



Ontzat
jotzen badugu geruza horiek pixkanaka-pix-
kanaka uraren hondoan geruza horizontaletan
metatzen joan zirela, geruzetan ikusten diren
aldaketak (tolesak, failak...) zer indarrek sortu zituzten jakin ahal izango dugu.
Horrez gain, geruzen azterketak beste hainbat informazio eman dezake leku horretan gertatutako aldaketa geologikoei buruz.
Geruzak aztertuz, material horiek sedimentatu zirenean ingurunea nolakoa zen jakin daiteke, baita geruzak zein garaitan eratu ziren ere, beste geruza batzuekin alderaketak eginez.
Geologian erabiltzen den metodoetako bat geruzen azterketa da. Estratigrafiaren helburua
erregistro segida estratigrafikoa interpretatzea da. Horretarako, geruzen ezaugarriak ikertzen
dira, horietan erregistraturiko gertaerak identifikatzeko eta Lurraren historian kokatzeko.
Segida faunistikoaren printzipioa
Gainjartzearen printzipioa
Geruzen antolamenduaren printzipioa
Aktualismoaren printzipioa
Geruzetan erregistraturiko gertaerak interpretatzeko eta denboran antolatzeko, oinarrizko
printzipio hauek aplikatzen zaizkie serie estratigrafikoei.
Estratigrafiaren oinarrizko printzipioak







