Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

PARTITURA BAT NOLA IRAKURRIA

EGILEAK: NAIARA ETA GORKA

PARTITURA BAT NOLA IRAKURRI

Partitura bat irakurtzeko hainbat elementu ezagutu behar dituzu, eta horretarako hizkuntza musikala ikasi behar duzu.

PENTAGRAMA

Pentagraman musika idazten da. Bost lerrok eta lau tartek osotzen ditu. Lerroetan eta tarteetan musika idatzi daiteke, pentagrama barruan zein kanpoan. Musikako ikur guztiak pentagraman idazten dira.

SOL KLABEA

Klabeak nota bakoitzak hartzen dituen izena eta lekua adierazten du. Pentagrama hasieran idazten da. Zazpi klabe dagoz, gehien erabiltzen direnak SOL eta FA izanik. SOL klabeak sol nota pentagramako bigarren lerroan idazten dira, eta horren arabera beste nota guztiak kokatu daitezke.

NOTAK

Notak doinuaren garaiera irudikatzen du. Zazpi nota daude: DO, RE, MI, FA, SOL, LA eta SI. Hortik aurrera izenak errepikatzen dira, aldatzen dena segundoko bibrazio kopurua izanik . Pentagraman ordenaz eta behetik gorantz kokatzen dira.

Figurak eta isiluneak

Figurek doinuaren iraupena irudikatzen dute. Figura bakoitzak bere neurri berdineko isilunea dauka. Figurek, handienetik txikienera, hauek dira: BOROBILA, ZURIA, BELTZA, KORTXEA, KORTXEAERDIA, FUSA eta FUSAERDIA. Figura bakoitzak bere aurrekoaren erdia balio du. Figurek eta isiluneek, azentuazioarekin eta konpasez batera, erritmoa osotzen dute.

KONPASA

Konpasak binako, hirunako eta launako zati berdinetan banatzen da, musikaren denbora, azentuen arabera. Konpas bakunak eta konposatuak dagoz: Bakunak: pultso bakoitza bitan banandu daiteke. Konposatuak: pultso bakoitza hirutan banandu daiteke.

BANALERROA

Musika irakurketa erresagoa izateko, konpasak banalerroen bidez banatzen dugu, pentagrama goitik behera zeharkatuz. Abestia amaitzen danean edota partiturena aldaketa nabarmenak dagoenean lerro bikoitza idazten da.

BITARTEAK

Bitartea noten artean dagoen distantzia da eta tonu eta tonuerdietan neurtzen dira. DO eskalan hauek dira bitarteak:

ALDAKARIAK

Aldakariak noten garaiera aldatzen dituen ikurrak dira: Sostenitua: tonu erdi igotzen du Bemola: tonu erdi jaisten du. Sostenitu bikoitza: tonu bat igotzen du. Bemol bikoitza: tonu bat jaisten du. Bekoadroa: aurrekoak baliogabetzen du. Aldakariak berezkoak eta akzidentalak izan daitezke: Berezkoak: hasieran idazten dira, klabearen eta konpasaren ondoan, eta partitura guztian eragiten dira. Akzidentalak, noten aurrean idazten dira eta konpas barruan bakarrik eragiten dira..

TEMPOA

Tempoa musika obraren erritmoa zehazteko balio du, musikaren abiada eta izaera adieraziz. Pentagrama hasieran idazten da, honelako hitz italiarrak erabiliz: LENTO= geldi ADAGIO= motel MODERATO= patxadaz ANDANTE= lasai xamar ALLEGRO= arin VIVACE= bizi PRESTO= oso arin Abiadura zehatz neurtzeko metronomoa erabiltzen da.