Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Musikala

Bizitza

Nire

Ekhi E.A.

1

Smoke On the Water

2

Help!

3

Nothing Else Matters

4

Starway to Heaven

6

Echoes

7

Open your Eyes

8

Poison

9

Bohemian Rhapsody

Abestiak

5

10

Añadir subtítulo

November Rain

Blackbird

Smoke on the Water

Deep Purple

Kanta hau, Deep Purple hard rock generoko taldeak, zehazki esanda, Richie Blackmore gitarristak konposatu zuen 1972. urtean. Machine Head diskoko protagonista izan zen 1972. urte bukaeran eta 1973 hasieran eta abestia bere konposatzaileekin batera historiara pasa zen. Riff esanguratsuarekin hasten da eta erritmoa ez da aldatzen. Ian Gillan-ek abesten du.Ni txikia nintzenean nire aitak kotxean abesti hau jartzen zidan eta niri asko gustatu zitzaidan, gero aitonak Deep Purpleren kontzertu baten DVD bat eman zidan eta ikaragarri harrituta gelditu nintzen. Urte gutxi pasa ondoren ezer jakin gabe etxean zegoen gitarra bat hartu eta abesti hau atera zitzaidan.

Help!

The Beatles

Pop rock eta folk rock abesti motz eta alai hau, John Lennon-ek konposatu zuen 1965. urtean The Beatles taldearekin. Help! albumean azaldu zen 1966. urtean argitaratua, gainera Help! deitutako pelikulako protagonista izan zen. Abesti honek oso erritmo azkarra du.Abesti hau nire amak erakutsi zidanean nire bizitza guztiz aldatu zen. Entzun nuen momentuan jakin nuen nik ere hori egin nahi nuela, eta gitarra ikastea erabaki nuen. Beti jartzen nuen abesti hau eta azkenean asko nekatu nintzen. Baina kanta honek bizitza betirako markatu zidan.

Nothing Else Matters

Mettallica

Heavy metal-eko balada hau Metallica thrash metal generoko taldeko James Hetfield eta Lars Ulrich-ek konposatu zuten 1992. urtean. The Black Album diskoan agertu zen urte berean argitaratua, izugarrizko arrakasta izan zuen. Hasieran erritmo lasaia du eta bukaera aldean heavy metal nahiko fuertera pasatzen da.Gitarrarekin nere kabuz ikasi nuen lehen abestia izan zen, eta memorian grabatua gelditu zait, begiak itxita eta batere pentsatu gabe berdin ateratzen zait. Abesti honek lagundu zidan The Beatles taldea alde batera uzten et nire burua beste rock estiloetara irekitzen.

Stairway to Heaven

Led Zeppelin

Abesti hau Led Zeppelin hard rock talde britanikoko Jimmy Page eta Rober Plant-ek konposatu zuten 1971. utean. Led Zeppelin IV albumean azaldu eta berehalako arrakasta izan zuen, gainera, haren gitarra solo-a historiako hoberenetakoa bezala iragarri zuten aldizkari gehienetan. hasiera oso lasaia du eta gero azkartzen da. Rober Plant-ek abesten du.5 urte nituenean nire aitak jartzen zuen eta ikaragarri gustatzen zitzaidan. Gauero lo egiteko jartzen nuen eta amets egiten nuen egunen batean ni ere horrelakoa izango nintzela.

November Rain

Guns N' Roses

Heavy metalen balada hau Guns n Roses taldeak konposatu zuen 1992. urtean eta urte berean ateratako Use Your Ilusion I albumean azaldu zen. Axl Rose abeslariak konposatu zuen. Erritmoa hasieran lasaia da, baina gero azkartzen joaten da. Hasieran alaia da eta bukaerako zatian triste jartzen da.Nire jaiotze datarekin zer ikusi handia du, azaroko euria du izen eta 2004ko azaroaren 11n (ni jaio nintzen egunean) kontzertu batean jo zutenean euria egiten hasi zuen eta bukatu zutenean euria gelditu zen. Gainera nire ama aurdun zegoenean abesti hau entzuten zuen, eta nire lehen pausoak ere abesti honekin izan ziren.

Echoes

Pink Floyd

Abesti hau guztiz psikodelikoa da Pink Floyd-en abesti guztiak bezala, eta progresibo hasieran postu garrantzitsua izan zuen. 1972. urtean Roger Waters, David Gilmour, Richard Wright eta Nick Mason-ek konposatu zuten. Meedle albumean eta Live at Pompeii pelikulan azaldu zen. David Gilmour eta Richard Wright-ek abesten dute.Nire aitonak erakutsi zidan abestia eta entzuten dudan bakoitzean berataz gogoratzen naiz eta faltan botatzen dut txikia nintzenean elkarrekin pasatzen genuen denbora.

Open Your Eyes

Alter Bridge

Metal alternatibo generoko abesti hau Alter Bridge taldeak konposatu zuen 2004. urtean. Berealako arrekasta izan zuen One Day Remains albumean ateratzean. Myles Kennedy eta Mark Tremotik abesten dute.Deforestazioari buruz hitz egiten du, eta nire pentsamenduen islapena da. Bestalde, gitarra soloa entzutean dardarka jartzen naiz emozioz.

Poison

Alice Cooper

Heavy metal generoko balada hau Alice Cooper-ek konposatu zuen 1989. urtean. Trash albumean atera zen urte berean. Alice Cooper-ek abesten du. Erritmoa aldatzen da zati batetik bestera.Abesti honek lagundu zidan nire zati iluna aurkitzen eta ulertzen. Gainera nire aitarekin egin nuen bidai bat gogorarazten dit, eta orduan bezalaxe disfrutatzen dut entzuten.

Bohemian Rhapsody

Queen

Abesti hau 1975. urtean konposatu zuten Freddie Mercury, Brian May, Roger Taylor eta John Deacon-ek Queen taldearekin. Generoa ezin da zihur esan, izan ere, hainbat ditu, rock progresiboa dela esan dezakegu bat batean erabat aldatzen delako, baina hard rock, art rock, glam rock heavy metal dela ere esan dezakegu. 1985. urtean wembley-eko kontzertua historia bihurtu zen eta abestia musikaren historia osoan konposatu den obra hoberena izatera pasa zen. Ospetsua da azaltzen diren ahotsengatik.Pianoa hasten denetik abestia bukatu arte emozioak nire zainak betetzen ditu eta bigarren estrofan negargurea sartzen zait.

Blackbird

Alter Bridge

Abesti hau 2007-an konposatu zuen Alter Bridge taldeak. Heavy metaleko balada hoberenetakoa da jende gehienarentzat. Bi gitarra solo ditu, lehenengoa Myles Kennedyk jotzen du ete bigarrena, Mark Tremotik jota, rockaren historiako hoberena bezala agertu zen gitarist aldizkarian.Ez daukat hitzik abesti honengatik sentitzen dudana deskribatzeko, joan nintzen kontzertu batean jo zuteneak ahozabalik gelditu nintzen, ez nekien zer egin edo zer esan. Momentu hortatik jakin nuen zein izango zen nire etorkizuna.

LAN MUSIKALA