Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

Jolastu nahi al duzu?

EUROPA

Ezagutzen al dituzu beste kulturetako jolasak?

AFRIKA

AMERIKA

ASIA

Jolastu nahi al duzu?

Jolasaren izena: “PAN BOUM” Jatorria: FRANTZIA Jokalarien artean borobil baten erdian kokatuko den “ehiztaria” aukeratzen dute. Gainontzeko jokalariak, “untxiak” aulkietan eserita daude borobila osatuz. Ehiztaria borobilean zehar doa eta jokalarietako bati tiro egiten diola simulatzen duenean, “pan” eginez, honek bi eskuak burua inguratuz jarri beharko ditu untxiaren belarrien moduan. Adi egon ez bada eta untxiak hau egingo ez balu hilik geratzen da bi besoak gurutzatu beharko ditu. Adi egon bada, jolasak jarraitzen du eta ehiztaria beste untxi bat ehizatzera joango da. Ehiztariak “boum” egingo balu ordea, untxia geldirik geratu behar da besoak gurutzaturik, eskuak belarrien moduan jarriko balitu hilik geratuko litzateke. Jolasa untxi guztiak hiltzean amaituko da.

EUROPA

Jolastu nahi al duzu?

EUROPA

Jolasaren izena: “THE OCEAN IS STORMY” Jatorria: DANIMARKAJokalariak aulkietan eserita borobil bat osatuko dute. Beraietako batek balearen papera beteko du eta gainontzeko jokalariak itsasoko arrain ezberdinak izango dira (sardina, berdela, hegaluzea,…). Balea borobilaren kanpotik birak ematen hasiko da eta arrainen izenak ahoskatzen joango da, izendatzen dituen arrainak aulkietatik altxa eta berari jarraitzen hasiko dira. Baleak “trumoia” ahoskatzean aulki bat kenduko du eta jarraitzen zioten arrainak esertzen saiatuko dira. Aulkirik gabe geratzen den arrainak balearen papera beteko du hurrengo jolasaldian.

Jolastu nahi al duzu?

JOLASAREN IZENA: DOSU JATORRIA: BENINSei jokalarien taldeak egingo dira. Talde bakoitzean jokalarietako batek hondarrezko bost tontor prestatzen ditu eta hauetako batean objektu bat sartzen du (harritxo bat, txanpona,…), beste bost jokalariek tontor bana aukeratuko dute eta asmatzen duena izango da jokoa berriro hasiko duena. Hondarrik eskura ez bada, plastikozko edalontzietan ezkutatu daiteke objektua.

AFRIKA

Jolastu nahi al duzu?

Jolasaren izena: “Katuak arratoia jan du” Jatorria: ANGOLAHaurrek borobil bat osatuko dute eskutik helduta. Jokalarietako bat borobilaren erdian kokatuko da (arratoia) eta bestea borobilaren kanpoaldean (katua). Katua borobilean sartu eta sagua harrapatzen saiatuko da eta borobila osatzen duten jokalariek arratoia babestuko dute katua sartzea galaraziz. Hau ahoskatu beharko dute bitartean: “katuak arratoia jango du!”.

AFRIKA

Jolastu nahi al duzu?

Jolasaren izena: “ESKUA ALTXA”Jatorria: SIRIAJokalariak zutik borobil bat osatuz ezartzen dira. Beraietako bat erdian kokatzen da. Aurrez adostutako seinale batekin biraka hasten da borobilean zehar jokalarietako baten aurrean kokatu eta seinaleztatzen du, eskua altxa dezan eskatuz: “Altxa eskua”. Eskua altxa behar duena, ordea, ez da seinaleztaturiko jokalaria izango, bi aldeetara dituen jokalariak baizik. Hauek azkar altxa beharko dute eskua, eskuinean kokaturiko jokalariak ezkerreko eskua eta ezkerraldean dagoenak eskubikoa. Akatsen bat egiten duen jokalariak jokoa hasiko du.

ASIA

Jolastu nahi al duzu?

Jolasaren izena: “SOLUNG YETBUM” Jatorria: MYANMARJokalariak kate bat osatu behar dute eskutik helduta. Katearen hasieran edo amaieran dagoen jokalaria jolasaren gidaria izango da. Hau katearen barrutik jiraka hasiko da espiral bat osatu arte, “lolung yetbum, lolung yetbum” esanez. Behin espirala osaturik jokalariek “Ebakia!” oihukatuko dute eta espirala desegiten hasiko dira kontrako bidean joaz, berriro ere kate zuzen bat osatu arte. Jokalariek jolas honekin zuhaitz bat inguratzen ari direla irudikatzen dute, zuhaitza espiralaren muturrean geratzen den jokalaria izanik.

ASIA

Jolastu nahi al duzu?

Jolasaren izena: “Lotua” (“EL VENDADO”)Jatorria: KOLONBIA Jokalariak zutik jartzen dira borobilean eta erdian begiak estalirik dituen jokalari bat kokatzen da, eskuan makil bat duela. Seinale zehatz batekin borobila biraka jartzen du, “gurpila mugitu dadila” (ande la rueda) esanaz eta borobilean daudenak “mugituz doa” (andando va) erantzunez. “Gurpila gelditu” (“para la rueda”) esatean, “gelditu da” (“parada está”) erantzun behar dute. Momentu horretan, borobilean kokaturiko jokalariak geratu egiten dira eta erdiko jokalariak beraietako bat makilaz seinalatuko du. Seinalaturiko jokalariak txistu egin behar du (zerbait ahoskatu dezake: animalia baten izena, fruta batena, etab.), eta erdiko jokalariak beraietako zein den asmatzen badu, honegatik ordezkatzen da, eta asmatzen ez badu jolasa berriz ere hasiko du.

AMERIKA

Jolastu nahi al duzu?

Jolasaren izena: “Txankleta” Jatorria: DOMINICAR ERREPUBLIKA Borobilean eserita, jokalarietako batek oinetakoa borobilaren barrura botatzen du. Oinetakoa gora begira geratzen bada, guztiek seinalatu eta “Hori da aukeratutakoa” esan behar dute. Jokalarietako batek farre egiten badu kanpo geratuko da. Oinetakoa behera begira erortzen bada, jokalariek farre egin behar dute nabarmen (10-15 segundu). Farre gutxien egiten duen jokalaria ere kanpo geratuko litzateke.

AMERIKA

Jolastu nahi al duzu?

Jolasaren izena: “ERRATZAREKIN ERRAZTUZ” Jatorria: KANADAJokalariak zutik jarriko dira borobil bat osatuz eta eskuak bizkarrean jarriko dituzte gerriaren parean. Modu honetan, musikaren erritmora, erratz bat pasako dute bizkar batetik bestera. Musika geratzen denean, erratza eskuetan duen jokalaria borobiletik atera beharko da. Jokoak jarraitzen du erratza duen azken jokalari bakarra egon arte jokoak jarraitu egingo du.. Jokoa moldatu daiteke, erratz bat baino gehiago erabiliz edo/eta musika geratzean erratzarekin dagoena kanpo geratu ordez belauneko jarriz, etab.

AMERIKA

Jolastu nahi al duzu?

Jolasaren izena: “MUK”Jatorria: KANADAJokalariak borobilean eserita, beraietako bat aukeratzen dute erdian jartzeko. Erdian jarri denak eserita dagoen jokalari bat behatzarekin seinalatuko du eta honek “MUK” esan behar du, isilik eta aurpegi serioarekin, seinalatu duen erdiko jokalariak barre eragiten dion bitartean. Barre egitea lortuz gero paperak aldatuko dira eta borobilean eserita zegoena erdira pasako da.

AMERIKA