Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

EUSKARA 4.GAIA

ESKOLAKO IPUINEN LAPURRETA

Bazen behin, Altzako herri-ikastetxean liburutegi haundi bat. Bertan ordu pila pasatzen genituen irakurtzen, jolasten, ikasten...primeran pasatzen genuen. Baina ostiral euritsu batean, ikasle eta irakasle guztiak auzoko frontoian eskolako jaialdia ospatzen ari ginela, eskolara lapur bat sartu zen, eta gure liburu eta ipuin gustukoenak eraman zituen. Handik aurrera, liburutegia berriz ipuin eta liburuz betetzeko, ikastetxeko ikasle eta irakasleak martxan jarri ginen, eta ipuin berriak sortzea erabaki genuen.

Sortuko al ditugu guk ere ikastetxeko liburutegirako ipuinak?

Ipuinak sortu ahal izateko ondo idazten jakin behar dugu. Horretarako, egin klik hemen eta hasi lanean.

ZER EGINGO DUGU?

EUSKARAKO UNITATE DIGITALA

ULERMEN GALDERAK

ENTZUN ETA ERANTZUN

PUNTUAZIOA: bi puntuak

PANPOX, Patxi Zubizarreta

Irakurri ezazu 4.Gaiko irakurgaia, eta ondoren joan zaitez ULERMEN GALDERAK jartzen duen tokira.

KORTESIAZKO ESAPIDEAK

IRAKURTZEKO PREST?

NORI, NOREN eta NONGO

TELEBISTAKO IRAGARKIAK

IRAGARKI IDATZIAK

IPUINAREN ATALAK

ULERMEN GALDERAK

  • Zer egiten dute ikasleek ostiralero?
  • Zer aurkitu zuen protagonistak behin eskolako atean?
  • Zer zioen argazkiak?
  • Nola argitu zuten bigarren iragarkiaren misterioa?
  • Zer aurkitu zuten kasualitatez kafetegi batean?

1. Saioa.

Hiztegia:Ur-jauzi: ibaietako ura garaiera handi batetik erortzen denean. Aztarna: misterioa argitzeko arrastoa edo bidea.Jacuzzi:ur-masajea ematen duen bainuontzia.

Idatzi gaurko data eta hasi galdera hauek erantzuten.

2.Saioa

ENTZUNGAIA

Entzun eta erantzun zure kuadernoan:1. Non ikusten ditugu iragarkiak?2. Irakurri ala entzun egiten ditugu?3. Ba al dute ezaugarri edo arau jakinik iragarkiek?

ZURE TXANDA

Imajinatu zure jostailurik gogoena galdu duzula. Zer egingo duzu orain?Egin iragarki bat eta erakutsi gelakoei. Egin ezazu iragarkia zure kuadernoan eta beste bat hemenhttps://www.fotojet.com/es/

KORTESIAZKO ESAPIDEAK

Kortesiazko esapideak agurtzeko, zoriontzeko, eskerrak emateko edota barkamena eskatzeko erabiltzen dira

ADIBIDEAK: egin klik hemen eta adibideak eta ariketak ikusiko dituzu.

Esapideak idazten hasi naiz eta hitzak nahastu ditut, lagunduko didazu dena ordenatzen? Sartu hemen eta saiatu konpontzen.

Idatzi gaurko data zure kuadernoan, ondoren kopiatu esapideen definizioa.

BI PUNTUAK:

Bi puntuak noiz erabili behar ditugu?* Hitzak zerrendatzean:Lau lagun joan gara mendira: Aitor, Mikel, Patxi, Miren eta ni.Eskutitzen hasieran: Lagunok: Donostiara joango gara.

Idatzi gaurko data zure kuadernoan eta ondoren egin klik hemen.

Prestatu zure kuadernoa, arkatza eta behar dituzun gauza guztiak lanean hasteko

TELEBISTAKO IRAGARKIAK

Iragarkiak ikusi ondoren erantzun galdera hauek

Bi iragarkiak ikusi ondoren, erantzun galdera hauek zure kuadernoan. NOLA? Hau egiteko arkatzak erdira egitura erabiliko duzue: GOGORATU: lehenbizi data idatzi bakoitzak bere kuadernoan, eta ondoren izenburua TELEBISTAKO IRAGARKIAK 1. Zer kontatzen du iragarkiak? Zein produktu iragartzen du? 2. Nolakoa da iragarkia? Luzea, motza? Umorea erabiltzen du edo serioa dela iruditzen zaizu? 3. Zer iruditu zaizu? Gustatu zaizu? Zergatik?

IRAGARKI IDATZIAK

Iragarki idatziek arreta erakartzeko moduko mezu labur eta deigarriak izaten dituzte. Gehienetan, irudiz apainduta egoten dira.

Sartu hemen eta aztertu iragarkiak, ondoren erantzun galderak.

GALDERAK

Bi iragarkiak ikusi ondoren, erantzun galdera hauek zure kuadernoan. Hau egiteko arkatzak erdira egitura erabiliko duzue: GOGORATU: lehenbizi data idatzi bakoitzak bere kuadernoan, eta ondoren izenburua IRAGARKI IDATZIAK 1. Zein da iragarkiaren helburua? 2. Nori zuzenduta dago? 3. Zein irudi jarriko zenioke zuk? Marraztu koadernoan.

GURE LANAK

GEHIAGO IKUSTEKO SARTU GURE BLOGEAN