzen dituzte bere baitan. Irudian, kuadrillak Tolosako zezen-plazan. Zaldunita egunean (igandean, alegia), ohikoa da goizean goiz kalera pijama jantzita jeistea.Tolosako inauteriak Tolosan (Gipuzkoa) ospatzen diren inaute urbanoak dira, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak. Euskal Herri osoko jendea erakartzen dute. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte, hala nola lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenenarekin izan bazen ere. Tolosako inauteriak, egunez egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaldereroak, inauterien aurrekari moduan ospatzen dira.
  • Asteazken gaueko txupinazoa, herritarrak Tolosako triangelu plazan asteazkeneko gaueko 12tan biltzen dira. Iñauterien hasiera baino lehenago ere elkartzen dira tolosarrak eta txaranga baten laguntzaz inauteriak bertan direla ospatzen dute.
  • Ostegun Gizena, egunik adierazgarrienetakoa da. Goizean,hamaiketako txiki bat egin ondoren, herritarrak udaletxera inguratzen dira eguerdiko txupinazoa ikustera, jai giroan. Arratsaldean, ohikoa izaten da zezenak ikustera joatea,zezenen lehen egunari hasiera emateko. Gau partean, tolosar gazte jendeak afariak eduki ohi ditu.
  • Ostiral Mehea, inauterietako egunik lasaiena da. Goizean txistulari taldeak ikus daiteke Tolosako kaleetatik igarotzen eta arratsaldean umetxoentzako zezen-txiki eta poniak ateratzen dituzte zezen plazan.
  • Larunbat Inautean edo Zaldun Inaute bezperan (tokiko euskaran, Zaldunita bezpera), haur eta helduen danborrada alai eta zaratatsua egiten da. Goizean, buruhandi eta erraldoiak ateratzen dira Tolosako parte zaharretik. Ondoren, arratsaldean, gaztetxoak beren danborra hartu eta Tolosako kaleetara abiatzen dira. Larunbatean ez dira zezenak ateratzen (Inauterietako egun bakarra). Gauean, berriz, inauterietako danborrada nagusia ateratzen da: helduen danborrada. Kosakoek danborrada laguntzen dute.
  • Igande Inautea edo Zaldun Inautea (Abaltzisketa, Alegi, Areso, Berrobi, Elduaien, Lizartza eta Tolosako euskaran, Zaldunita)[1] da inauterietako beste egun garrantzitsua. Goizeko zortzietan diana jo eta jendea biltzen hasten da. Goizetik hasita, egun osoan hainbat txaranga ateratzen dira kalez kale Tolosako giroa alaitzera. Arratsaldean,jendea zezen plazara hurbiltzen da zezenen ikuskizunaz gozatzera. Egun osoan, herritarrek egindako karrozak ibiltzen dira Tolosako kale batzuetan zehar, desfilean; beste karroza batzuek, berriz, toki finkoa dute eta hor ematen dute eguna.
  • Astelehen Inautea (tokiko euskaran, Astelehenita) bereziki tolosarrak eta inguruko herrietakoak biltzen diren eguna da. Egun osoan tolosako eta inguruko herrietako aisialdi taldeak dantzan ateratzen dira , aietatik Ttenttek, Kirikiño, Atsedena, Txiribitu... Sokamuturra eta zezenak ateratzen dira.
  • Astearte Inautea (tokiko euskaran, Asteartita) inauterien azken eguna da. Goizeko 6:00etan hasten da, alboradarekin. Bi ordu geroago, goizeko 8:00etan, pattar zezena ospatzen da. Bertara, gau horretan festaz gozaturiko gazteak eta baita edade guztietako jendea ateratzen da. Sokamuturraren ondoren, konpartsa eta karrozak ateratzen hasten dira. Karrozak goiz eta arratsalde osoan ibiltzen dira gora eta behera. Amaitzeko, 24:00etan, Sardinaren Hileta ospatzen da.
Garapen historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendetik badira Tolosako inauteriei buruzko erreferentziak; hala ere, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eratu ziren gaur egun ospatzen inauteak. Geroago, 1937. urtean, Francoren erregimenak debekatu egin zuen inauteriak ospatzea. 1943an, inauteriak xumeki ospatzen hasi ziren berriro. Geroztik, urtez urte, ospe zabala hartu eta hedabideen arreta erakarri dute. Tolosako inauterien estiloa da baliabide gutxirekin eta umore nahiz imajinazio handiarekin mozorroak, karrozak eta antzezpenak prestatzea (estilo horren ordezkari ezagunenetako bat da Juanito Lope zena);[2] hala ere, azkenaldian estilo hori galtzen ari da, baliabideak handituz joan direnez. Donostiako inauteriakWikipedia, Entziklopedia askea Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu XX. mende hasierako karroza bat, Donostiako inauterietan.Donostiako inauteriak 1814 urtetik ospatzen dira, lehenengo erreferentzia historikoen arabera. Garai hartan lagun taldeek antolaturiko inauteria da, konpartsetan antolaturik eta erakunde ofizialetatik at. Hasierako urte haietan Jose Bizente Etxegaraik eta Raimundo Sarriegik inauterietarako idatzitako pieza bereziak egiten dituzte, konpartsek erabili eta herritarrengan inauteri giro kutuna sortzen lagunduko dutenak. XIX. mendearen erdialdean bukaeran indartu zen ospakizuna izan zen, konpartsa eta karrozen desfileekin, bereziki Donostiako Kasinoak emandako diru laguntzari esker. 1884 urtean atera zen lehen aldiz Kaldereroen konpartsa eta hurrengo urtean Artzain eta Inudeena, egundaino inauterien aurreko asteburuetan desfilea egiten jarraitzen dutenak. Aipagarria dira 1900 urtean ospatu ziren inauteriak, luxuzko karrozekin, kanpoko bisitari asko erakarri zituztenak. Ondorengo urteetan, ordea, askotan ezin izan zen arrazoi ekonomikoengandik maila horri eutsi. 1924 urtean jokoa eta mozorroak debekatu eta inauteriak areto pribatuetara mugatu behar izan zen. Frankismoaren garaia bukaturik, 1978 urtean hasi ziren berriz ere ospatzen inauteriak, hiri kutsukoak gehien bat, desfile eta ikastetxeetan egiten diren erakustaldiekin.

BEHE-NAFARRAKO INAUTERIAK: ERRALDOITXOAK Behenafarroan Inauteriek maiatzaren amaiera arte irauten dute eta ez dira herri bakar batean ospatzen.Inauterian egiten den desfileari Kabalkada deitzen zaio. Kabalkadetan parte hartzen dutenen artean Bolantak dira ezagunenak eta ikusgarrienak. Dantzari horiek lepotik zetazko koloretako zintak daramatzate zintzilikatuta.Kabalkadan parte hartzen duten pertsonaia gehiago ere badago. Zaldikoak , Zapurrak, Makilari, Banderariak, Basandereak , Bolantak, Erraldoitxoak ,…Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi itxuratzen dituzten panpinak dira, dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean.Dantza dugu kabalkadan elementu nagusiena. Hogeita hiru omen dira kabalkadetan egiten diren dantzak eta hamazortziren bat pausuak

Nafarroako inauteriak Ihoteak, inauteak, inauteriak, karnabalak edo aratusteak non, dantzak han izaten dira neguan. Nafarroako iparraldean inauteriak bizi-bizi dira gaur egun ere, eta eskean ateratzen diren gazte taldeak ugari dira eta dantzarako prest gehienetan. Lantzeko inauteriak (2009 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA)Lesakako Goitarrek fandangoa eta arin-arina bizi-bizi dantzatzen dute baserri bakoitzaren aurrean. Talde zuri-gorriak kolorea eta alaitasuna eramaten ditu Endara, Auzoberri eta Zala auzoetako baserri sakabanatuetara. Euskal inauteriaren beraren sinboloetako bat bihurtu da Lantzekoa, eta ez alperrik, mozorro festa eta konpartsaren aberastasuna ez-ohikoak baitira. Errementariek edonor izutu eta ferratuko dute oharkabean, txatxoen oihu eta joan-etorriak batetik, zaldikoaren jauzi eta ostikoak bestetik, ziripot handiaren oreka arazoak, eta Miel Otxin, epaitua eta heriotzera kondenatua den gaizkilearen trajeria, dena nahasian ageri da Lantzen. Plazara iritsi eta zortzikoa dantzatuko dute guztiek txistulariaren doinura. Inaute asteartea dantzan bizi da urtero, bai Lantzen eta bai beste hainbat herritan.

https://youtu.be/rbzAeepIWYQ Nafarroa Beherako eta Lapurdiko inauterietako irudiak ageri zaizkigu irudietan, Kaskarotak eta Libertimendua grabatu ditu ETB1eko Iparraldearen Orena saioak. Patxi Amuletek, Angeluarrak taldeko dantzariak, azaltzen du inauterietan egiten dutena. Kaskarotak etxez etxe eskean ibiltzen dira dantzan eta kantuan; gehienetan etxe barruraino sartzen dira eta etxeetako egongelatan egiten dute festa. Ondoren Garaziko libertimendua agertzen zaigu, zirtzilak, dantzariak eta bertsolariak. Kabalkada eta gero antzerkia egiten dute herriko gertakariak gaitzat hartuta. Irudiak: Iparraldearen Orena, ETB1, 2018-02-18

2009ko Maskaradak Barkoxen.Zuberoako maskarada Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua.[1] Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak. Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute pertsonaia jakin batzuen inguruan gertatzen den ikuskizunean. Euskal Herriko maskarada[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendean Ingalaterran sartu zen, eta arrakasta handia izan zuen XVII. mendean. Mozorroak eta agertokiak ikusgarriak izaten ziren, eta alegoria aldetik oso landuak ziren. Maskarada-egilerik ezagunena Ben Jonson, gorteko olerkaria, izan zen, 1605-1631 urteetan. Hura erretiratu zenean, maskaradak literatura-balioa galdu zuen, eta ikuskizun huts bihurtu zen. Ukaezinezkoa da maskaradak balletean, operan eta pantomiman izan duen eragina. Zuberoako maskarada[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian, europar usadioarekin bat eginik, Zuberoan sartu zen XVI. mendean. Inauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten, eta herriz-herri ibiltzen ziren mozorroz jantzirik. Euskal Herrian ezagunak ziren ofizio jakinetakoak ziren pertsonaiak eta taldeak. Dantzaz, musikaz, mintzoaz eta mimoaz baliatzen ziren lanbideak antzezteko. XXI. mendean oraindik bizirik diraute, eta orain dela hirurehun eta laurehun urte bezalaxe antolatzen dira. Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basabürüa eskualdeko Altzai, Urdiñarbe edo Atharratzek antolatutakoek ospea badute ere, urtero inauteri garaian eta lau hilabetean Zuberoako herri batek maskarada prestatzen du, lan horretan festa berezi bat sortuz[2] Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean, 25 bat lagunek osatzen dute segizioa, eta bi alde kontrajarritan banatzen dira: alde batetik, Gorriak, dotore eta ordenatuak eta, fanfarreak banatuta, Beltzak, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak.[3][4] Maskaradako bost dantzari hoberenak, Aitzindariak deitutakoak, gorrien taldean daude: Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain eta Entseinaria.[5] Batzuetan aitzindari beltzak ere izaten dira. Hona hemen Zuberoako maskaradaren pertsonaia nagusiak:[6] Zamaltzain-dantza (Le dance du Chibalet), Paul-Adolphe Kauffmann, 1906.

  • Gorrien maskarada:
    • Txerreroa: Muturrean zaldi buztana itsatsia duen makila du. Gerrian brontzezko sei zintzarri daramatza.
    • Gathuzaina: Pantografo itxura duen instrumentuarekin edozer har dezake, publikoa gogaituz.
    • Kantiniersa: XIX. mendearen moduan jantzitako kantinera da.
    • Zamalzaina: Gerrian zaldi gonadun baten itxura darama. Maskaradaren pertsonaia nagusia da, dantzaririk trebeena.[7]
    • Entseinaria: Zuberoako banderaren zutoihala duena.
    • Marexalak: Zamalzainen errementariak, hiru edo lau. Patroiak, kurrika eta mailua ez ezik, larruzko amantala ere erabiltzen du.
    • Jauna eta Anderea: Jauntxoek dantzan egiten diren lanak zuzentzen dituzte. Gizonak fraka janzten du, eta bastoi eta sable daramatza. Andreak zurizko soineko arina du.
    • Laboraria eta Laborarisa: Nekazariak, ilunez jantzita. Gizonak akuilua erabiltzen du; andreak, berriz, saskia.
    • Kükülleroak: Dantzari gazteenak. Bi lerrotan ibiltzen dira.[7]
  • Beltzen maskarada:
    • Xorrotxak: Zorrotzaileak, patroia eta mutila. Erremintak zorrozteari ekiten diote. Buruan, katagorri disekatua duen kapela daramate.
    • Buhameak: Lauek zurezko ezpata handia dute dantzatzeko.[8]
    • Kauterak: Sei dira, horietako bat (Bedezia) mediku-jantzita. Sustraiz egindako makilak dituzte, kaskabiloekin apaindurik daudenak. Arropa zahar eta txikitua erabiltzen dute, maila apala adierazteko.
    • Khestuak edo Kherestuak: Zamalzainen bi zikiratzaileak: patroia eta mutila, bearneraz egiten dute.
Zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko Larraineko maskarada: bi Txerrero, Kantiniersa, Gathuzaina eta Zamalzain dantzan.Maskaradak hiru parte ditu, egun sinplifikatuak daudenak: Barrikadaren haustea[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin herrira helduta, erakustaldia prestatzeko segizioa herrian zehar ibiltzen da. Arribadaren soinuari jarraituz, etxe nagusiak bisitatzen dituzte, non jateko eta edateko ematen dizkieten. Horrela, herriko nagusiak omentzen dituzte. Ofizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buhameak 2006ko Urdiñarbeko maskaradan.Ofizioak deitzen zaio arratsaldeko saioari. Maskaradan parte hartzen duten ofizio bakoitzak. Zati honetan pertsonaia bakoitzak bere antzerki-dantza saioa egiten du, bere ofizioa ardatz duen antzerki-erritual bat eskainiz. Txorrotxek dute ofizio bakoitza kantuz aurkezteko ardura, plazari itzulika, eta ofizioen artean tarkekatzen dira dantzarien emanaldiak.[9] Honela egiten du ofizioa bakoitzak:[6]
  • Marexalak: Zamalzaina ferratu behar dute. Hasieran gaizki eginen dute, eta ongi gero.
  • Khestuak: Zamalzain zaldiaren zikiratzea antzezten dute. Lehenbiziko saioan ez dute lortuko eta nagusiak, haserre, mutila kaleratuko du. Haren ordez, Pitxu kautera hartuko du laguntzaile, baina honek lehengoa baino ezgauzagoa dela erakusiko du. Izan ere, Zamalzainen ordez, Kantiniersa harrapatuko baitu zikiratzeko. Berriro mutila onartu eta, orduan bai, Zamalzain zikiratuko dute. Lana amaitutakoan, barrabilak (bi patata) airean botako dituzte.
  • Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain eta Entseinaria: Gabota dantza egiten dute, biribilean egiten den dantza korala.
  • Xorrotxak: Plazan sartu, abestien bitartez agurtu eta Jaunaren ezpata zorroztea izanen dute lantegia. Khestuek bezala, hiru saiakera behar izango dituzte. Lehendabizikoan nagusiak mutila kaleratuko du, bigarrenean Pitxu kontratatu eta okerrago eta, hirugarrenean, berriro mutila onartuta, lana ondo burutuko dute.
  • Buhameak: Plazan sartzen dira zarataka. Beren zurezko ezpatak erabiliz dantza basa egiten dute eta, ondoren, nagusia bere balentriak adieraziz plazan zehar ibiliko da.
  • Aitzindariak: Nagusien aurrean godaleta bat kokatu eta bakoitzak, haren gainean, Godaleta dantza egiten du. Oso dantza zaila da, dantzari bakoitzak godaletaren gainean salto egin behar duelako, hura bota barik.
  • Kauterak: Gutxienez lau galdaragilek antzezten dute, tartean Kabana patroia eta Pitxu mutila. Plazan zarata handia atereaz sartzen dira. Kabanak, liburu handi bat eta zartailua eskuetan dituela, mutilari galderak egiten dizkio zein herritan dauden jakiteko. Jaunaren pertza zaharra konpontzea dute eginbeharra. Lana ordaintzeko, Jaunak sos batzuk airean jaurtiko ditu. Buhame eta kauterek jauzi eginen dute dirua hartzeko eta Pitxu, azpian harrapatuta, hil eginen da. Zorionez, Bedeziak egindako ebakuntzari esker, Pitxu berpiztuko da. Ebakuntza aurrera joan ahala, Pitxuren gorputzetik mota guztietako objektuak ateratzen dituzte, eta Kabanak mutilaren testamentua irakurtzen du.
  • Batzuetan Jauna-Andereak eta Laboraria-Laborarisak beren dantza izaten dute maskaradaren barruan.
Jolasak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ofizio-joko horien artean egiten dituzte dantza ezberdinak. Batez ere aitzindariek, eta dantza batzuk beste arizale batzuek ere bai. Branlean maskaradari guztiek parte hartzen dute eta ikusleen artetik ere jendea sartzen dute sokara. Azken jauzietan ikusleak ere gonbidatzen dituzte beraiekin dantza egitera. Egiten dituzten dantzetako batzuk, hona:[9]
  • Barrikada haustea. Goizean egindako bera egiten dute arratsaldeko ofizioen emanaldi hasieran. Plazari itzulia egin eta ondoren, gorriek banan-banan (edo talde txikietan) dantzatzen dute. Beltzek beren estiloko sarrera egin, eta azkenik txorrotxek kantuekin borobiltzen dute barrikadaren haustea.[9]
  • Gabota. Aitzindariek egiten duten dantza da, gehienetan borobilean, baina lerro irekian ere bai.[9]
  • Bralea. Soka-dantza da, eta hiru zati ditu:
    • Kontrapasa. Pertsonaiek 2/4 aldiko konpasa duen doinua, kate irekian dantzatzen dute, Jauna buruan eta Laboraria atzean. Entseinaria aurrean doa zuzenduz eta bandera eskuz aldatuz. Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa eta Zamalzainek biribil barruan dantza egiten dute elkarrekin.
    • Braletik jauzia: Hasieran pertsonaia guztiek ez dute dantzatzen, Entseinaria eta nagusiak tartean. Gero, bakoitzak bere abilezia erakusten du banan-banan.
    • Karakoiltzia: Katean dantzatzen den dantza geldoa da, pauso bakarra duena.
  • Godalet-dantza.
  • Dantza-jautziak. Aitzina Pika eta Moneinak ohikoenak dira, baina beste jauzi batzuk ere egiten dituzte. Moneinak luzea da eta urratsak kantatzen dituzte gehienetan. Aitzina Pika jauzi motza da, beraz, ez dituzte urratsak esaten gehienetan, eta normalki urrats hauekin dantzatu ohi da: aitzina pika (4 aldiz), xinple lauetan, zeina (2), ezker-eskuin, ezker eta hiru, eskuin.[9]
Zuberoatik kanpoko erakustaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean, maskarada ez da Zuberoatik kanpo egiten. Hala ere, batzuetan Baionan ere egin da.[10] Hego Euskal Herrian, Gaztedik 1954ko maiatzaren 9an egin zituen Zuberoako dantza batzuk lehen aldiz, Dindirri dantza taldeak irakatsita. Gaztedik 1994ko otsailean egin zuen Santutxun bere lehen maskarada osoa. Ordura arte Donostiako Argia taldeak soilik lortu zuen Zuberoako maskarada oso bat kaleratzea 1980ko hamarkadan. Argiak jatorrian egiten den modu berberean aurkeztu zuen, baina Gaztedik Bizkaiko lurraldera egokitutako antzezpen bat prestatzea lortu zuen, termino soziologiko eta linguistikoetan. Ordutik aurrera, maskarada ugari era horretan oinarrituta egin dira.[11] Horietako batzuk, Lamiakoko maskarada, esate baterako, urtero-urtero ospatu dira denbora luzean zehar[12]. Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Satan dantza

BIZKAIKO INAUTERIAK: ATORRAK Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten.Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan. Bi gona dituzte. Gona bat gerrian eta bestea lepotik sartuta, alkandora balitz bezala.Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Egun honetan, Mundakan, beste herri batzuetan bezala, tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxeko andreak prestatutako tostadak lapurtzeko ohitura zegoen.