Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

Transcript

BASAMORTUA Basamortu guztien ezaugarria ur-eskasia da. Urtean 250 mm euri baino gutxiago jasotzen duen lursailari deritzogu basamortua, beraz klima lehorra du. Tenperatura altuak izaten dira egunez eta oso baxuak gauez. Basamortuetako bizitza gogorrari aurre egiteko landare zein animaliek estrategiaz beteriko bizimodua garatu behar izan dute. Flora gutxi dago. Kakatusak esate baterako (ura zurtoinean gordetzen dute ur eskasiari aurre egiteko) eta arantzadun landareak ( urik ez galtzeko). Faunari dagokionez, urria da baita ere. Narrastiak (sugeak) eta eskorpioak daude, lurpean ematen dute eguna berotik babesteko eta bestalde, gameluak eta dromedarioak, hauek ura gordetzen dute beraien konkorretan.

OIHAN TROPIKALA Lurra ez da oso emankorra, hau da, zaila da bertan landareak haztea. Urte osoan beroa egiten du eta euri asko, beraz, hezetasun handia dago beti. Faunari dagokionez, animalia mota asko daudela esan daiteke. Hezetasunean ongi moldatzen direnak batez ere anfibioak eta intsektuak. Landare mota asko daude baita ere. Hosto handiak dituzte ahalik eta argi gehien lortzeko asmoz.

Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta bizidunek eta elkarren arteko harremanek osatzen duten sistema da.

TUNDRA

BASOA Lur emankorra dute. Negu hotzak izaten dira eta beste urtaroetan klima epela izten dute. Prezipitazio ugari egon daiteke, baina baita lehorteak urtaro beroenetan. Flora ugaria da: Pagoak, hosto handiak dauzkate zuharitzak... Faunari dagokionez, intsektu, hegazti eta ugaztun asko daude, klimara egokitu direnak hain zuzen.

SABANA Lur laua da. Neguan eta udaran dauden tenperatura aldeak oso handiak dira. Negu hotzak eta uda beroak. Bertan dauden landareek, sustraiak oso sakonak dauzkate, lur azpian dagoen ura lortu ahal izateko. Belarjaleak diren animalia mota asko dago, larre asko daudelako.

ITSASOA Itsasoa ur gatzatua duen eremu zabala da. Ur mugimenduak daude eta tenperatura aldatu egiten da: gero eta sakonago gero eta hotz gehiago egiten du. Landare asko daude bertan. Ziurrenik zuek hondartzan ikusitako algak adibidez. Faunari dagokionez, animalia asko daude; arrainak, izurdeak, baleak, txipiroiak... Hauek uretan ibiltzeko moldatua dute gorputza, baita itsasoko tenperaturara ere.