Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Naiararen bizitza musikala

Jon Braun

Imanol Urbieta Jon Braunen egilea da. 1868an sortu zen Estatu Batuetan baina ez dakigu noiz euskararatu zen. Soinu luzeak erabiltzen ditu, eta emakume batek abesten du. Abesti hau aukeratu dut, nire anaia txikia zenean abesti hau abesten niolako eta oroitzapen onak ekartzen dizkidalako, eta poza transmititzen dit.

Itsosontzi baten

Kaixiano da Itsasontzi baten abestiaren egilea da. 1986an, Antzuolan. Abestia, "Itsasontzi Baten"" diskaren barruan dago. Kaxiano berak abesten du. Txikitan Txirri, Mirri eta Txiribiton entzuten nituenean, kanta hau abesten zuten eta asko emozionatzen nintzelako aukeratu dut.

Maite Zaitut

Pirritx eta Porrotxen abestia da. 2005ean Lasarte Orian sortua. Maite Zaitut albumaren barruan aurki dezakegu. Pirritxek abesten du. Abesti erritmikoa da eta erritmikoa. Txikia nintzela maite zaitut kanta nire gurasoei kantatzen nien eta kanta hau entzuterakoan momentu haiek gogoratzen ditudalako aukeratu dut. Emozioa transmititzen dit.

Hau Pupu eta hau Lore

Pirritx eta porrotx pailazo ezagunek egin zuten abesti hau. Lasarte-Orian 2010ean. Ongi etorri pupu eta lore albuma osatzen du. Bi pailazoek abesten dute. Txikia nintzela kotxean joaten nintzela jartzen zidaten eta horregatik aukeratu dut. Poza eta emozio transmititzen dit.

Lau Teilatu

Itoiz izan zen abesti honen egilea, 1978an Mutriku-Ondarroan. Itoiz albumean dago. Juan Karlosek abesten du eta lasaia da. LH-ko autobusean kantatzen genuen eta momentu honak oroitzatzen ditut eta horregatik, aukeratu dut. Halaere, Tristura transmititzen dit.

Porru Patata

Gozategi taldeak sortu zuen, Orion, 1998an. Pop eta trikiti musika mota da. Asierrek kantatzen du. Orain dela urte batzuk, Gozategi Urdiainera etorri zen eta entzuten dudan bakoitzean festak oroitzen ditudalako aukeratu dut.. Festetako gogoak eta poza transmititzen dit.

Euritan dantzan

Gatibu taldeak sortu zuen abesti hau, 2014an, Gernikan. Rock musika da eta "Euritan dantzan" diskoa osatzen du. Oso martxosoa da. Kanta asko gustatzen zaidalako aukeratu dut. Poza transmititzen dit.

Iñundik iñoare

Bilboko Huntza taldeak sortu zuen """Iñondik Iñoare" abestia 2016an. Pop, trikiti eta ska musika mota kantatzen dute. Abesti hau "ertzetatik" diskakoa da. Josunek eta Uxuek abesten dute. Asko gustatzen zaidalako aukeratu dut, izan ere, poza transmititzen dit.

Kanta guztiak batera