Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

R 800 IRAKURKETA GAITASUNA

1

2

3

IRAKURRI AURRETIK

IRAKURRI BITARTEAN

IRAKURKETA JARDUERAK NOLA PRESTATU

IRAKURRI ONDOREN

SOLE, I: Estrategias de LecturaMORENO, V.: Zertarako irakurri?SANZ, A: Irakurmena lantzeko jarduerak nola prestatuHARTUA ETA MOLDATUA. Marta Castillo

IRAKURRI AURRETIK

  • Irakurketaren helburua zehaztu
  • Aurrezagutzak pizteko jarduerak
  • Lexikoaren lanketa
  • Testu-generoa identifikatu
  • Testuaren helburua aztertu
  • Grafiko-irudiei erreparatu
  • Hitz-gakoak zehaztu
  • Hipotesiak egin

IRAKURRI AURRETIK

1. IRAKURKETA-HELBURU POSIBLEAK

1.1. Igarpenak egiteko1.2.Gauzak egiaztatzeko1.3.Geure buruari galderak egiteko1.4.Kontu jakin bati begira testua laburbiltzeko1.5.Irakurritakoa dakigunarekin, edo ustez dakigunarekin, erlazionatzeko1.6.Galderak sorrarazteko edo erantzuteko1.7.Arreta eta oroimena garatzeko1.8. Oharrak hartzeko1.9.Ozenki pentsatzeko1.10.Irakurri ea irakurtzen jarraitu nahi ote dugun jakiteko1.11.Progresio tematikoa ardazteko1.12.Gertaerak eta ideiak elkarrengandik bereizteko1.13.Disfrutatzeko1.14. Ikasteko

IRAKURRI AURRETIK

1.4. Kontu jakin bati begira testua laburbiltzeko

Laburpenak behar bezala egiteko, testu-motak ezagutu behar dira, testu-motek dituzten egiturak, testuinguruak, asmo komunikatiboak, eta horrelako jakintzak besterik ez dira ikasten, landu ezean.Aurretik jakinaraziko diegu ikasleei halako batean irakurketa etengo dugula irakurritakoari buruzko zenbait galdera egiteko. Geldialdiak egin daitezke lerroen artean, lerrokaden artean, orrialdeen artean, baita egitura baten elementuen artean ere (planteamendua, gakoa, amaiera , sarrera, garapena, ondorioa...).Fotokopiatutako testua aurrean izanda, ikasle bakoitzak bere papera jokatuko du:

  • Irakurlea: testua ozenki irakurri
  • Galderak egiten zalea den irakurlea
  • Irakurle detektibea
  • Irakurle kazetaria
  • Irakurle jakintsua
  • Irakurle bikaina
  • Irakurle igarlea
  • Irakurle pentsalaria
  • Irakurle gramatikala
  • Irakurle kritikoa

IRAKURRI AURRETIK

1.8. Irakurri oharrak hartzeko

Oharrak hartzea ez da izaten ikaskuntzaren berariazko helburu bat. Kontuan hartzekoa da oharrak ongi hartzeak zerikusi zuzena daukala ulermenezko irakurmenarekin. Jarduera horretan hasteko gonbite gordina egin aurretik, zenbait ariketa egin beharko lirateke: markatzea edo azpimarratzea, orriaren alboan laburpenak egitea edo luzera ezberdinetako testu zatiak lerro batera edo esaldi batera laburbiltzea.

  • Markatzeko edo azpimarratzeko jarduerak ezberdinak izan daitezke. Helburuaren arabera, izen abstraktuak, aditzak, lokailuak...
  • Garrantzirik gabeko informazioa ezabatzeko jarduerak
  • Testu zati bat funtsezkoenera laburbiltzeko jarduerak
  • Orriaren albo batean laburpenak egiteko jarduerak

IRAKURRI AURRETIK

2. Aurrezagutzak pizteko jarduerak

Ikasleek testu bat irakurtzean topatzen duten zailtasun ohikoenetako bat da ez dakitela edo ezin dutela erlazionatu irakurtzen dutena dakitenarekin, zeren eta irakurritakoak ez du zerikusirik dakitenarekin. Hau da, ezin dute ulertu eta erlazionatu beren bizitzarekin edo beren ezagutzekin. Aurrezagutzak pizteko hurrengo jarduerak egin daitezke:

  • Irakurriko den testuan agertuko den gaiaren inguruan hitz egin edo eztabaidatu
  • Zer dakizu....-ri buruz? - idatzi galdera horren erantzuna
  • Gairekin harremana duen bideo bat ikusi
  • Galdera gidatuak
  • Konstelazio semantikoak
  • Hiztegia landu: ezagutzen ez diren hitzak definitu, hiztegi pertsonalak sortu, testuingurutik esanahia ondorioztatu
  • Idazlearen asmoa identifikatu: pluralaren erabilera, aukeratutako hitzak, erreferenteak
  • Testu antolatzaileei erreparatu ideien arteko hierarkia ezartzeko

IRAKURRI AURRETIK

Irakurri bitartean egiteko jarduerak

a) Ikasleek irakasleak jarraitzen dituen hipotesiak, galderak, zalantzak, ondorioak,… ikusi behar dituzte. b) Taldekako irakurketa: irakurketa prozesua gidatzeko ardura batetik bestera pasatzen da. Irakasleak oinarrizko 4 estrategia erabili ditzake: 1. Norberak irakurritakoaren laburpena egiten du eta oniritzia hitzartu egiten du. 2. Testuak azaldutako hainbat zalantza argitzeko eska dezake. 3. Berriro irakurtzea eskatzen duten 3-4 galdera formulatzen ditu. 4. Falta denaren ulermena kudeatzeko, ikasle bati betebeharra eman: hipotesi berriak formulatu. c) Norbanakoaren irakurketa: testuan zehar galderak jarri igarpenak egiteko helburuarekin. d) Ulermena kontrolatu nahi bada testu bat akatsak dituena irakurri eta akatsak zuzendu. e) Erabakiak hartzeko helburua ere landu daiteke: xedea lortzeko beharreazkoa ez bada, irakurketa eten behar; alde batera utzi, itxaron, edo kanpoko iturri batera jo (hiztegia, irakaslea, ikaskidea)

IRAKURRI BITARTEAN

BIKOTEKA IRAKURRIIRAKURKETA PARTEKATUAMETAKOGNIZIOA ETA AUTOERREGULAZIOAIRAKURKETA KRITIKOA

IRAKURRI BITARTEAN

Irakurri ondoren: Ideia nagusia

Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak testutik atera. Ideia nagusia lortzeko arau hauek bete behar dira: (Van Dij)

  • Garrantzitsua ez den informazioa kendu
  • Esaldi tematikoak azpimarratu. Esaldi tematikorik ez badago, asma ezazu zerorrek
  • Errepikatzen den informazioa eta informazio hutsala kendu.

Ideia nagusia ateratzea oso zaila da eta heldutasunarekin harreman zuzena du. Irakurketa-xedearen eta aurrezagutzen araberakoa da. Horregatik, irakasleak azalduko du ideia nagusia zer den eta halakoak identifikatzeko, inferitzeko edo sortzeko arauak zein diren. Ahoz deskribatu beharko du arau horiek nola aplikatu behar diren.

Irakurri ondoren: laburpena

.Prozedura ez da batere erraza, horregatik, teorialari batzuek zera erabaki dute, prozesua unitate soilagotan deskonposatzea eta ahozko jardueren proposamen bat eskaintzea. Eman beharreko pausoak hurrengoak lirateke:1. IRAKURRI AURRETIK Ideia nagusia eraikitzeko bidean eman beharreko lehen pausoa da pasarte bateko ideia nagusiari buruzko hipotesi bat planteatzea eta hura egiaztatu eta perfekzionatzea. Estrategia emankorra da. Ez da egiten zaila. Hala ere, haren zehaztasuna irakurleak testuaren edukiari edo egiturari buruz lehendik daukan ezagutzaren baitan egongo da. Ikasleak, irakurtzen hasi bezain pronto, ahoz adierazi beharko du testuaren aurrean duen jarrera: “Hemen ulertzen dut”, “honek zera esaten dit”, “esaldiaren hasiera”, “hurrengo lerrokadan”, “uste nuen gauza bati buruz hitz egin behar zidala eta orain dio...” 2. IRAKURRI BITARTEAN Digestioaren unea deitu izan dena da. Irakurri bitartean, irakurleak testuko informazioa informazio garrantzitsuko gune erabilgarriagoetara bihurtzen du. Jarrera nahikoa pasiboa dauka; memorian daukan informazioa automatikoki prozesatu arte itxaroten du. Eta automatikoa baldin bada, gauza gutxi erants daiteke. Baina zenbatzeko orduan, arintasunez berrirakurri behar da eta ideia edo hitz egokiak bilatu behar dira. Horrenbestez, berrirakurtzea praktikatu beharreko teknika bat da. IRAKURRI ONDOREN Ideia nagusia esango da, baina hasierako hipotesiaren egiaztapena ezinezkoa bada, testuari buruzko aurretiko ezagutza eskasa duelako edo ezer ere ez dakielako da. Irakurleak azaletik irakurri, gai bat atera eta ondoren irakurtzen jarrai dezake.

Irakurri ondoren: laburpena 2

.DEUSEZTATZEAREN EDO KENTZEAREN ESTRATEGIA Bi prozesu eskatzen ditu: garrantzirik gabekotzat jotzen den guztia hautatzea eta kentzea. Prozesu horiek, dena den, ez dira burutzen errazak, zeren eta garrantzirik gabekoa eta garrantzitsua bereiztea eskatzen baitute. Ikasle guztiek, ordea, ez dute gaitasun hori arrakasta handiz landu.Arau horren arabera, testuaren esanahi orokorrerako beharrezkotzat jotzen ez den informazio guztia kendu beharko dugu. Horrenbestez, ezabatu egin beharko dugu.Baina, diogun bezala, kentzeko lan horrek, ezinbestean, hautatzea eskatzen du. Gainera, kenketaren ondorioz, zenbait hitz eta esaldi topatuko ditugu beren garrantziarengatik laburpenean testuan zeuden bezalaxe edo aldaketa gutxirekin geratuko direnak (aditz formaren aldaketa, zenbait preposizio kendu edo aldatzea).ORDEZTEKO ESTRATEGIAK Estrategia honek ere prozesu bikoitza dauka: orokortzea eta eraikitzea. Eta, aurrekoa bezala, ikasleek haiek praktikan jartzeko orduan arrakasta izateko aukerak gutxi dira. Izan ere, bietako bakarra ere ez da aplikatzen erraza. Lerrokada bakoitza irakurtzerakoan, testuko kontzeptu edo baieztapen batzuk batera bildu eta adierazpide laburrago batez ordezteko aukera aztertuko dugu. Prozedura horren bitartez testuan dauden formulazio batzuk batean bilduko duen enuntziatu bat eraikiko dugu.Azken batean, Van Dijen arauei jarraituz iradoki ditugun lau aldagaiak –kentzea eta hautatzea, orokortzea eta eraikitzea– bi pauso metodologikotan bil daitezke:a) Lehen estrategia kentzean edo/eta hautatzean datza. b) Bigarrena laburbiltzean eta geure hitzekin testuan topatzen ditugun baieztapenen antzekoak esatean datza.

Estrategia heuristikoak: enuntziatuak

Ondoko eskema –E. Gómezen Resolución de problemas liburutik hartuta dago– oso baliagarria izan daiteke:ENUNTZIATUAREN AURREKO EGOERA Enuntziatua poliki irakurtzen dut. Ulertu dut? EZ. Hitz guztiak ulertzen saiatuko naiz. Marrazki edo eskema bat egingo dut. Gauzak manipulatuko ditut. Arazoa kopuru txikien arabera pentsatuko dut. Egoera zehatz baten araberako partikularizazioa egingo dut. Antzeko arazoekin lotuko dut. Laguntza eskatuko dut.

Ulermena hobetzeko jarduera posibleak

Esaldi koeherenteak eraiki osagai desordenatuak erabilizTestu zati bat, osagatien ordena aldatua duenaBi testu zatikatu eta nahasiak berreraikitzeaTestu batean esaldi pirata aurkitzeaTestua osatu: cloze test, familia lexikoarekin loturiko hutsuneak, lokailurik gabeko testua...Berridatzi testua zure hitzekin, laburtuz....