Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

KARBONOAREN KIMIKA

ezaugarri orokorrak

Konposatu organikoen kopurua izugarria denez, ezinezkoa da banan-banan aztertzea. Beraz, taldeka sailkatu behar dira errazago aztertzeko. Hori egiteko, hainbat irizpide erabil daitezke, hala nola, tamaina (handiak, txikiak, ertainak), agregazio-egoera(solidoak, likidoak, gasak), eta abar. Baina, horietatik, funtzio taldearen araberako sailkapena da erabilgarriena.

Funtzio taldea molekulari ezaugarri kimiko jakin batzuk ematen dizkion atomobilkura da.

Kimika organikoan, funtzio talde ugari daude eta bakoitzakkonposatu multzo desberdin bat sortzen du

Hidrokarburoen deribatu oxigenatuak konposatu organikoak dira. Beraien molekuletan oxigeno atomoak dauden talde funtzionalak daude. Honako hauek dira garrantzitsuenak: alkoholak, aldehidoak, zetonak eta azido organikoak.

Hidrogenoz eta karbonoz soilik eratutako konposatu organikoa da. Naturan dauden hidrokarburorik gehienak petrolioan metatuta daude, huraren jatorria den materia organikoak karbono eta hidrogenozko molekula ugari baitzuen eta, elkarri lotzean, mota guztietako hidrokarburoak sortu ziren.

KIMIKA ORGANIKOA

Hidrokarburoak

Konposatu organiko oxigenatuak

KONPOSATU ORGANIKO OXIGENATUAK

Alkoholak

Aldehidoak

Azido organikoak

Zetonak

ALKOHOLAK

Alkoholak

Alkoholak hidrogeno atomo bat edo gehiago, hidroxilo taldeagatik (-OH) ordezkatu dituzten hidrokarburoetatik sortzen dira.

ETANOLA et... kateak bi karbono dituela adierazten du. ...an..karbonoaren arteko loturak sinpleak direla adierazten du. ......ol (OH) taldea duela adierazten du

ALKOHOLAK

Aldehidoak

Karbonoaren eta oxigenoaren arteko lotura bikoitza duten konposatuak dira. C=O lotura bikoitza karbono katearen ertz bateko karbonoan dago

BUTANALA but... kateak lau karbono dituela adierazten du. ...an..karbonoen arteko loturak sinpleak direla adierazten du. ......al (C=O) ertzeko karbonoan dagoela adierazten du

ALKOHOLAK

Zetonak

Karbonoaren eta oxigenoaren arteko lotura bikoitza duten konposatuak dira. C=O lotura bikoitza barneko karbono batean dago.

PROPANONA (azetona) prop... kateak hiru karbono dituela adierazten du. ...an..karbonoen arteko loturak sinpleak direla adierazten du. ......ona(C=O) barneko karbonoan dagoela adierazten du

AZIDO ORGANIKOAK

Azido organikoak

Karbonoaren eta oxigenoaren artean lotura bikoitza, C=O, eta lotura sinplea, C-O-H, biak batera eta karbono atomo berean gertatzen dira.

AZIDO METANOIKOA (azido formikoa) met... kateak karbono bakarra duela adierazten du. ...an..karbonoen arteko loturak sinpleak direla adierazten du. azido.....oiko (C=O eta C-O-H) taldea duela adierazten du

milioika konposatu...

Milioika konposatu organiko ezagutzen da.

Esterrak, aminak, hidrokarburo aromatikoak, eterrak, esterrak, amidak, Makromolekula biologikoak (aminoazidoak...), polimeroak...

Kimika organikoak, naturan gertatzen diren prozesuak behatu ez ezik, eraldatu egin ditzake, eta prozesu eta produktu berriak sor ditzake.

www.ekigunea.eus

Molekulak, in fraganti!