…ekin ta ekin bilatzen ditu…
Karmele Garcia
Created on April 2, 2018
More creations to inspire you
THE OCEAN'S DEPTHS
Presentation
C2C VOLUNTEER ORIENTATION
Presentation
LAYOUT ORGANIZATION
Presentation
TALK ABOUT DYS TEACHER-TEACHER
Presentation
TALK ABOUT DYS WITH TEACHER
Presentation
ESSENTIAL OILS PRESENTATION
Presentation
ANCIENT EGYPT FOR KIDS PRESENTATION
Presentation
Transcript
…ekin ta ekin bilatzen ditu…
Argia - ikusmena
Beroa - ukimena
Soinua - entzumena
Argi iturriak
Gorputzek argiarekiko duten portaera
Argiaren propietateak
Islapena
Argi-izpiak zeharkatu ezin duten gorputz edo objektu batera iristen direnean, desbideratu egiten dira; hau da, islatu egiten dira, edo, bestela esanda, gorputz edo objektu horrekin talka egin, errebotatu eta norabidea aldatzen dute. Fenomeno honi islapena deitzen zaio.
Errefrakzioa
Argiak abiadura du, baina airean azkarrago ibiltzen da uretan edo beiran baino. Argi-izpiak ingurune batetik bestera pasatzen direnean, adibidez airetik uretara, abiadura aldatzen zaie eta horregatik norabidea ere aldatzen zaie (desbideratu egiten dira). Argi-izpien desbideratzeari errefrakzioa deitzen zaio. Horregatik uretan dauden objetuak lekuz aldatuta edo deformatuta daudela dirudi.
Ostadarra
Eguzkitik datorren argia zuria da eta uhinez osaturik dago. Uhin bakoitza kolore bateko izpia da. Horregatik argi zuria kolore askotako elkarketa da. Argizuriak zenbait ingurune zeharkatzen dituenean (beirazko prisma bat zeharkatzean edota euri tanta multzo bat zeharkatzen duenean) koloretan banatzen da eta ondorioz ostadarra agertzen da.
Koloreak
Objetu batzuk argi-iturriak dira, hau da, argia sortzen dute. Adibidez, linterna bat argi-iturria da. Argia sortzen ez duten objetuek kolore batzuk xurgatzen dituzte eta beste kolore batzuk islatzen dituzte. Adibidez, kamiseta urdin bat urdin kolorekoa ikusten dugu urdin kolorea izan ezik beste kolore guztiak xurgatu dituelako eta urdin kolorea islatu duelako. Kolore beltza kasu berezia da. Objetu bat beltza ikusten dugu argi guztia xurgatu duenean eta izpirik islatzen ez duenean. Kolore zuria ikusten dugu objetuak argirik xurgatzen ez duenean eta izpi guztiak islatzen dituenean.
ARGIA
Argia xurgatzeko duten ahalmenaren arabera, gorputzak gardenak, zeharrargitsuak edota opakoak dira:
- Gardenak: argiari igarotzen uzten diote, eta haietan zehar argi eta garbi ikus daitezke objektuak; izan ere, ez dute xurgatzen iristen zaien argi gehiena. Adibidez, kristala da objektu garden bat.
- Zeharrargitsuak: Argiaren zati bati igarotzen uzten diote, baina argiaren zati bat sakabanatzen dutenez, ezin dugu haietan zehar oso argi ikusi. Kristal edo plastiko lausotuak dira objektu zeharrargitsuak.
- Opakoak: Argiari igarotzen uzten ez dioten objektuak dira; iristen zaien argi guztia islatzen dute. Adibide bat ipintzearren, liburua da objektu opako bat, ez duelako bere atzean dagoena ikusten uzten.
Gorputz batzuek argia igortzen dute, eta beste batzuek, aldiz, beste gorputz batzuetatik iristen zaien argia islatzen dute. Argia igortzen duten gorputzei argi-iturri deitzen zaie eta bi motatakoak izan daitezke:
- Naturalak: ipurtargia, eguzkia eta gainerako izarrak.
- Artifizialak: bonbillak, kandelak, linternak...
IKUSMENA
Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da eta irudiak eta hauen ingurunea bereizteko ahalmena da. Ikusmenaren organoa begia da eta horri esker, inguruko objektuen kolorea, tamaina eta formen intentsitatea hauteman dezakegu.
Argiari esker ikusten dugu; objektuek islatzen duten argiaren bibrazioak begiek jaso eta garunera igortzen dute informazioa, bertan kodifikatu dezagun. Ikusmenaren berezitasunak erretinak argiarekiko duen sentikortasunaren eta erretinan irudiak fokatzeko duen gaitasunaren ondorio dira
Lenteak
KUSMENA: Objetuek islatzen duten argia begietan dauden begi-ninietatik sartzen da. Begi-ninia zulotxo bat da eta irisean dago. Irisa begiak duen koloredun zatia da. Irisaren atzean kristalinoa dago. Kristalinoa lente bat da eta argia erretinaraino bideratzen du. Erretina begiaren barrualdean dagoen mintza (telatxo bat) da. Erretinan nerbio-zelulek argia jasotzen dute eta garunera (zerebrora) eramaten dute informazioa. Informazioa garunera iristen denean guk ikusten dugu.
LENTEAK: Beirazko (kristalezko) edo plastikozko objetu gardenak dira. Argi-izpiak desbideratzen dituzte. Lentearen materialaren eta formaren arabera argi-izpiak errefraktatzen dituzte. Lenteen bidez irudietan aldaketak eragin daitezke: irudiak handitu, txikitu, urrundu, zehaztu... Ikusmenaren hainbat arazo lenteen bidez konpontzen dira.
Beroa eta gorputzek dute portaera
Gorputzak berotzen direnean zabaldu egiten dira, hau da, dilatatzen dira. Gorputzak hozten direnean uzkurtu egiten dira.
Egoera aldaketak
Beroaren hedapena
Kondukzioa (eroapena)
Kondukzioa: tenperatura desberdineko bi gorputz elkarren ondoan jartzen baldin baditugu beroenak beroa emango dio besteari bien tenperatura berdindu arte. Beroa zegoen gorputza hoztuko da eta hotza zegoena berotuko da.
Bero erradiazioa
Elkar ukitzen egon gabe ere, beroa gorputz batetik bestera igaro daiteke. Bero-erradiazioa: gorputz bat bero dagoenean, beroa igortzen du (beroa botatzen du) eta inguruko gorputzak berotzen dira nahiz eta gorputz beroa ez ukitu. Horregatik, eguzkiak igortzen duen beroarekin berotu egiten gara. Berogailu baten ondoan gaudenean berotu egiten gara nahiz eta berogailua ez ukitu.
Konbekzioa
Konbekzioa: konbekzioa likidoetan eta gasetan gertatzen da. Likido edo gas bat berotzen badugu dilatatu egiten da. Berotzen denean pisua galduko du eta gorantz joango da. Ura lapiko batean sutan jartzen badugu ura berotuko da, berotzean pisua galduko du eta orduan gorantz joango da. Gainean zegoen ur hotza jaitsi egingo da eta berotzean berriro ere gora joango da, goikoa behera... etengabeko mugimendua sortuz.
BEROA
Gorputzak beroaren eraginez, egoera alda dezakete. Izotza berotzen badugu, urtu egingo da eta berotzen jarraitzen badugu, lurrundu egingo da. Burdin solidoa ere asko berotzen badugu, urtu egingo da.
BEROAREN HEDAPENA: Beroa alde batetik bestera pasatzen da. Beroa tenperatura handiagoko gorputz batetik tenperatura baxuagoko beste batera pasatzen da, hau da, bigarren gorputza (hotzago zegoena) berotzen da eta lehenengoa (beroena) hoztu egiten da. Hedapen hau (beroa alde batetik bestera pasatzea) hiru prozesuren bidez gerta daiteke: kondukzioa, bero-erradiazioa eta konbekzioa.
UKIMENA
Larruazalaren funtzioak
Larruazala
Gure larruazalak bost funtzio betetzen ditu: 1) Gorputza kanpoko erasoetatik babesten du. 2) Gorputzeko tenperatura erregulatzen du, gehiegi berotu edo hoztu ez dadin. 3) Sentsazioak hautemateko balio du: beroa, hotza, mina... 4) Substantzia txarrak (toxinak) kanporatzeko balio du. Izerdiaren bidez kanporatzen ditugu toxinak. 5) Arnasketa: Biriken bidez arnasten dugu baina gure gorputzak neurri txiki batean, poroen bidez ere hartzen du arnasa.
Larruazalak bi geruza (bi kapa) ditu: epidermisa kanpoaldekoa eta dermisa barnealdekoa.
SOINUA
Soinuaren sorrera
Soinuaren hedapena
Soinuaren propietateak
Errefrakzioa
Islapena
Soinuak oztopo bat aurkitzen badu errebotatu egiten du eta norabidea aldatzen du. Errebotatutako soinua gure belarrietara itzultzen da oihartzuna sortuz.
Argia bezala, soinua ere errefraktatu egin daiteke.
Soinua uhin moduan hedatzen da eta soinuaren hedapenak, honako ezaugarri hauek ditu:Soinua norabide guztietan eta zuzen hedatzen da. Hedapen abiadura, uhinek zeharkatzen duten ingurunearen araberakoa da.
Zerbait bibratzen hasten denean soinua sortzen da. Biriketatik ateratzen den aireak ahots -kordak bibrarazten ditu eta soinuak sortzen dira. Bibrazioak uhinen bidez hedatzen edo zabaltzen dira. Horrela iristen dira soinuak gure belarrietara. Uhinak belarrietara iristen dira eta orduan soinuak entzuten ditugu.
ENTZUMENA
Soinuak airean zehar belarriraino iristen dira eta belarriko zulotik sartzen dira tinpanoraino. Tinpanoa mintz bat da eta, hots-uhinek kolpatzean bibratu egiten du. Bibrazioak belarri barruan dauden hiru hezurtxo ( mailua, ingudea eta estriboa) mugitzen ditu. Hezurtxo horiek soinu-uhinak aurrera bidaltzen dituzte kokleraino. Koklean nerbioak daude. Nerbioek seinaleak eramaten dituzte garunera eta garunak seinale horiek interpretatzen ditu.