Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

ARGAZKI GIDA BIRTUALA

LAUDIOKOLOREAK

I

LAMUZA ARRAÑO

BASALANDAREAK

aurrera

ARRAÑOetaLAMUZA

laudiokoloreak

Argazki gida

GIDAren nondik-norakoak eta Nola erabili

ESPEZIEN AURKIBIDEA

ARRAÑO-LAMUZA INGURUNEA

Laudio Araba kantauriarreko udalerria da eta Nerbioi arroko ibar zabal batean hedatzen da. Arraño, IM-HE norantzan Laudioko ibarrari modu perpendikularrean ateratzen zaion mendi adarra, Balentzaerreketa eta Aldaikoerreka arro txikien arteko banalerroa da, Arrañoko gurutzea (236 m), Arraño (382 m) eta Luxamendi (463 m) muinoak lotuz . Mediterranear eremurako bidean, atlantikoaren eraginpeko inguru honen kokapen klimatikoak zein sustratoak landaretza anitzeko gunea ahalbideratzen dute. Artadi kantauriarreko orbanak eta erkamezti atlantikoaren zantzuek aberasten dute larre zabalak nagusi diren eremu guztiz humanizatua. Herriko abeltzantza gunea ere bada, Laudioko azken azienden bazka lekua eta herritarren aisirako leku garrantzitsua, herrigunetiko hurbiltasunak eta paisaia zabalak ezaugarritua. Arrañoko ipar-eki isurialdean Lamuza parkea zabaltzen da, XIX. mendeko jauregi aristokratikoaren osagarri, zuhaitz bilduma garrantzitsua barnebiltzen duena. Arraño-Lamuza eremuak herrigune erdian kokatutako 75 Ha inguruko naturgunea osatzen du, laudioarren aisia eta kulturaren ezinbesteko erreferentzia izanik.

2014. urtean SOSPARKEA Plataforma jaio zen, Lamuza Parkeko ondare arkitektoniko zein naturala balioan ipintze aldera. Izpiritu horri helduta, hiru urte beranduago LAUDIOKOLOREAK ekimena martxan ipintzen da, alde batetik Lamuza-Arraño eremuko basalandaretza ezagutzeko eta zerrendatzeko asmoarekin, eta beste alde batetik, ezagupen horiek herritarrekin partekatzeko xedearekin. “Lamuza-Arraño Naturgunea” bloga (lamuzanaturgunea.blogspot.com) asmo horien emaitza da, urtebete egin berri duen egitasmoa hain zuzen ere. Eremu bereko basalandareen argazki gida proeiktu berri honek printzipio berberei erantzuten jarraitu nahi du, gure natura hobeto ezagutzeak maitatzen eta gozatzen ikasten lagunduko digulakoan. ”Zuk zeuk egizu” filosofia oinarri hartuta, LAUDIOKOLOREAK ekimenak gure herriaren errealitateari erantzun positiboa eman nahi dio. Alde horretatik, ekimen zabala izateko jaio bazen ere, orain artean Laudioko semea den Joxe Blanco Gomez-ek izan du ardura nagusia. Murgiako eskolan Basogintza ikasketak egin zituenetik, zuhaitzen eta landareen mundu honetara lotuta egon da lanagatik eta batez ere zaletasunagatik. Ez da botanikan aditua baina grina du lagun kutuna. Duela 5 urtetik hona, parkean zeharreko ibilbide gidatuak antolatu eta gauzatu ditu heldu zein umeentzat. Lamuza-Arrañoko basalandareak ezagutzen burubelarri dabil, edonorrekin partekatzeko irrikaz.

Laudiokoloreak

NOLA ERABILI GIDA

Eskuartean duzun tresna honek Arraño-lamuza eremuan berez hazten diren 200 landare espezie baino gehiago ezagutzeko aukera ematen du argazkien bitartez. Lorearen kolorea izango horretarako giltza. Kolorea aukeratuta, kolore bereko espezieak biltzen dituen DRIVE karpeta batetara joko da eta bertan bilatzeko aukera izango. Sei koloreekin batera badago beste karpeta bat, bere ikusgarritasuna dela medio, Arrañon hazten diren orkidea espezieak batzen dituena. Negu amaieratik aurrera modu naturalean hazten diren lore, zuhaitz zein zuhaizken hostoak modu arin eta errezean identifikatzen herritar xeheari laguntzeko pentsatuta dago. Asmo nagusi horri erantzun nahi dio koloreen bidezko sailkapen bisualak. Koloreena ez da guztiz zehatza, lore batzuk kolore bat baino gehiago dutelako, bi koloren artean daudelako edota dena delako nabardurengatik. Beste aldetik, argazki bakoitza espeziearen izen zientifiko zein arruntek laguntzen dute, euskaraz eta gazteleraz, bestelako datu gehiagorik gabe. Informazio gehiagoren beharra duenak badu bibliografia zabalera jotzerik. Badago beste atal bat, Drive karpetetan gordeta dauden landare espezien aurkibide alfabetikora jotzeko aukera ematen duena, izenaren bitartez gidan dagoen ala ez jakiteko modua eskeiniz. Azkenik , azpimarkatzekoa da birtualtasunak tresnari ematen dion izaera zabala eta osatu gabea. Izan ere lanean jarraitzen dugu: ez daude espezie guztiak , berriak agertuko dira, kontraste faltan beste batzuk… eta batez ere, edozein ekarpen ondo etorria izango dela!! (Helbide honetara bidali: lamuzanaturgunea@gmail.com) Argazki guzti-guztiak Joxe Blanco Gomezek egin ditu Arrañon-Lamuza naturgunean.Erabilgarri eta gozagarri izango duzuelakoan, mila-mila esker!

LAMUZA-ARRAÑOko BASALANDAREAK

LORE HORIAK

LORE GORRIAK

lORE MOREAK

LORE BERDEAK

LORE URDINAK

LORE ZURIAK

ORKIDEAK