Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

GRETA THUNBERG

Horizontal infographics

FIRE FIGHTER

Horizontal infographics

STEVE JOBS

Horizontal infographics

ONE MINUTE ON THE INTERNET

Horizontal infographics

SITTING BULL

Horizontal infographics

Transcript

MENUA

'Galdera ikurrak' ko-sorkuntza prozesuak hainbat ardatzek osatzen dute. Ezagutu itzazu:

MENU NAGUSIA

AURKEZPENA

Proiektuaren testuingurua eta nondik norakoak ezagutu.

OINARRIAK

Zergatik eta zertarako egin dugu prozesu hau?

ONGIZATEA

Nerabeekin egindako hausnarketa- prozesua.

KO-SORKUNTZA

Farapi eta Medialaben arteko elkarlanaren gakoak.

+ Ikusi

+ Ikusi

+ Ikusi

+ Ikusi

Kredituak

azala

Proiektu hau Medialab Tabakalera eta Farapi Koop. Elkartearen artean garatu da, kezka partekatu bati bide emateko helburuarekin: nerabeen partaidetza aktiboa haien subjektu izaeratik, eta ongizatearen gaia plaza publikora ekartzeko beharra.Bi erakundeon arteko elkarlanaren inguruko hausnarketa kritiko eta eraikitzailea ere bideratu nahi genuen, eta ikaspenak partekatu ahal izatea. Arantzazulabeko “ko sorkuntza esperimentuen lehiaketa” irabazi zuen proposamenak, eta horri esker, garatu ahal izan dugu. 2021eko abendua eta 2022ko azaroa bitartean garatu da. Prozesuaren momentu batzuetan, Idophoteren kolaborazioa ere izan dugu.

AURKEZPENA

Ongizatea birpentsatu.

Nerabeak subjektu izan.

OINARRIAK

Partaidetza modu berriekin esperimentatu.

Prozesu ikuspegitik.

Eraikuntza kolektiboa.

Pertsonen bizipen, amets, esperientzietatik.

Sormena eta irudimena.

Hizkuntza eta adierazpen era anitzak baliatu.

Elkar entzutea etako-gobernantza.

Farapi eta Medialaben arteko ko-sorkuntza.

Eguzkitzako taldea

(Bideo-jolasak eta fanzineak)

Hausnarketa-prozesua hiru nerabe talderekin egin dugu:

Peñafloridakotaldea

(Fanzineak)

Lasarteko taldea

(Argazkigintza eta collageak)

F

NERABEEKIN ONGIZATEAZ HAUSNARTZEN

Saioen ondoren, solasaldi saioa antolatu genuen, erakundeekin batera:

saioaren gakoak ezagutu

argazki-Galeria

EGUZKITZAKO TALDEA (IRUN)

Prozesua ezagutzeko, ikusi bideoa:

Eskolaz kanpoko orduetan bildutako taldea izan da, jarraikortasunez hiru kidez osatua (bi mutil eta neska bat), eta momentu batzuetan, 5 kideraino iritsi dena.Bi saio egin dira ikastetxean, ongizateari buruzko lehen bizipenak eta esperientziak partekatzeko, eta Medialab Tabakaleran erabiliko zituzten sormen baliabideak definitzeko. Medialab Tabakaleran, beste bi saioetan, kide bakoitzak aukeratutako baliabidea erabili zuen ongizatearen inguruko elementuak adierazteko: bideo jolasak eta fanzinea. Azkenik, haien ikastetxean egindako lanketak aurkeztu zituzten, ikaskideekin ongizatearen inguruko solasaldirako abiapuntu moduan.

PEÑAFLORIDAKO TALDEA (DONOSTIA)

argazki-Galeria

EUSLE taldea da, Euskal Herrira etorri berriak. 10 kideko taldea, 6 neska eta 4 mutil. Klase orduetan, bi partaidetza saio egin ziren, ongizatearen gaia eta lan prozedurak kokatzeko, eta proiektuarekiko atxikimendua eta talde dimentsioa lantzeko. Ondoren, Medialab Tabakaleran beste hiru saio egin ziren, fanzineak landu eta elkarrekin partekatzeko. Amaitzeko, ongizatearen inguruko eduki nagusiak identifikatu eta haien ikasgeletan aurkeztu zituzten, ondorioetan sakonduz.

Fanzineetan landutakoa ezagutzeko, ikusi bideoa:

panelak ikusi

Lasaiago ikusi nahi dituzu panelak?Hementxe dituzu:

LASARTEKO TALDEA

argazki-Galeria

10 kidez osatutako lagun koadrila bat izan da, 9 neska eta mutil bat.Haien espazio naturaletan (jardin batean eta elkarte batean), hiru saio egin ziren, ongizatea lantzeko teknika bisualak erabiliz. Lehendabizi, bizipen pertsonalak eta talde esperientziak gurutzatuz, ongizateari lotutako gakoak identifikatu ziren; ondoren, telefono mugikorrekin ateratako argazkien bitartez, haientzat ongizatea zer zen adierazi zuten (bi momentu desberdinetan). Irudi hauen esanahiak, pertsonaletik kolektibora pasatuz, ongizatea haientzat zer zen landu eta adierazi zuten collage eta panelen bitartez.

erakusketa birtuala

Prozesutik ateratako ondorioak ezagutzeko, ikusi bideoa:

Lasaiago ikusi nahi dituzu panelak?Argazki-erakusketa birtuala ikusi:

SOLASALDI SAIOA

2022ko urriaren 25ean, solasaldi saioa antolatu genuen Medialab Tabakaleran. Bertan, nerabeek, haien subjektu izaeran, egindako lana aurkeztu eta ongizaterako zer behar zuten azaldu zieten gaian ardura duten eragile publikoei (ongizatea, osasun komunitarioa, buruko osasuna, partaidetza, ko-sorkuntza, berdintasuna eta aniztasun alorrekoak, besteak beste). Bi nerabe taldeek elkar ezagutu eta bizipenak partekatzeaz gain, erakunde publikoetako ordezkariekin solasaldirako aukera izan zuten, politika publikoetan nerabeen ongizatearen gaiari bultzada emanez.

argazki-Galeria

KRONIKA IRAKURRI

Erakundeetako ordezkariak:“Gazteen altaboza izan behar gara, eta ez ahotsa. Haiek badute haien ahotsa”.“Erronka: gazteentzako komunikaziorako espazioak sortzea eta bermatzea”.“Mugitua eta eskertua sentitzen naiz”.“Helduok atzerapausoa eman behar dugu”.“Aniztasunaren erronka”. “Erantzun partekatua”.“Lehen urratsa”.“Eskuzabaltasuna, nerabeek haien esperientzia partekatu izanagatik”.“Oparia”.“Espazioak sortzeko beharra”.“Kezkatuta, ardura sentimendua”.

Zer esan zuten partaideeksaioaren amaieran?

Nerabeak: “Espresatzeko espazioa”. “Entzunda sentitu naiz”. “Ikuspuntu ezberdinak”. “Protagonistak izan gara”. “Errealitatea”. “Berdintasuna: Gazteak eta helduak berdinak izan gara gaur”.

Komunikazioa eta dokumentazioa.

Prozesu honen beste ardatzetako bat Farapi eta Medialabenarteko elkarlanerako ko-sorkuntza espazioa izan da:

KO-SORKUNTZA

Nerabeen partaidetza aktiboa lortzea.

Nola erabili sormen baliabideak helburuei erantzuteko.

Nola landu ongizatearen gaia.

Nola definitzen dugu lan egiten dugun pertsonen kolektiboa.

Elkarlanerako ko-sorkuntzarako gakoak.

Blog sarrerakirakurri:

Zer behar dute nerabeek ongizaterako.