Want to make creations as awesome as this one?

Geologia. Monografiak.1

Transcript

Lurbarneko energiaren adierazpenak

Sumendiak

Sumendiak sailkatzeko irizpide desberdinak erabiltzen dira eta , beraz, sailkapen desberdinak ikus ditzakegu.. Irizpide nagusiak hauek izaten dira: Jarduera mota (leherkorra, mantsoa) , sumendietatik ateratzen diren produktu motak (magma azidoa edo basikoa), kokapen tektonikoa (dortsaletan, azpiratze zonetan edo puntu berotan), kono bolkanikoaren itxura ... Jarduera motetan oinarritzen dena ezagunena da testuetan eta horren arabera, bost sumendi mota bereizten dira: a) Hawaianoa (ezkutu-sumendia, volcán en escudo ) : behe eskubiko irudian. Oso magma isurkorrak (ultrabasikoak, silize gutxirekin); jarduera ez da leherkorra, gasak magmatik erraz bereziten baitira eta atmosferara pasatzen dira lasaitasun guztiz. Laba barreiatzen da erraztasun handiz eta distantzia handietara iristen da solidotu baino lehen; harri bokaniko ilunak eratzen ditu. (Hawai irletako sumendiak, Maunaloa adibidez). Altuerarekiko, konoak oso zabalak izaten dira, ezkutu itxurakoak.

Click hemen Tromso Unibertsitatearen gidan sartzeko

Iosu Marruedo

b) Islandikoa: (eskubiko irudian) ertz dibergenteetan sortzen dira; magma litosferako zartaduretatik ateratzen da. Ez dute osatzen kono altuegia. Laba isurkorra da eta hozten denean harri bolkaniko ilunak eratzen ditu. b) Estrombolianoa: (eskubian) Magma isurkorra ( baina isurkortasun txikiagokoa Hawaianoa eta islandikoa baino); gasak erraz bereizten dira baina oso ugariak direnez, batzutan igorketa ez da baretsua izaten. Ez dute errauts kopuru handirik jaurtitzen eta laba hoztu baino lehen, lurralde zabalak estaltzen ditu; dena den Hawaianoa eta islandikoak baino distantzia txikiagotara iristen da. (Italiako Lipai irlako sumendiak). Eskubik

c) Vulkanianoa(errautsezko konoa): Magma likatsua, azkar solidotzen dena; gasak ugariak dira eta jarduera bolkanikoa leherkorra. Leherketa hauek errauts asko jaurtitzen dituzte atmosferara; batzutan tamaina handiagoko zati solidoak ere jaurtitzen dira (lapilli, bonbak ..). Laba berehala hozten denez, azkar bihurtzen da solido; askatzen diren gasek laba solidoa zartatzen dute harri bolkaniko hauei itxura ezrregularra eta latza izaten du. (Mota honen barnean, magmaren arabera, errautsezko konoak sor daitezke, Paracutín sumendia bezalakoak, Mexiko-n edo/eta errautsez eta material solido piroklastikoz estratu desberdinetan, estratobolkanak eratuz, Filipinetan dauden sumendi bezalakoak, ….) .

​d) Peleanoa: Oso magma likatsua eta abiadura handiz solidotzen dena, batzutan kraterrean bertan hozten da eta gainontzeko magmaren irteera ixten du; atera nahian datozen gaseen presioak “estalki solidoa” altxatzen du orratz edo hatz bolkaniko bat sortuz (domoa). Sumendi mota honek Hodei piroklastikoak sortzen ditu (gas bero eta zatiki solidoak suspentsiotan, beti airea baino astuangoa direnez, maldan behera irristatzen dira); oso sumendi leherkorrak dira. (eskubiko bideoan) Harri bolkanikoak kolore argikoak izaten dira. (Caribe itsasoko irla bolkanikoak..); mota honekin erlazionatuta, jarduera plinianokoak, Saint Helen mendia bezalakoak; ez dute domorik sortzen baina oso laba likatsua igortzen du, gas askorekin eta oso portaera leherkorrekin.

Sailkatzeko irizpideak jaurtitzen duten materiala eta konoaren eraketa balira, hiru sumendi mota bereizten dira: a) Ezkutu-bolkanak (shield volcano, ezkeraldean) : jarduera motaren araberako sailkapenaren Hawaianoak bezalakoak dira. b) Errautsezko sumendiak (cinder cone, erdikoa) : honetan, sar daitezke estronboliano eta vulkaniano batzu; ez da beti ongi moldatzen beste sailkapenekin. c) Estratobolkanak (composite volcano, eskubiko irudian): oso leherkorrak, jarduera aldatzen da txandaka, batzutan errautsak eta jarraian material priklastiko handiagoak, geruza edo estratu desberdinak eratuz. Vulkanianoak eta peleanoak (plinianoak barne) izan daitezke estratobolkanak. Oso laba azidoa, silize askorekin izaten dute, errautsak eta klasto solidoak kolore argia izaten dute. Animazioak:

Sumendiak eraikitzen

Sakatu ezazu esteka hau: Volcano Explorer 1.- Enter sakatu 2.- Build your own volcano aukera hautatuko dugu. 3.- Set conditions egokituko dugu, eraiki nahi dugun sumendi motaren arabera: Viscosity : likastasuna, isuritzeko gaitasuna, magmaren silize kopuruaren arabera. Zenbat eta likatsagoa (viskosity high) are eta jarduera leherkorragoa. Gas edukiera. 4.- Set conditions sakatu 5.- Start eruption sakatu

Taula honen informazioa kontuan hartuta, saia zaitez eraikitzen ezaugarri desberdineko sumendiak.

Hot Spot motako irla-kateak. CLICK egin

Sumendiak eraikitzen

Zabal ezazu esteka hau (click eginez): EstratoVolcano baten sorrera Eta estratovolkanoen sorrera prozesuaren animazio bat ikusiko duzue

Zabal ezazu esteka hau: Sumendi mota desberdinen ezaugarriak eta sumendi desberdinak eraikitzen saiatu Volcano simulator simulagaialuz.

Magma desberdinak, sumendi desberdinak, arrisku desberdinak.Click egin azalpena ikusteko.

Ariketak

Beheko bi bideoak ikusi ondoren, galdera hauek erantzun behar duzu: 1.- Zonalde tektonikoa: non daude kokatuta? (dortsal ozeaniko batean, hor spot batean .....) 2.- Magma mota kasu bakoitzean, arrazoituta. (ultrabasikoa, basikoa, azidoa ...) 3.- Jarduera mota eta kasu bakoitzaren arrisku bolkanikoaren ezaugarriak (leherkorra, mantsoa ...). 4.- Sumendi mota. Sailkatu behar ditugu. A sumendia B sumendia

Arrisku bolkanikoen prebentzioa

Jarduera bolkanikoa iragartzeko teknika eta prozedurak: arreta eta zaintza lanak 1. Satelite bidezko bero-igorketak antzematea. 2. Inguruneko sismizitatea. 3. Gas igorketak (SO2 nagusi) 4. Gainazalaren deformazioak (magmak eragitenduen presioagatik). Geophysical mesurements. 5.- Hidrologia: lurpeko edo/eta aintziren uren tenperaturaren kontrola.

Azpiratze zonetako sumendien sorrera

Sumendien sailkapena, bideo eta animazioren bidez: How volcanoes work? CLICK egin.