Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

2017ko maiatzak 12an

Busturiako eskolan

Elkartu gara

Uzelai, Montorre, Mundaka, Urretxindorra eta Haizeder

LEHENENGO AGURRA

Egunari hasiera emateko 6.mailako ikasleek bertsoa bota dute, eta honela etorritako eskola guztiei harrera eman diete.

ENTSAIOAK

Agurra entzun ondoren denok joan gara entsaiatzera. Zikloka antolatu gara eta patioa, plaza, frontoia eta tenis pistak erabili ditugu. Bakoitza bere eskolan egindako lana nabaritu da eta hasieratik nahiko ondo atera zaigu...

HAMAIKETAKOA JATEN

Entsaioak egin ondoren lasaitu gara apur bat, eta heseri gara gailetak jaten. Denok eskolaren inguruan elkartu gara.

EMANALDIA

1-2 MAILAKOAK

4-5 URTEKOAK

5-6 MAILAKOAK

3-4 MAILAKOAK

2-3 URTEKOAK

TAILERRAK

Emanaldia bukatu ondoren Haur Hezkuntzako ikasleak tailerrak egin dituzte. Margotu, koilarrak, jolastu... oso ondo ibili dira. Gurasoek lagundu digute tailerrak egiten eta denon artean ondo pasatu dugu.

AURPEGIAK MARGOZTEN

Badakigu umeei asko gustatzen zaiela aurpegia margoztea. Eta nahi izan duena aurpegia margoztu du. Benetan margolariak artistak izan direla!

JOLASAK

Txikitxoak tailerrak egiten egon diren bitartean nagusiak jolasak egin dituzte tenis pistetan. Jolasetan denok nahastuta egon dira, eta oso interesgarria izan da sortutako harremana eskola desberdinen artean. Hala ere oso ondo pasatu dute!

BAZKALTZEKO ORDUA

Bazkaltzeko inguruko leku guztiak erabili ditugu; patioa, plaza, frontoia eta tenis pistak.

Ordu honetarako gosetute egon dira umeak, eta dena jan dute. Gero jolasteko denbora izan dute agurtzeko momenturarte.

AZKEN AGURRA

Eta honela eguna bukatu da 6.mailakoen bertsoarekin.

Montorreko zuzendariak testigua hartu du. Datorren kurtsoan Arteagara joango gara denok egun hau ospatzen.